Bilboko Aireportua
2022/11/20 - 10:35
AEMETek sentsore berritzaile bat probatuko du Loiun, aireportu seguruago lortu aldera
Haizea dela eta, Bilboko aireportuan lurreratzeko hegazkinek arazo anitz ohi dituzte. Sentsore horrek pilotuei esango die noiz ez den gomendagarria lurreratzea. Udarako prest izatea espero dute. Iñaki Akarregi AEMETeko kideak xehetasunak eskaini dizkigu.

2022/11/15 - 14:15
100 km/h-tik gorako haize boladak erregistratu dira Bizkaiko haizeguneetan
Goizaldean, 100 km/h-tik gorako boladak neurtu dituzte Cerrojan eta Matxitxakon. Haizearen eraginez, hegazkin batek ezin izan du Bilboko Aireportuan lur hartu.

2022/11/15 - 13:54
Madrildik zetorren hegazkin batek ezin izan du Bilbon lurreratu haize ufada bortitzengatik
Iberiako hegazkina Bilbon lur hartzen saiatu da, baina ez du lortu, eta jatorrizko aireportura itzuli behar izan du. Aenaren arabera, hau izan da intzidentzia bakarra.
2022/11/04 - 21:48
Long March-5B Txinako espaziontziaren zatiak eragindako kaosa ulertzeko gakoak
Txinak urriaren 31an ontzi horren bidez orbitan jarri zuen bere Estazio Espaziala osatzeko azken modulua. Ondoren ontziaren zati bat kontrolik gabe erortzen utzi du. Pieza horrek 20 tona ditu, 31 metroko altuera eta 28.000 kilometro orduko abiaduran mugitu da.
2022/11/04 - 14:08
Aire espazioan murrizketak eragin dituen suziri txinatarra Ozeano Barean erori da
Ordubetez, ez da hegazkinik atera, ezta iritsi ere Nafarroako, Errioxako, Aragoiko, Kataluniako eta Balear Uharteetako aireportuetan. Beste aireportu batzuetan ere ondorioak izan ditu, atzerapenekin.
2022/11/01 - 12:40
Hiru hegaldi bertan behera geratu dira Loiuko aireportuan Vuelingeko greba dela eta
Vuelingeko kabinako tripulazioaren grebak hiru hegaldiren etorrera bertan behera utzi ditu oraingoz Loiuko aireportuan. Konpainia hau da nagusi Loiun eta berrogei hegaldi inguru aurreikusi dituzte gaurko.
2022/10/31 - 22:53
40 hegaldi kolokan daude Loiuko aireportuan datozen orduetarako, Vuelingeko greba dela eta
Vueling konpainiako kabinako tripulazioak lanuzteak egingo ditu gaurtik aurrera. Oraingoz, hiru hegaldi geratu dira bertan behera: Bartzelonatik Bilbora iristekoak ziren bi, eta Londrestik zetorren beste bat.

2022/10/24 - 12:53
SOS Deiak larrialdi zerbitzuak haizeak eragindako 780 gertakari erregistratu ditu
780 gertakarietatik 288 hiriguneetan gertatu dira, eta 492, ostera, errepideetan.
2022/10/23 - 21:05
Bederatzi hegaldi desbideratuta Loiun eta hainbat zuhaitz erorita Bizkaian, haize bolada bortitzengatik
Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du igande honetarako, haize bolada zakarrak bitarteko. Goizean zehar, askotariko kalteak eragin ditu fenomenoak.
2022/10/10 - 16:49
Gasteiz eta Loiuko aireportua lotuko dituen linea berriak 9-13 bidaia egingo ditu egunean
Arabako eta Bizkaiko Aldundiek Gasteiz eta Bilbo lotzen dituzten autobus lineak elkarrekin kudeatzeko aurreproiektua aurkeztu dute. 7 linea izatetik 6 izatera pasako dira eta berrikuntza nagusia Gasteiz, Foronda eta Loiuko aireportuarekin lotuko duen autobus linea da. 2024rako egongo da indarrean.
2022/10/07 - 22:47
Aurrekontu orokorrek inbertsioak aurreikusten dituzte euskal aireportuetan, portuetan eta Zubietako kartzelan
Inbertsio garrantzitsuak egingo dira aldiriko trenbide sarean. Guztira, 90 milioi euro bideratuko dira. Aireportuen kasuan, ia 19 milioi euroko inbertsioa aurreikusita dago. Eta portuen kasuan, Bilboko portura 43 milioi bideratuko dituzte eta Pasaiarako, aldiz, ia 18.
2022/09/16 - 16:46
Frantziako aire-kontroladoreen grebak eragina du Loiuko aireportuan
Air France konpainiak zortzi hegaldi ditu eta horietatik sei bertan behera utzi ditu. Orohar Frantziako aire eremutik pasa behar duten hegaldiak ere atzerapenak izaten ari dira.
2022/09/12 - 13:16
Bilboko Aireportuan abuztuan inoiz izan den bidaiari kopuru handiena izan da aurten, 572.094
Donostiako Aireportuan bidaiarien trafikoa % 77 igo da 2019ko abuztuaren aldean. Gasteizko Aireportuan, bidaiarien trafikoa % 37,9 gehitu da 2019ko abuztuaren aldean, eta salgaiena, % 8,6, iazko hil beraren aldean.
2022/08/15 - 18:23
Mugimendu handiko eguna Bilboko aireportuan, 154 hegaldi daude programatuta
Abuztuko zubiko egunik mugituena da Loiuko aireportuan. 154 hegaldi daude programatuta. Errepideetan egoera lasaia da, eta ez dago trafiko arazorik.
2022/08/12 - 22:57
Euskal aireportuak, tren-geltokiak eta autobus-geltokiak, jendez gainezka
Euskal herritar askoren opor sasoia da abuztuaren bigarren hamabostaldia, tartean zubi luzea dagoelako. Gaur euskal aireportuak, eta tren eta autobus geltokiak jendez gainezka egon dira.
2022/08/12 - 14:59
EAEko aireportuek pandemia baino lehenagoko datuak gainditu dituzte, bidaiarien zirkulazioari dagokionez
Bilboko aireportuan, espainiar Estatuko hegaldietako bidaiarien zirkulazioa % 11tik gora hazi da 2019ko uztailarekin alderatuta. Duela hiru urteko uztaileko datua kontuan izanik, Donostiak % 31,7 egin du gora, eta Gasteizek % 44,5.
2022/08/08 - 11:07
Ryanair aire-konpainiako tripulazioaren hirugarren greba hasi da
Greba hurrengo urteko urtarrilera arte luzatuko da. Lanuzteak 24 ordukoak izango dira astelehenetik ostegunera, eta lehenengo bi asteek eragina izango dute 1,04 milioi bidaiarirengan.