Ireki dute Hezkuntzako lan eskaintza publikorako izena emateko epea
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur, ekainaren 12an, ireki du Lan Eskaintza Publikorako izena emateko epea. BECen egingo dira eskaintzen diren 2.004 lanpostuetarako probak.
Eusko Jaurlaritzak helarazitako informazioaren arabera, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 12an ireki eta uztailaren 7an itxiko da. Bestalde, irailaren 18tik 29ra izango dute ikaskuntzako edo programazio didaktikoko unitate didaktikoa aurkezteko.
Maisu-maistren kidegorako oposizio-probak urriaren 21ean eta 22an izango dira, BECen (Barakaldo), eta Bigarren Hezkuntzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoek urriaren 28ko eta 29ko asteburuan egingo dituzte.
Deialdian eskaintzen diren 2.004 plazetatik 1.810 ohiko oposizio-lehiaketa bidez esleituko dira; gainerako 194 plazak, berriz, aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak