Bidaiak
2019/10/27 - 20:20
Iruñaren eta Kanarien arteko hegaldiak martxan jarri dira 151 bidaiarirekin
Noainera heldu den lehen hegaldia aireportuko suhiltzaileen mangerekin egindako arku batekin jaso dute.
2019/10/08 - 16:41
Forondak Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu 2020tik
Ryanair aire-konpainiak eskainiko du, martxotik. Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du.
2019/09/23 - 12:26
22.000 langile dituen Thomas Cook bidaia-agentziak porrot egin du
Une honetan, 600.000 turista ditu oporretan, mundu osoan; 19 milioi bezero zituen. Agentzia britainiarra munduko zaharrena zen: 1841ean sortu zuten.
2019/09/15 - 20:13
60 furgoneta inguru elkartu dira Elorrion, asteburuan
Munduan barrena bidaiatzeko hamaika modu daude. Goierriko bikote batek adibidez, astebururo bidaiatzen du furgonetan. EH Furgo Blogean furgonetan bidaiatzeko aukerak eskaintzen dituzte.
2019/09/15 - 16:59
Pottoka belaontziak modu berezi batean gogoraraziko du munduari emandako lehen bira
Getaria eta Sevilla arteko itsas-ibilaldia egingo du Pottokak, gaurkotasun gaiei buruz hausnarketak eginez. 16 tripulatzaile ezberdinekin, eta Unai Basurkoren gidaritzapean, abiatuko dute abentura.
2019/09/01 - 16:07
Hegoaldeko adingabeek gurasoen baimen idatzia beharko dute muga bakarrik igarotzeko
Espainiako Estatutik kanpo bidaiatzeko, 18 urte baino gutxiago duten Espainiar Estatuko herritarrek gurasoek sinatutako eta Poliziak zigilatutako adierazpen bat izan beharko dute.
2019/08/29 - 12:16
Adingabeek gurasoen baimena beharko dute Espainiatik kanpo bidaiatzeko
Espainiar lurraldetik kanpo bidaiatzeko, 18 urte baino gutxiago duten Espainiar Estatuko herritarrek gurasoek sinatutako eta Poliziak zigilatutako adierazpen bat izan beharko dute.
2019/08/27 - 23:02
Imsersoko bidaiek atzerapenak izan ditzakete
Bidaien adjudikazio prozesuari helegitea jarri dio enpresetako batek eta atzerapenak aurreikusten dira ondorioz. Horrek, kezka handia sortu du.
2019/08/20 - 12:25
Binter airelineak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Iruñea eta Kanaria Uharteen artean
Hiru orduko hegaldiak izango dira, eta astean bi aldiz eskainiko ditu. Konpainia horrek ziurtatu duenez, “hiriaren erakargarritasunagorik" hartu dute erabakia.
2019/08/12 - 20:34
Bilboko Aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu du lehen aldiz
Hondarribian (% 9), Iruñean (% 16,3) eta Forondan (% 51) ere igo da bidaiarien kopurua.
2019/08/08 - 20:39
Imsersoko bidaiak urriko bigarren hamabostaldian hasiko dira
Esleipenaren aurka helegitea aurkezteko epea irailaren 13an amaitzen da.
2019/08/01 - 10:21
DGTaren droneak isunak jartzen hasiko dira abuztuko irteera operazioan
Neurriak ez du eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan (Ertzaintzak du trafiko eskumena); bai, ordea, Nafarroan. Hiru drone hasiko dira arau-hausteak antzeman eta isunak hartzen.
2019/07/17 - 16:45
NBEk Euskadin probatuko du erlijio-erradikalizazioari aurrea hartzeko plana
Lehendakaria Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariarekin bildu da New Yorken, eta horrek egin du iragarpena.
2019/07/11 - 13:19
Autokarabanei mugak jartzea eskatu dute Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek
Ohar baten bitartez, ostalariek jakinarazi dute zenbait udalerritan eskaintzen dituzten "autokarabanentzako atsedenlekuek" ez dutela araudia betetzen, zerbitzu eta kontrolari dagokionez.
2019/06/30 - 16:31
Uztailean izan ohi dira urtero joan-etorri gehien Loiuko aireportuan
Bilbo gero eta gehiago gainontzeko herrialdeen helmuga bilakatzen ari da.
2019/06/25 - 13:39
Imsersoko turismo programan izena emateko epea hasi da
Uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Lehenengo aldiz izena ematen dutenek eta inskripzioan aldaketak egin nahi dituztenek baino ez dute jakinarazi behar.
2019/06/07 - 12:47
Siberia bizitzeko moduko tokia izan daiteke mendearen amaieran, klima aldaketagatik
Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.
2019/06/07 - 12:03
Loiutik atera behar ziren hiru hegaldi bertan behera, haizeteagatik
Atzoko haizeteak gogor jo zuen Bizkaia, eta sei hegaldi desbideratu egin behar izan zituzten. Ondorioz, hiru hegazkinek ezin izan dute Santiagorako eta Madrilerako bidea hartu.
2019/05/30 - 19:34
Imsersoko bidaiak, oraingoz bertan behera
Imsersoko bidaia-programaren aurkako helegitea aurkeztu zuten hotelariek, sektoreari kalte "konponezina" egiten diola argudiatuta.
2019/05/13 - 16:06
Gora egin du Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiarien kopuruak lehen lauhilekoan
Iruñekoak izan du gorakadarik handiena, % 11koa izan baita. Bilbokoak % 9 bidaiari gehiago izan ditu, eta Gasteizkoa eta Donostiakoa % 6 eta % 3 hazi dira, hurrenez hurren.