Bero-boladak
2022/07/19 - 22:37
Erresuma Batuak inoizko egunik beroena izan du astearte honetan
Alemanian eta Belgikan ere, esaterako, bero itogarria izan dute, eta hala jarraituko omen dute. Adituek diotenez, bero-boladak gero eta ohikoagoak izango dira, ondorengo urteetan.
2022/07/19 - 21:45
Bero-bolada, munduan zehar
Euskal Herriak atzean utzi du, dagoeneko, bero-bolada; munduko hainbat herrialdek, baina, errekorrak ezarriko dituzte ondorengo egunetan.
2022/07/19 - 19:50
Bero-bolada historikoaren zifrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Beroaldiaren datu adierazgarrienak Euskal Autonomia Erkidegoan: hildako bat, 43 °C-tik gorako tenperaturak, 42 sute eta 300 hektarea kiskalita.
2022/07/19 - 19:17
Bero-boladak utzitako hainbat irudi
Azken egunetan, astelehenean enbata sartu arte, bero itogarria izan dugu. Tenperaturek errekorrak ezarri dituzte, hondartzak eta igerilekuak bete dira, eta suteak pizteko arriskua muturrekoa izan da; laburbilduz, egun hauek 2022ko uda markatuko dute.
2022/07/19 - 16:41
Bero bolada Europako bazter askotara zabaldu da
Inoiz ez bezala Europako herrialde gehienak beroak jota daude. Tenperatura altuagatik lehen aldiz alarma gorrian dauden herrialdeak bat baino gehiago dira dagoeneko.
2022/07/19 - 16:32
Beroaldiaren balantzea: hildako bat, 184 artatze, 12 sute larri eta hiru espediente arauak hausteagatik
Azken egunetako beroaldiak markak hautsi ditu. Euskalmetek inoiz ez ditu neurtu hain tenperatura altuak hainbeste egunez. Egoera honek hainbat ondorio izan ditu. Osasunari dagokionean, Autonomia Erkidegoan, 183 pertsona artatu behar izan zituzten.
2022/07/19 - 15:53
Pertsona bat hil da bero boladaren ondorioz EAEn
83 pertsona erietxeratu behar izan dituzte muturreko tenperatura altuek osasunean eragindako arazoak tarteko. Euskalmeten arabera, azken urteotako "bero bolada luze eta larrienetakoa" izan da azken egunetakoa.
2022/07/19 - 15:02
19.000 hektarea baso erre dira astebetean Landetan, 27.100 futbol zelairen pareko azalera
Une honetan, bi sute daude aktibo Landetako Parke Naturalean, kontroletik kanpo biak ere, eta 37.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte azken astean. Gizon bat atxilotuta dago astelehen arratsaldetik, Landirasko sua piztu zuelakoan.
2022/07/19 - 13:25
Baso suteak izateko arriskua handia da oraindik EAEn eta Nafarroan
Nafarroan alarma gorria dago ezarrita sua pizteko arriskua muturrekoa baita, eta ia Araba osoan alerta laranja dago indarrean, arrisku oso handiagatik. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, abisupean daude. Sargori egingo du Arabako Errioxan eta Erriberan, 35-40 °C-ko maximoekin.
2022/07/19 - 00:21
Las Culebras mendilerroko sutetik azken segundoan lortu du suhiltzaile batek, kamerak hartu duenez
Zamoran dago piztuta sute hori, eta bi lagun hil dira, horren ondorioz. Bideoan ikusten denez, suhiltzaile batek oso gutxigatik lortu du ihes egitea, sutetik. Kontrolik gabe dago, oraindik.
2022/07/18 - 22:37
"Beroak nekea, kontzentraziorik eza eta antsietatea aktibatzen dizkigu", dio Aitor Aritzeta psikologoak
EITB Mediak Aitor Aritzeta psikologoarekin hitz egin du, jakiteko nolako faktura uzten digun beroak. Lo egiteko arazoak sortzen dizkigu, eta, hori gutxi balitz, nola etxean egoteko gomendioa jaso dugun, pandemiak eragindako itxialdiaren mamuak ekarri dizkigu bueltan.
2022/07/18 - 22:26
Beroak errekorrak hautsi ditu astelehen honetan: 43,5 gradu Laudion, eta 42,9 Amurrion eta Arrasaten
Arrasaten eta Lasarte-Orian, 41,8 gradu izan dituzte azken horretan, marka berriak ezarri dituzte termometroek. Arabako hegoaldean eta, batez ere, Nafarroako hegoaldean, asteartean oraindik ere beroa egingo du.
2022/07/18 - 22:20
Enbata eguerdian sartu da Bizkaian, eta arratsaldean Gipuzkoan; tenperaturek 10-15 gradu behera egin dute
Bizkaian, 12:00etatik aurrera hasi da sartzen enbata, eta tenperatura azkar jaitsi da, horrekin batera; Gipuzkoan, aldiz, 18:00etatik aurrera nabaritu dute giro atseginagoa.
2022/07/18 - 21:32
Girondako suteak 14.300 hektarea kiskali ditu dagoeneko
1.700 suhiltzaile dabiltza lanean, astelehen honetan, sua itzali nahian. 16.000 bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.
2022/07/18 - 21:17
Xabier Casado (ETB Eguraldia): "Kostaldean, tenperaturak nabarmen behera; Nafarroa hegoaldean, bero handia"
Astelehen arratsaldetik aurrera, iragarpena da termometroek oso behera egingo dutela itsasaldean eta kostaldetik gertu; barnealdean, eta bereziki Nafarroako hegoaldean, baina, bero handia egingo du oraindik.
2022/07/18 - 21:09
Unai Badiola, Gipuzkoako suhiltzailea: "Nafarroako suteetan bizi izandakoa guretzako irakasgaia izan zen"
Lankide nafarren profesionaltasuna eta beti modu "seguruan" lan egin zutela nabarmendu du. Badiolaren ahotan, bertako profesionalak "jantziak" dira mota horretako suteak itzaltzeko lanean.
2022/07/18 - 20:01
Tenperaturak 11 °C jaitsi dira hamar minutuan Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean
Arratsaldeko lehen orduan enbata sartu da kostaldean, eta tenperaturak nabarmen jaitsi dira minutu gutxitan. Asteartean, suteengatik ezarritako abisuak egongo dira indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta beroagatik, Nafarroan.
2022/07/18 - 16:38
Erresuma Batuan historian lehen aldiz 40 gradutik gorako tenperaturak iragarri dituzte
Erresuma Batuan alarma gorria ezarri dute beroagatik lehenengo aldiz. Londreseko tren geltokietan iragartzen da beroaldia eta beharrezkoa ez bada trena eta metroa ez hartzea gomendatzen dute, gutxiago ibiliko direla ohartaraziz.
2022/07/18 - 16:31
Haizagailuak agortu egin dira dendetan
Haizagailuen salmetak azken egunetan izugarri igo dira eta zaila da baten bat aurkitzea Euskal Herriko dendetan. Askok Internetera jo behar izan dute bat eskuratzeko.
2022/07/18 - 16:10
Araba eta Nafarroa, beroari eutsi ezinik
Bero zakarra dute Nafarroan eta Araban. Bi lurraldeetan 40 gradutik gora daude herri askotan eta termometroa goraka doa.