IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sagarduiren agerraldia, Nafarroako aurrekontuak eta Trans Legea Kongresuan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gotzone Sagardui.
Gotzone Sagardui. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sagarduiren agerraldia: Eusko Jaularitzako Osasun sailburuak, Gotzone Sagarduik, azalpenak emango ditu gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean Osakidetzaren krisi betean. 

- Nafarroako aurrekontuak: Foru Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun batzordean 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei taldeek aurkeztutako 725 zuzenketa partzialak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte gaur. 

- Trans Legea, Kongresuan: Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordeak Trans Legearen ebazpena onartuko du gaur. Legeak arrakala sortu du koalizio gobernuaren barruan, izan ere, PSOEk zuzenketa aurkeztu zuen 16 urte azpiko sexu autodeterminazioari muga jartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X