Biarritz
2020/04/22 - 16:02
Ipar Euskal Herrian haurrak paseatzera atera daitezke
Etxetik irteteko baimen orri bat bete beharra daukate eta ordubetez ibili daitezke kanpoan haurrak Ipar Euskal Herrian.
2020/04/19 - 16:22
Frantziak biderkatu egin ditu maskarak sortzeko ekimenak konfinamendu osteari begira
Konfinamendu ondorengo lehen etapa maiatzaren 11n hasiko da Frantzian. Oraindik maskara nahikoa ez dagoenez, biderkatu egin dira horiek fabrikatzeko ekimenak. Gu, lantegi batean egon gara.
2020/04/18 - 12:13
18.500 hildako baino gehiago eragin ditu jada koronabirusak Frantzian
Horietatik 7.203 pertsona adinekoen zentroetan hil dira. Konfinamendu gogorra bukatzen denetik aurrera ere arduratsu jokatzeko eskatu dio Osasun zuzendariak jendarteari.
2020/03/25 - 15:02
Koronabirusak ezohiko irudiak utzi ditu Biarritzen
Udaberrian eguraldiak hobera egiten duenean Biarritzeko kaleak jendez bete ohi dira. Aurten ez da horrelakorik gertatu eta kaleak hutsik daude.
2020/03/24 - 15:44
Bi aterpe irikiko dira etxegabeentzat Biarritzen eta Baionan COVID-19ari aurre egiteko
Ipar Euskal Herrian koronabirusari aurre egiteko neurrien artean, etxegabeentzako eraikin bana perestatu dute Biarritzen eta Baionan.
2020/03/13 - 20:24
Udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian, koronabirusaren mehatxua izan arren
Ipar Euskal Herriak 158 udalbatza berrituko ditu martxoaren 15eko eta 22ko udal hauteskundeetan. Era berean, Euskal Elkargoko 233 kideak aukeratuko dituzte.
2020/03/11 - 15:11
Ikuskizunak atzeratu, aforoa gutxitu edo bertan behera uzten ari dira hainbat hiritan
Gasteizen, Baionan eta Biarritzen aforoak mugatu dituzte. 1.000 lagunetik gorako ikuskizunak debekatuta daude, eta beherakoetan heren batera mugatu dituzte
2020/01/11 - 21:54
Erretreta adin finkoa pentsioen erreformatik kendu du Frantziako Gobernuak
Sindikatu erradikalenen buruzagiek keinuarekin nahikoa ez dela adierazi dute. CFDTk, ostera, 64 urteko erretiro adina kentzea txalotu du.
2020/01/06 - 15:18
Ekaitzek eta denboraleek itsas txakurren etorrera aurreratu egin dute Biarritzen
15 egun eskasean jada 4 jaso dituzte Biarritzen, izan ere, Atlantikoko beste zentro guztiak beteta daude. Horietako bat hil egin da, baina beste hirurak sendatzen ari dira Biarritzeko itsas museoan.
2020/01/01 - 15:37
Frantziako estatuak Iparraldeari proposatutako elkargoak hiru urte bete ditu
Politika publikoen norabideak zehazteko asmoari eutsiko dio datozen urteotan Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herria egituratzen duen erakunde ofizial bakarrak.
2019/12/27 - 14:41
'Biarritz en Lumières' jaialdia ospatzen ari dira Biarritzen, urtarrilaren 5era arte
Gabonekin batera iritsi da Biarritzera dagoeneko ohitura bilakatu den argien jaialdia. Datorren urtarrilaren 5era arte, gauero, hiria erabat itxuraldatzen da eguzkia ezkutatzen denean.
2019/12/24 - 15:21
Pentsio-erreformaren aurkako protestak autobideetara eraman dituzte Iparralden
20. greba eguna Macronen pentsio-erreformagatik protesta egiteko, eta tren geltokietan antzeman da gehien gaur ere. Gurean, Biriatuko ordainlekuko langak irekitzen saiatu dira manifestariak.
2019/12/08 - 16:06
BABko errepidea bizikletek erabili ahal izatea eskatu du martxa batek
Zazpi kilometroko bidea da eta Lapurdiko hiru hiri nagusiak lotzen ditu. Bizikletek debekatuta dute hortik pasatzea. Horregatik desobedientzia ekintza egin dute.
2019/11/03 - 17:33
Gizon bat hil da Biarritzen, patinete elektrikoarekin izandako istripu batean
45 urteko gizonezko bat hil zen ostiralean Biarritzen, Mousseko biribilgunean, bere patinete elektrikoarekin izandako istripu batean.
2019/09/29 - 16:15
Mundu osoko 36 sukaldari elkartu dira Biarritzeko Gastronomika Poteo jaialdian
Asteburu honetan, Poteo Gastronomika jaialdiaren hirugarren edizioa ospatzen ari dira Biarritzen, euskal gastronomia ezagutzera emateko.
2019/09/08 - 16:06
Dantza maite dutenek hitzordua dute Biarritzen
Hamar egunez, dozenaka ikuskizun, erakusketa, hitzaldi eta hitzordu publiko eskainiko ditu Maitaldia jaialdiak Biarritzen (Lapurdi).
2019/09/06 - 16:00
Tranbus autobus elektrikoak egingo du hemendik aurrera Baiona-Biarritz lotura
Baiona, Angelu eta Biarritz lotuko ditu 10 minutuan behingo maiztasunarekin. 168 milio euroko inbertsioa egin dute autobus elektrikoan gure horretako auto ilarak eragozteko.
2019/09/04 - 13:20
'Dantza' Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara iritsi da
Telmo Esnalen filma Euskal Herriko hamar aretotan eta Frantziako Estatuko hainbat hiri handitan ikusiko da.
2019/08/31 - 16:30
Galera ekonomikoak izan arren, hautetsiek argi dute G7ak onurak ere ekarriko dituela
Komunikazio digitalean adituak diren Biarritzeko bi kazetarirekin egon gara G7ko goi-bilerak ekarri dituen onurak eta desabantailak zeintzuk izango diren ikusteko.
2019/08/29 - 00:38
G7aren kontrako protestetan atxilotutako pertsonak askatzeko eskatu dute Donostian
Ehunka lagunek G7aren protestetan atxilotutako pertsonak askatzeko eskatu dute Donostian egindako manifestazio batean.