Bidaiak
2024/04/24 - 18:31
Veneziak 5 euro kobratuko dizkie eremu historikora sartu nahi duten turistei
Tarifa lehenengo bloke batean aplikatzen hasiko da maiatzaren 5era arte, eta ondoren, larunbat eta igandeetan maiatzean, ekainean eta uztailean ezartzen jarraituko da, zazpigarren hileko 14ra arte.
2024/03/25 - 06:06
''Esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzat bidaiak antolatzen ditugu''
2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra. Mochileros Meraki proiektua dute abian, hau da, hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero. Euren proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
2024/03/22 - 17:36
Hasi dira Aste Santuko joan-etorriak
Hasi da oporretako exodoa. Estatu osoan milioika joan-etorri espero dira datozen egunetarako. Segurtasun dispositibo berezia martxoaren 27an hasiko da Euskadin, asteazkenean.
2024/02/20 - 17:31
''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
2024/02/12 - 15:13
Loiuk bidaiarien maximo historikoa lortu du urtarrilean eta Forondak errekorra ezarri du kudeatutako kargan
Loiuko aireportuak 380.331 bidaiari izan zituen, eta Forondakoak 5.963 karga tona kudeatu zituen.
2024/01/11 - 14:56
Bizkaibusek % 50 merkatuko ditu prezioak urtarrilaren 14tik, eta urtebetez
Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du behin-behineko abonuek (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) % 20ko deskontua dutela, abenduaren 26tik.
2024/01/05 - 16:57
Hegaldi ugari geratu dira bertan behera, atzeratuta edo maletarik gabe, Iberiako grebaren ondorioz
Lehen greba egunak % 75eko jarraipena izan du Bilboko aireportuan, konpainiaren arabera. Sindikatuek, berriz, % 90era igo dute datu hori.
2024/01/05 - 14:25
Iberiako 'handling'eko langileen grebak maleta asko utzi ditu lurrean
Nahiz eta beste konpainia batekin bidaiatu, Iberiako langileek kudeatzen dituzte maletak kasu askotan. Bidaiari batzuek maletak lurrean utzita bidaiatzea erabaki dute, aurrerago jasoko dituztelakoan. Atzerapenak izan dira hainbat hegalditan.
2023/12/30 - 21:17
Eurotuneleko tren guztiak bertan behera utzi ditu Eurostarrek, uholdeak izan direlako
Milaka bidaiari ez atzera ez aurrera geratu dira Eurostarrek tren bidaiak bertan behera utzi eta gero. Hiru aukera eskaintzen dizkiete bidaiariei: trena beste egun batera aldatzea, 12 hilabetez balioko duen kupoi bat hartzea edo bidaia erabat bertan behera uztea eta dirua itzultzea.
2023/12/20 - 21:11
Iberiako 'handling' zerbitzuaren greba atzeratu dute, Espainiako Gobernuaren bitartekaritza lortu ostean
Horrela, UGTk eta CCOOk Gabonetako zortzi egunetarako iragarritako lanuztea atzeratzea erabaki dute, Espainiako Gobernuak gatazkan bitartekari lanak egiteko eskaintza egin ostean.
2023/12/14 - 16:46
Eguberrietan greba Iberian. Zer egin behar dugu egun horietarako hegaldiren bat badugu?
Gabon bete betean greba egingo duela iragarri du Iberiak. Bidaiari askori eragingo diete lanuzteek eta, hori dela eta, Kepa Loizaga OCUk Euskadin duen ordezkariarengana jo dugu. Bidaiarien eskubideak zein diren jakiteko gakoak eman dizkigu.
2023/12/05 - 21:18
Aireportuak eta autobus geltokiak jendez gainezka bidaiatzeko zain
Abenduko zubi luze honen atarian, askotarikoak dira hegazkina, autobusa edo tren baten zain topatu ditugunak gaur Hego Euskal Herriko geltokietan, kanpora joateko, baina baita gurera etortzeko ere.
2023/10/30 - 06:59
Bidaiatzea luxu bilakatu liteke, petrolioaren eskaintzaren murrizketaren ondorioz
Julen Bollain ekonomialariak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak prezioen igoera azaldu du, elikaduraren salneurriez aparte, eta ohartarazi du bidaiak asko garestituko direla, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz petrolioaren eskaintza murrizten bada.
2023/10/10 - 15:02
''Argi geneukan ez genuela Jerusalemeko txangoa egingo''
Idoia Murillo eta Eider Mujika legazpiarrak Mediterraneoan dabiltza bidaian. Euren ontzia Israelen gelditzekoa zen, baina ibilbidea aldatu diete eta ez dituzte Jerusalemera eramango.
2023/09/11 - 11:43
Bilboko Aireportuko zazpi hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten atzo ekaitza tarteko
Gautegiz Arteagako estazioan (Busturialdea) metro koadroko 23,7 litro pilatu ziren 30 minutu eskasetan. Euskal Herria osoa abisu horian izango da gaur berriro, euriteengatik.
2023/08/21 - 12:18
% 2,9 turista gehiago izan ziren EAEko hoteletan, uztailean
803.887 gaualdi erregistratu ziren uztailean, 2022an baino % 4,9 gehiago. Gainera, atzerritar jatorriko sarrerak estatukoak baino gehiago dira, % 10,7 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 53,4 dira.
2023/08/15 - 23:09
Nolakoak ziren orain dela 40 urte edo duela 60 urteko oporraldiak?
Etxea auto gainean hartuta, errepidez izaten ziren bidaia gehienak, oraingoan baino nabarmen luzeagoak, eta mugikorrik gabekoak.
2023/08/14 - 16:40
Bilboko eta Donostiako aireportuek bidaiarien errekorra hautsi dute uztailean
Bilboko aireportuak 680.000 bidaiari izan zituen uztailean —aurreko urtean baino % 17,1 gehiago —, Donostiako aireportuak 52.000, eta Gasteizkoak 34.000 —% 34,4ko hazkundea izan zuen—.
2023/08/12 - 16:23
Euskal Herrira etorri diren bisitariek nabaritu dute prezioen igoera
Uda betean iritsi da prezioen gorakada: Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,6an kokatu da uztailean. Bidaiatzea garesti dago aurten.
2023/08/10 - 23:06
Hauek dira Virgin Galactic konpainiaren lehen turista espazialak
Britaina Handiko 80 urteko atleta olinpiko bat, eta zozketa batean bidaia irabazi duten Antigua eta Barbudako ama- alabak dira. Mexiko Berritik aireratu duten ontzi batean, espazioa hasten den mugaraino ailegatu dira.