Garraioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibusek % 50 merkatuko ditu prezioak urtarrilaren 14tik, eta urtebetez

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du behin-behineko abonuek (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) % 20ko deskontua dutela, abenduaren 26tik.
Bizkaibusen autobus bat
Bizkaibusen autobus bat. Argazkia: ELA

Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan onartu du % 50eko deskontua egitea Barik txartela erabiltzen duten Bizkaibuseko bidaiariei, urtarrilaren 14tik hasita eta 2025eko urtarrilaren 13ra arte.

Bizkaibusen zerbitzuan, Creditrans eta Gizatrans txarteletan, Aldundiak du deskontuak zuzenean aplikatzeko eskumena, gaur bertan prentsaurrekoan gogora ekarri dutenez.

Prezioak % 50 merkatuta, Aldundiak "azkartasunez jokatu du, urtebetez ohiko bidaiarien tarifei hobaria emanez", Leixuri Arrizabalaga bozeramaileak azaldu duenaren arabera.

Garraioko deskontuen inguruan PSOEk eta Juntsek egindako akordioari buruz galdetuta, "alderdi politikoen negoziazioen menpe dauden itunak" direla esan du, alegia, "Aldundiarekin zerikusirik ez dutenak".

Hain justu, Ogasun ministro Maria Jesus Monterok gaur aurreratu du Juntsekin adostutako akordioa zertan datzan. Haren hitzetan, aurrerantzean Estatuak ematen duen % 30eko hobariak ez ditu erkidegoak tarifak % 20 gehiago merkatzera baldintzatuko.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du behin-behineko abonuek (Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro) % 20ko deskontua dutela, abenduaren 26tik.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X