IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sexu abusuak Bermeon, Ondas Saria Radio Euskadiri eta bigarren greba eguna Hezkuntzan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 14, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sexu abusuak Bermeon: Bermeoko Jose Done ikastetxean 1976tik 1982ra artean hainbat ikasleri sexu abusuak egin zizkien pederastak abusuak aitortu egin ditu, biktimei erakutsitako bideo baten bidez, eta barkamena eskatu du horiengatik, hiru biktimek EITBn azaldu dutenez.

- Bigarren greba eguna Hezkuntzan: ELA, LAB eta Steilas sindikatuek EAEko hezkuntza publikoan deitutako bigarren greba egunarekin bat egiteko deia egin dute gaur, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroa errefusatzeko.

- Ondas Saria Radio Euskadiri: Radio Euskadiko "Boulevard" saioak Gertutasuneko irratsaiorik onenaren Ondas Saria jasoko du gaur. Sari banaketa Bartzelonako El Liceu Antzokian egingo da 18:00etatik aurrera, eta Xabier Garcia Ramsden eta Sonia Hernando saioren zuzendariek jasoko dute saria talde osoaren izenean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X