Bermeo
2022/12/14 - 14:37
Bermeoko alkatea: ''Urrats garrantzitsua da justizian eta erreparazioan, baina lanean jarraitu beharko dute''
Aritz Abaroa Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, Udalak hasieratik babestu ditu biktimak, eta errepazioaren bidean, pauso gehiago eskatu ditu berriro gertatu ez dadin.
2022/12/14 - 12:10
Zupiria, Bermeoko biktimek galdegindako barkamenaz: "Gutxieneko onarpena beti izan daiteke lagungarria"
"Biktimek ontzat hartzen dituzte nahita gaizki egin duenak eskatzen duen barkamena eta adierazten duen nahigabea", adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak, Euskadi Irratian. "Pena da Elizak lehenago ez bultzatu izana gaizki egiteak onartu eta barkamena eskatzea", deitoratu du.
2022/12/14 - 11:28
Bermeoko pederastak abusuak aitortu ditu bideo batean, baina biktimek barkamen publikoa eska dezan nahi dute
Bermeoko Jose Done ikastetxeko hiru biktimek EITBn azaldu dutenez, erasotzaileak, zentroko zuzendari ohiak, barkamena eskatu die, baina bideo pribatu batean.
2022/12/14 - 11:22
Zupiria, sexu abusuko biktimek jasotako barkamen eskariaz: ''Gutxieneko onarpen bat lagungarria da''
Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, edozein indarkeria motatako biktima izan denak ontzat ematen ditu barkamen eskaerak. Elizaren partetik eskaria lehenago eskatu ez izana deitoratu du Zupiriak.
2022/12/14 - 08:38
Albiste izango dira: Sexu abusuak Bermeon, Ondas Saria Radio Euskadiri eta bigarren greba eguna Hezkuntzan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/13 - 22:18
Bermeoko Jose Done ikastetxeko biktimek publikoki barkamena eskatzea eskatu diote erasotzaileari
Hiru biktimak EITBn azaldu dutenez, Jose Done ikastetxeko zuzendari ohiak barkamena eskatu die, baina pribatuan eta bideo baten bidez. Ez da nahikoa, haien ustez.
2022/11/30 - 13:56
78 urteko emakume bat hil da Bermeon furgoneta batek harrapatuta
Herrigunean gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoaren nondik norakoak argitzeko.

2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.

2022/11/06 - 15:52
Tona askoko baleak hil dira gure kostaldean azken urteetan, eta eztabaida piztu da zer egin gorpuekin
2005ean Bermeon hondoratutako balea 2 urteko epean ateratzeko asmoa zuen Udalak eta, 17 urte igarota, bertan jarraitzen du. Hondartuta gelditzen diren zetazeo handien lanek 100.000 eurorainoko kostua izan dezakete. Urtero 40 eta 50 itsas animalia artean gelditzen dira hondoratuta euskal kostaldean.
2022/10/31 - 12:11
Gaztelugatxetik Bermeorako oinezkoen bidearen lehen fasea onartu dute
Proiektuaren lehen fase horrek 707.800 euroko aurrekontua eta zortzi hilabeteko gauzatze epea izango ditu.
2022/10/11 - 16:49
Urriaren 24an ekingo diote Busturialdeko Bizkaibusen grebari, eta Gernikako Azken Astelehenari eragingo dio
11 greba egun izango dira, eta langileen ordezkariek gutxienez KPIaren araberako soldata-igoera jasotzen duen hitzarmen kolektibo berri bat eskatzen dute.
2022/10/04 - 23:18
Bi balea urdin ikusi dituzte Matxitxako lurmuturraren parean
Desagertzeko arriskuan dagoen espezie bateko bi ale ikusi dituzte, gure uretan oso ohikoak ez direnak. Kalkuluen arabera, 500 ale baino ez daude mundu osoan. Balea horiek 180 tonako pisua izaten dute batez beste, eta 3,5 tona plakton jaten dituzte egunean.
2022/10/04 - 21:08
Zientzialariek lehen aldiz jaso dute bi urtez jarraian hegaluze baten neguko migrazioa
Aztik bildutako datuek agerian utzi dute hegaluzeek negu partean oso urrun dauden gune atlantikoak bisitatzen dituztela, non ehunka metroko sakoneran bizi dira, eta Bizkaiko golkora egindako bisitetan, berriz, lurrazaletik gertu.
2022/10/03 - 17:12
Gorpu bat aurkitu dute Gaztelugatxe inguruan, Bermeon
Hilotza Bermeoko portura eraman dute, eta Guardia Zibilak ikertuko du gertaturikoa.

2022/09/17 - 22:48
Noraino da posible gerra armak 3D inprimagailuekin etxean egitea?
Bermeon atxilotutako gizonak gerra armak etxean egiten zituela ikusita, aditu batekin harremanetan jarri gara, gerra armak 3D inprimagailuekin egitea hain erraza ote den eta ea zein puntutaraino diren seguruak jakiteko.
2022/09/17 - 13:02
Gizon bat atxilotu dute Bermeon etxean gerrako armak eta munizioa fabrikatzeagatik
51 urteko gizonak armak 3D inprimaketaren bidez egiten zituen. Polizia-operazioan metalezko kartutxoak, erasoko hiru fusil eta lehergailuak aurkitu dituzte, besteak beste.
2022/08/31 - 20:17
Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Bermeon
Atxiloketa legez kanpoko arma-trafikoarekin egon daiteke lotuta. Kasua sekretupean dago.
2022/08/29 - 14:25
Tximista batek kalteak eragin ditu Bermeon
Talako bizilagunek susto handia hartu dute tximista batek eraikin bat jo eta txintxorrak erori direlako. "Soinua izugarria izan da", zioten inguruko bizilagunek.
2022/08/18 - 16:37
Lehen ur-deskarga martxan da Busturialdeko 16 herriak hornitzeko
"Dutch Spirit" ontzia hasi da Busturialdea urez hornitzen. Goizean hasi da lehen deskarga, 13-14 orduan bukatuko duena. 3.800 metro kubiko deskargatuko ditu; hau da, 60 litro segunduko.
2022/08/18 - 14:27
'Dutch Spirit' itsasontzia urez hornitzen hasi da Busturialdea
Kontrol tekniko eta sanitario guztiak ontzat eman ondoren, ontzia ostegun goizean hasi da Bermeoko portutik eskualdera ur geza ponpatzen, Pedro Maria Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kudeatzaileak gaur eguerdian jakinarazi duenez.