Bero-boladak
2023/09/16 - 19:14
Abisu horiak aktibatu dituzte asteburu honetarako Hego Euskal Herrian, beroagatik eta ekaitzengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak luzatu egin du abisu horia, tenperatura altu iraunkorrengatik; Aemetek gauza bera egin du Nafarroan, euri handia espero baita erdialdean eta Erriberan.
2023/09/15 - 22:21
Anetoko glaziarraren izotz galera hirukoiztu egin da, iazko bero boladaren ondorioz
EHUko ikertzaile batek unera arte egin den Anetoko izotzaren azterketa xehakatuenean parte hartu du. Oso glaziar txikitzat jotzen bada ere, Pirinioetako handiena da Anetokoa, baita Europa hegoaldeko handiena ere. Klima aldaketak haren desagerpena bizkortu du, mendikateko gainerakoen kasuan bezala.
2023/09/09 - 13:40
Abisu horia tenperatura altuengatik eta ekaitz arriskuagatik larunbat honetarako
Gauerdira arte egongo da indarrean, eta tenperaturak 31-33 gradura iritsiko dira. Gainera, ekaitza bota dezake eta metro koadroko 15 litro eror daitezke 20:00etatik aurrera, Araban bereziki.
2023/09/07 - 09:33
Albiste izango dira: Eskola-garraioa, kalima arriskua eta hizkuntza koofizialak Kongresuan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/06 - 12:24
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura maximo historikora iritsi da
Ozeanoen hileko batez besteko tenperatura erregistratzen hasi zenetik inoiz izan duen mailarik altuenean dago orain. 2023ko abuztuaren 15etik aurrera, munduko ozeanoen % 27k bero-bolada bat izan dute.
2023/09/05 - 12:08
Beroak jarraitzen du Hego Euskal Herrian, 20 gradutik gorako tenperaturekin gauean
Astelehen itogarria izan ostean ia lurralde osoan, Donostian 26,3 gradurainoko maximoak erregistratu dira bart.
2023/09/04 - 16:48
Amaitu da haizeagatik ezarritako abisu horia, 110 km/h-tik gorako haize-boladekin
Bestalde, egun osoan zehar abisu horia mantenduko da tenperatura altuak izateko arriskuagatik. Horretaz gain, 15:00etatik 24:00etara abisu horia egongo da indarrean, euri-jasa iraunkorrak izateko arriskuagatik.
2023/09/03 - 22:47
Abisu horiak astelehenerako, haize-boladengatik barnealdean eta tenperatura altu iraunkorrengatik kostaldean
Zerua hodeitsu egongo da, eta baliteke han-hemenka zaparradak botatzea. Hala ere, euri txikia edo ertaina izango dira ziurrenik. Maximoek, berriz, gorakada nabarmena izango dute.
2023/08/24 - 16:21
Sute arriskuagatik alerta laranjan dago EAE
Sute arriskua handia da hiru baldintza kezkagarrik bat egin dutelako: 30 gradutik gorako tenperatura, hezetasuna %30etik behera eta 30 kilometro ordutik gorako haize ufadak.
2023/08/24 - 12:24
Osakidetzak 48 lagun artatu ditu tenperatura altuen ondorioz
Horietatik 29 ospitaleetara eraman behar izan dituzte.
2023/08/24 - 11:53
Gaua oso beroa izan da Euskal Herriko toki askotan
Gipuzkoako kostaldean izan dute egoerarik makurrena, eta 30 ºC balioak izan dituzte ia gau osoan. Hala, Santa Klarako (Donostia) estazio meteorologikoak 31,8 gradu erregistratu ditu 06:20an, eta Higerren (Hondarribia), 33,5 goizeko 07:00etan.
2023/08/24 - 09:53
Muturreko tenperaturek baso-sute arriskua areagotu dute Euskadin
EAE osoa alerta laranjan dago baso-suteen arriskuagatik. Tenperatura maximoek gradu batzuk behera egingo dute kostaldean, baina altuak izaten jarraituko dute.
2023/08/24 - 09:38
Gipuzkoako kostaldean 30 °C-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte gau sargori batean
Higerko (Hondarribia) estazioan 33,5 °C erregistratu dituzte, eta 31,8 °C Santa Klaran (Donostia). Atzokoan maximoetan markak hautsi zituzten udalerrietan, Gueñesen (Bizkaia) eta Laudion (Araba), beroa baina "samurragoa" izan da gaua, 22-24 ºC izan baitituzte.
2023/08/23 - 23:16
Beroa dela eta, Aste Nagusiko jarduera batzuk bertan behera utzi dituzte
Bilbon 42 gradutik gora izan dira arratsaldean. Jai eremuan iturriak jarri dituzte, beroa eramaten laguntzeko. Konpartsek eta Udalak zenbait ekitaldi bertan behera utzi dituzte, tartean Trabestipoteoa eta saskibaloi txapelketa.
2023/08/23 - 22:22
Itotzeko moduko eguna, Euskal Herri osoan
Orain arte erregistratutako maximoa gainditu egin da. Arratsaldeko bostak pasata, alerta gorrian, 45 graduraino heldu da merkurioa Sodupen. Euskalmetek erregistroak dituenetik inoiz jasotako baliorik altuena da hori.
2023/08/23 - 20:26
Gueñesen EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu da: 45,6 °C
Termometroek gainditu egin dituzte aurreikuspenak. EAEko lurralde osoa alarma gorripean egon da.
2023/08/23 - 16:33
Alerta gorria beroagatik Frantziako 19 departamentutan
Bero errekor guztiak hausten ari dira aste honetan Frantziako erdi eta hegoaldean: 37 departamentu alerta laranjan daude eta 19 berriz, alerta gorrian.
2023/08/23 - 16:27
Enpresek beroaren aurkako protokoloak aktibatu behar izan dituzte
Bero sapa denontzat da gogorra, baina kalean lanean ari direnentzat, are gogorrago. Enpresa gehienek badituzte bero handiegia egiten duenerako protokolo bereziak.
2023/08/23 - 16:21
LABIk alarma gorria ezarri du beroagatik EAE osoan gaur arratsalderako
Arratsaldeko 15:00etatik 18:00ak bitarte alarma gorrian gaude muturreko tenperaturengatik EAE osoan. Altuenak arratsaldeko 16:00ak inguruan espero dira. Ostiralean iritsiko da eguraldi aldaketa gurera.
2023/08/23 - 12:56
Bihar freskatzen hasiko da, ipar-mendebaldeko haizeari esker
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko meteorologia arduradunak azaldu duenez, haize freskoagoak Bizkaiko kostaldea freskatuko du, eta azken orduan Arabako Errioxan ere nabarituko dute.