Bero-boladak
2022/08/10 - 13:43
Euskal Herria abisu horian egongo da ostiralera arte
Beroaldiak lurralde guztiari eragingo dio: barnealdean, 36 °C-koak izango dira maximoak, eta 30 °C-tik gorakoak, kostaldean. Lurraldearen hegoaldean abisu horiak ostiralera arte luzatuko dira tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik.
2022/08/09 - 20:26
Asteazken eta ostegun honetan bero handia izango dugu Euskal Herri osoan
Segurtasun Sailak abisu hori bana aktibatuko du bihartik aurrera, tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik. Maximoak 38 gradura hel litezke Euskadiko barnealdean.
2022/08/09 - 17:31
100 egun lehor jarraian Nafarroan, baina ez da murrizketrik aurreikusten
Nafarroan, datuak biltzen direnetik, egun lehorrenak izaten ari dira hauek; izan ere, ur murrizketak daude Erriberan eta baita Pirinioetan ere. Iruñean, oraingoz, ziurtatuta dago ura.
2022/08/09 - 17:26
Zanbranako sutea itzali dute, baina ingurua hozteko lanetan ari dira suhiltzaileak
00:30ean hasi eta ordubetez egin du euria Zanbrana inguruan. 10 litro bota ditu metro karratuko, eta horri esker itzali dira oraindik bizirik zeuden garrak. 250 hektarea erre dira, basoa eta mendi baxuak batez ere.
2022/08/09 - 17:20
Bilbok 130 babesleku klimatiko ditu: 64 barnealdean eta 66 kanpoaldean
Udalak mapa bat argitaratu du babeslekuekin eta horien ordutegiekin. Euskadin, momentuz, Bilbo da halako babestoki klimatikoen sarea duen lehen hiria.
2022/08/08 - 21:07
Haizeak eta tenperatura altuek Zanbranako sutearen bi foku bizitu dituzte berriro
Euskadi, Nafarroa, Erriotxa eta Gaztela eta Leongo baliabideak sua itzaltzeko lanean ari dira, baina baldintza meteorologiko kaskarrek Santa Cruz de Fierroko eta Ocioko fokuak berpiztu dituzte.
2022/08/08 - 17:47
Beroaldi luzea jasaten ari dira Frantzian, erregistratu den lehorterik gogorrena
Edateko urik gabe gelditu dira zenbait herritan. Gainera, hiru zentral nuklearren jarduera eten egin behar izan dute, elektrizitatea sortu eta gero ibaietara bueltatzen zuten ura beroegia zelako.
2022/08/08 - 17:29
Zanbranako sutea egonkortzea lortu dute, baina inguru malkartsuak perimetroa ezartzea zailtzen du
Nekazarien laguntza oso garrantzitsua izan da hasieratik suebakiak egiteko orduan. Gaur goizean etengabe ibili dira ingurua ureztatzen suhiltzaileak. Zanbranako alkateak oso gogor kritikatu du ur-hegazkin propiorik ez edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoak.
2022/08/04 - 13:37
Alerta laranja Erriberan, eta abisu horia Pirineo aldean eta Nafarroako erdialdean tenperatura altuengatik
Alerta metereologikoak ostegun honetako arratsalderako ezarri dira. Gainera, Aemeten arabera, baso suteak izateko arriskua muturrekoa da Nafarroan.
2022/08/04 - 09:38
Baso suteak izateko arriskua muturrekoa da gaur Nafarroa osoan
Nafarroako Babes Zibil eta Larrialdietako Zerbitzuak suteak eragin ditzaketen jarduerak saihestea gomendatu du. Era berean, Erriberan alerta laranja ezarri dute beroagatik, termometroak 39 °C-ra igo daitezke eta.
2022/08/03 - 10:29
Beroagatik abisu horia dago ezarrita gaurko Nafarroa osoan eta Araba hegoaldean
Tenperatura maximoak 34-36 °C-koak izango dira Ebro ondoko eskualdean eta Arabako trantsizio gunean, eta are altuagoak (37 eta 38 °C artean) Nafarroa erdialdean eta Erriberan.
2022/08/01 - 17:41
Zein da tenperatura aire girotua duten leku itxietan?
Espainiako Gobernuak 19 eta 27 gradura mugatu nahi du berogailuaren eta aire girotuaren tenperatura, eta Eusko Jaurlaritzak jada iragarri du 19 eta 25era mugatuko duela eraikin publikoena. EITB Media termometroa eskuan kalera irten da hainbat toki itxitako tenperatura zein den jakiteko.
2022/07/29 - 17:24
Urbasan eta Andian larri daude animaliak eta abeltzainak lehortearen ondorioz
Urbasa eta Andiako larreak ihartuta daude, apirilean bota zuen euria fundamentuz azkenekoz eta abelburuek ez dute zer janik Euskal Herriko belardirik zabalenetako batean, pentsua jan behar. Egoera larria da, udaberritik udazkenera Nafarroako 340 bat ganadutegi bizi direlako bazkaleku horri esker.
2022/07/27 - 22:55
Euskal Herriko baratze eta mahastiak tenperatura altuen eta euri faltaren ondorioak nabaritzen ari dira
Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
2022/07/24 - 22:22
Hego Euskal Herrian dauden bi izotz fabrikek zailtasunak dituzte lan-bolumenari aurre egiteko
Bero-boladek izotzaren kontsumoa igo dute, eta ondorioz, EAEko eta Nafarroako bi izotz fabrikek zailtasunak dituzte lan-bolumen handiari aurre egiteko.
2022/07/24 - 19:36
Frantziak ur murrizketak ezarri ditu herrialdeko 88 departamendutan lehortea dela eta
Herrialdearen zati handi bati eragin dio lehorte bortitzak, ondoz ondoko bero-boladen eta prezipitazio falta luzeen ondorioz.
2022/07/24 - 15:23
Abisu horian dago Araba muturreko beroagatik eta baso-sute arriskuagatik
Gaur 38 gradu espero dira Iruñean eta 37 gradu, Gasteizen; kostaldean samurragoak izango dira tenperaturak, 28-30 gradukoak. Hala, abisu horia indarrean egongo da ia Hego Euskal Herri osoan 21:00ak arte.
2022/07/22 - 18:30
Alerta laranjan nekazaritzako makineria erabiltzeko murrizketak malgutu dituzte Nafarroan
Horrela, alerta dagoenean, sail ureztatuetan nekazaritzako makineria astunarekin lan egitea posible izango da egun osoan, soroa 10 hektarea baino gehiagoko baso baten ondoan ez baldin badago.
2022/07/20 - 16:45
Azken 15 urteetako unerik zailena bizitzen ari dira suteei dagokienez espainiar Estatuan
Uztailean sortu diren suteek, ordura artekoek urtean zehar erre duten beste eremu kiskali dituzte. Guztira 122.000 hektarea baso baino gehiago erre dira. Iturri batzuen arabera erretako eremua 180.000 hektareara iritsi daiteke. Izan ere, oraindik sute asko daude kontrolatu ezinda.
2022/07/20 - 16:13
Tenperatura altuek eta haize bolada bortitzen Europako hainbat herrialdetan suteak eragin dituzte
Grezian, Erresuma Batuan eta Italian, esaterako, sute asko daude une honetan piztuta eta suhiltzaileak jo eta su ari dira lanean lehenbailehen itzaltzeko.