Bilbao Exhibition Centre
2023/10/29 - 10:13
Arrakasta handiko gaua Barakaldoko BECen, 2023ko Ura Bere Bidean emanaldian
Hogei artistatik gora izan dira oholtza gainean, Fernando Velazquez gidari, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta: Doctor Deseo, Parabellum, Delirium Tremens, Urtz, Sorotan Bele, Gozategi, Mikel Urdangarin, Esne Beltza, Aiora Renteria, Rozalen, Anne Etchegoyen...
2023/10/26 - 16:13
Hiru plan astebururako
Musika, telesailen estreinaldiak eta zinema. Hemen dituzu asteburuaz gozatzeko hiru kultur proposamen.
2023/10/08 - 13:39
Quevedo rapero kanariarrak kontzertua eskaini du Barakaldoko BECen, sarrera guztiak agortuta
"Donde quiero estar" izenburuko bere lehen diskoa aurkeztu du EAEko publikoaren aurrean. Bizarrapekin elkarlanean ekoiztutako "Music Sessions #52" abestiak ospe handia izan zuen iaz.
2023/10/01 - 14:52
13.000 hautagai Osakidetzan erizain postua lortzeko azterketan, gaur BECen
Erizain-Laguntzaile izateko 12.000 hautagai eta Administrari lanpostuetarako 8000 lagunek ere azterketa egin dute gaur. Guztira, ostiraletik aurrera 83.600 pertsona igaroko dira BECetik. LEP horrekin amaituko da Osakidetzako 11.000 plaza egonkortzeko prozesua.
2023/09/30 - 13:17
BECek 80.000 hautagai hartuko ditu asteburuan Osakidetzako LEParen baitan
2020-21-22E Lan Eskaintza Publikoaren baitan izango dira azterketak asteburu osoan, ostiraletik hasita, eta 11.000 lanpstu egonkortzea dute helburu, plantillaren herena.
2023/09/29 - 16:07
83.600 hautagai baino gehiago aurkeztuko dira asteburu honetan Osakidetzako LEPera
LEP horretako gainerako hautaprobek urrian eta azaroan jarraituko dute, eta prozesuko azken azterketa azaroaren 25ean izango da.
2023/09/03 - 13:52
Rauw Alejandro puertorricarra BECen izan da bart, Rosaliarengandik banandu osteko oihartzunen artean
Barakaldon eskaini du bere zuzenekoa, "Playa Saturno" izeneko bere nazioarteko biraren barruan. Oholtza gainean estetika estralurtar antzekoa erakutsi du, eta ez du abestu orain bere bikotekide ohia den Rosaliarekin grabatutako kanta.
2023/07/22 - 13:00
Euskal Encounter 31 topaketak komunitate digital erraldoi bat elkartuko du BECen
Bertaratzen direnek 30 tailer eta hitzaldi baino gehiago izango dituzte gozagai uztailaren 22tik 25era bitartean, beste jarduera ugarirekin batera.
2023/07/21 - 19:32
Bihartik aurrera Euskal Encounterreko ekitaldi guztiez gozatu ahal izango dute
Bihartik aurrera Euskal Encounterreko ekitaldi guztiez gozatu ahal izango dute. Birtualki bakarrik ezagutzen diren lagun birtual askoren topagunea da, eta BECen ehunka jarduera partekatzeko aukera izango dute.
2023/07/15 - 11:42
Hasi dira Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2021-22-23 Lan Eskaintza Publikoko azterketak
Osasun Sailaren arabera, 11.000 plaza baino gehiago (Osakidetzaren plantillaren herena) egonkortuko dira prozesua amaitutakoan. Helburua behin-behinekotasuna % 8tik beherakoa izatea dela gaineratu dute.
2023/07/13 - 21:29
Euskal Encounterra BECera itzuliko da uztailaren 22tik 25era, ekintza pilorekin
150 ekintza baino gehiago antolatu dira BECen ospatuko den Euskal Encounterrerako. Uztailaren 22tik 25era iraungo du eta bertan, beste batzuen artean, Cosplay lehiaketak eta enpresek aurkeztutako produktu eta zerbitzuak ikusteko aukera egongo da.
2023/07/10 - 13:58
Depeche Modek kontzertua eskainiko du BECen datorren urteko martxoaren 21ean
"Memento mori" biraren baitan data berriak iragarri ditu gaur musika elektronikoko talde britainiarrak. Sarrerak uztailaren 19tik aurrera egongo dira salgai.
2023/06/28 - 18:03
Frantziako Tourraren makineria mediatiko erraldoia martxan BECen
Tourra hasteko atzera kontaketan bi egun falta direla, Bilbon geroz eta nabariagoa da lasterketaren arrastoa. Eta horren adierazle, BEC-en ezarri berri den nazioarteko prentsa aretoa. Azpiegitura guztia prest dago bertan, mundu osoko ia 2.000 kazetari hartzeko.
2023/06/12 - 09:08
Ireki dute Hezkuntzako lan eskaintza publikorako izena emateko epea
Bestalde, 2.004 plazetarako probak urriko azken bi asteetan egingo dira, modalitatearen arabera, BECen.
2023/06/09 - 18:32
97 lanpostu betetzeko 4.800 eskaera dituen Administrazio Orokorreko lan eskaintza publikoa hartuko du BECek
Larunbatetik igandera bitartean azterketak egingo dira laborategiko, osasun publikoko eta epidemiologiako, artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko, eta arreta soziolaboraleko plazetarako. Datorren astean, hilaren amaierara arte, beste 17 lan-eskala eta -kategoriatarako probekin jarraituko dute.
2023/06/03 - 12:38
''Ertzainak borrokan'' plataformak elkarretaratzea egin du BEC parean, lan-hitzarmen berria aldarrikatzeko
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek elkarrekin egindako LEParen aurretik manifestatu dira. 2.900 pertsonatik gora egin dituzte lehenengo azterketak.
2023/05/23 - 12:49
Hainbat eragilek protesta egin dute BECen atarian, Innovate4Climate goi-bilera dela eta
Gaur, maiatzak 23, hasi eta ostegunera bitartean, Klimaren Aldeko Ekintzari buruzko nazioarteko konferentzia egingo da Barakaldoko BECen. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Planto, Jauzi eta beste eragile batzuek elkarretaratze zaratatsua egin dute hura salatzeko.
2023/05/16 - 10:46
Elikaduraren industriako 287 enpresak hartuko dute parte F4F-Expo Foodtech azokan gaurtik ostegunera
Arduradunek aurreikusi dute Barakaldoko BECen maiatzaren 16tik 18ra izango den jardunaldi honek 17 milioi euroko eragina izango duela EAEn.
2023/05/06 - 13:29
14.700 pertsonak egin dituzte euskara maila egiaztatzeko HABEren azterketak
Probak ostegunean hasi ziren, aldi berean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izena eman duten gehienak Barakaldoko BECen bildu dira, 7.894 guztira.
2023/04/01 - 23:18
Hemendik At, Euskal Herria astindu zuen taldea omendu dute Zeid jaialdian
3-2-1 GOAZEN! nork ez du gogoan? 90eko hamarkadan, euskal dance estiloan aitzindaria izan zen Hemendik At. 2002an desegin zen Iruñeko taldea, zazpi urteko ibilibidearen ostean, baina 20 urte geroago haren abesti ezagunak entzuten jarraitzen dute belaunaldi berriek.