Abisu horia tenperatura altuengatik eta ekaitz arriskuagatik larunbat honetarako
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak larunbatera arte luzatu du abisu horia tenperatura altu iraunkorragatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Horrekin batera, beste bi abisu hori jarri dituzte gaurko, bat ekaitz arriskuagatik, eta galarrenagatik kostan.
Gaur bero egingo du eta giroa nahiko ezegonkorra izango da, batez ere gauean. Tenperatura maximoak 30 ºC-ren bueltan edo hortik gora geldituko dira hego-ekialdeko haizearekin. Itsasertzean, berriz, eguerdi partean brisa altxa liteke eta gauean mendebaldera egin dezake, bolada gogor batzuekin. Egunaren ordu gehienetan giro eguzkitsua nagusituko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Alabaina, ezegonkortasuna dela eta, momentu batzuetan bero-hodeiak agertuko dira eta baliteke leku batzuetan ekaitzak jotzea, bereziki gauean, eta orduan mardul bota dezake.
Iluntzean, 20:00etatik aurrera, abisu horia jarriko da indarrean barnealdean ekaitz arriskuagatik, eta galarrenagatik kostan. 15 litro bota ditzake metro koadroko, bereziki Araban. Gainera, haize bolada gogorrak (60-80 km/h abiadurakoak) ere izan daitezke euriarekin batera.
21:00etatik gauerdira arte, kostan haize aldaketa egongo da, 60 km/h abiadura ingurua harrapatuko du, eta galarrena iritsi daiteke, ekaitz gogorrekin.
Igandean ildo beretik jarraituko du eguraldiak. Tenperaturari dagokionez, uda beteko balioekin jarraituko dugu, baina Kantauri isurialdean zertxobait jaitsiko dira, batez ere kostaldean eta bertan 30 ºC-ren azpitik geldituko dira maximoak. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira egunaren zati handi batean, baina ezegonkortasuna dela eta edonon eta edonoiz trumoi-zaparradaren bat bota dezake, batez ere goizaldean eta arratsaldetik aurrera; baliteke zenbait lekutan zaparradak handiak izatea.
Astelehenean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Egunean zehar zaparrada trumoitsuak bota ditzake han eta hemen, eta zenbait lekutan zaparradak handiak izan daitezke. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, Ebro ibarrean hego-ekialdekoa nagusituz; Kantauri isurialdean, berriz, ipar ukitukoa ibiliko da. Tenperatura minimoak zertxobait jaitsiko diren bitartean, maximoak, modu orokorragoan eta nabarmenagoan jaitsiko dira.
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, ez dute inolako abisurik jarri.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasterio batetik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat aldiz irauli da.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.