Biarritz
2021/05/19 - 22:49
Musika Bulegoa sariak banatu dituzte Biarritzeko Atabal aretoan
Korrontzi, Belako, Izaro, Sara Zozaya eta Petti nabarmendu dituzte Musika Bulegoa sarietako bosgarren edizioan.
2021/05/19 - 08:50
Neurriak malgutu dituzte Ipar Euskal Herrian deseskalatzearen bigarren fasean sartuta
Zazpi hilabeteren ostean, funtsezkoak ez diren dendak, terrazak, museoak, zinema-aretoak eta antzokiak zabalduko dituzte, eta etxeratzeko agindua 19:00etatik 21:00etara atzeratuko dute.
2021/05/04 - 16:44
Arte urbanoak gero eta toki handiagoa dauka Euskal Herrian
Baionan jaialdi bat egin ohi dute urtero, eta Biarritzen behin behineko obrak lantzen dituzte. Egunotan horietako bat dago ikusgai, eta aste batzuk barru beste bat egingo dute.
2021/05/03 - 09:38
Neurri arinagoak dituzte jada Ipar Euskal Herrian
Posible da etxetik 10 kilometro baino urrutiagora mugitzea. Gainera, kolegio eta lizeoetako ikasleak ikasgeletara itzuli dira.
2021/04/30 - 23:54
Ekainaren 15etik aurrera adin nagusi guztiek jasoko dute txertoa Ipar Euskal Herrian
50 urteko edo gehiagoko pertsonek maiatzaren 15etik aurrera eskatu ahalko dute txanda, eta 18 urtetik gorakoek ekaina erdialdean.
2021/04/29 - 22:18
Covid-19aren krisia ekainaren 30ean amaituko dela aurreikusi du Macronek
Epemuga hori jarri du azken murrizketa neurriak kentzeko. Maiatzaren 3an hasiko dira apurka-apurka mugak arintzen.
2021/04/23 - 02:17
Deskonfinamendua maiatzaren 3an hasiko da Ipar Euskal Herrian
Frantziako lehen ministroak azpimarratu du txertaketari esker altxatu ahal izango dituztela pixkanaka neurri murriztaileak, oraindik egunero 30.000 inguru pertsona kutsatzen baitira.
2021/04/16 - 21:40
Elkarretaratzea Biarritzen, hilketa matxista gaitzesteko
Biarritzeko erailketa matxista salatzeko Ipar Euskal Herriko asanblada feministak elkarretaratzea deitu du.
2021/04/16 - 16:07
Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Biarritzen
Horrez gain, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak bilkurak deitu ditu datozen egunetarako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
2021/04/15 - 22:44
Gizon batek emakume bat hil du Biarritzen
Gizonak eskopeta batekin tiro eginda hil du bikotekidea, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Bien hilotzak etxean topatu dituzte.
2021/04/15 - 21:23
Gizon batek emakume bat hil du Biarritzen
Lehendabiziko datuen arabera, gizonak eskopeta batekin tiro eginda hil du bikotekidea, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Bien hilotzak etxean topatu dituzte.
2021/04/11 - 17:24
55 urtetik gorakoak farmazietan txerta daitezke Iparraldean, ordua online hartuta
Botikariek antigeno testak ere egiten dituzte, eta beraz, AstraZenecaren txertoa jartzen hasita, lanez gainezka daudela diote. Baina arazo nagusia, momentuz, dosi gutxi izatea da.
2021/04/09 - 13:13
Malandain Balletek "Mozart a 2" eta "Sinfonia" berria eramango ditu Donostiara
Biarriztar konpainia apirilaren 9 eta 10ean arituko da Victoria Eugenia antzokian. “Sinfonia” lanaren estreinaldia izango da.
2021/04/04 - 19:54
Ikastetxeak eta funtsezkoak ez diren dendak itxita, Ipar Euskal Herrian
Hirugarren itxialdia ofizialki larunbat arratsaldean sartu zen indarrean. Hala ere, Pazko oporraldia dela-eta mugikortasunarekin nolabaiteko tolerantzia izaten ari dira agintariak.
2021/04/02 - 16:31
Landetako kanpinak ateak itxiko dituzte Macronek ezarritako murrizketengatik
Landetan astebete inguru baino ez da kanpin batzuk zabaldu zituztela, baina herenegun Macronek ezarritako neurriak tarteko, irekitako apurrek ere itxeteko erabakia hartu dute, bezero faltagatik.
2021/03/28 - 21:23
45 urteko parapentista bat hil da Artzamendin, Lapurdin
14:30 aldera gertatu da istripua eta jendarmeriak bere gain hartu du ikerketa.
2021/03/28 - 12:26
AEK-k 80 ekitalditik gora egingo ditu gaur Korrikaren hutsunea betetzeko
Euskararen aldeko lasterketa bukatu behar zen egunean ekitaldi labur eta "xumeak" antolatu dituzte "aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin".
2021/03/26 - 21:04
Biarritzeko ''Hotel du Palais'' jauregiak gaur zabaldu ditu ateak
Atlantikoaren bazterrean dagoen mota horretako hotel bakarrak ez du arima galdu 70 milioi euroko berritze lan sakonak egin arren.
2021/03/19 - 23:53
Larunbat honetan 19:00etara atzeratuko da etxeratze agindua Ipar Euskal Herrian
Hala eta guztiz ere, Frantziako Gobernuak gogortu egin ditu neurriak hainbat departamendutan, tartean, Parisen; oinarrizkoak ez diren dendak itxi egingo dituzte.
2021/03/18 - 21:28
Etxeratze agindua ordubete atzeratu dute, 19:00ak arte, Ipar Euskal Herrian
Hala eta guztiz ere, Frantziako Gobernuak gogortu egin ditu neurriak hainbat departamendutan, tartean Parisen, eta oinarrizkoak ez diren dendak itxi eta galarazi egin dute departamendutik ateratzea.