Bilboko Aireportua
2022/08/12 - 14:59
EAEko aireportuek pandemia baino lehenagoko datuak gainditu dituzte, bidaiarien zirkulazioari dagokionez
Bilboko aireportuan, espainiar Estatuko hegaldietako bidaiarien zirkulazioa % 11tik gora hazi da 2019ko uztailarekin alderatuta. Duela hiru urteko uztaileko datua kontuan izanik, Donostiak % 31,7 egin du gora, eta Gasteizek % 44,5.
2022/08/08 - 11:07
Ryanair aire-konpainiako tripulazioaren hirugarren greba hasi da
Greba hurrengo urteko urtarrilera arte luzatuko da. Lanuzteak 24 ordukoak izango dira astelehenetik ostegunera, eta lehenengo bi asteek eragina izango dute 1,04 milioi bidaiarirengan.
2022/07/29 - 23:11
625 hegaldi daude programatuta Hego Euskal Herriko aireportuetan; gehienak Loiun, 523
Aireportu eta geltokietan, errepidean bezalaxe, mugimendu handia nabari da asteburu hasiera honetan, uztaileko azkenean. Loiuko aireportuan, pandemia osteko egunik jendetsuenak espero dira: ostiral honetan bakarrik, 135 hegaldi daude.
2022/07/25 - 16:52
Bidaiekin lotutako erreklamazioek % 20 egin dute gora pandemia aurreko datuekin alderatuta
Atzerapenak, ordutegi aldaketak, hegaldiak bertan behera geratzea eta batez ere ekipajea galtzea dira intzidentzia ohikoenak. Euskal Herriko kontsumitzaileen batasunetik erabiltzaileei beraien eskubideak zeintzuk diren ezagutu eta urraketak erreklamatzera animatzen dituzte bidaiariak.
2022/07/22 - 13:39
Hegazkin batek larrialdiko lurreratzea izan du Loiun urgentzia mediko baten ondorioz
Hegazkina Marrakex-Manchester bidea egiten ari zela, bidaiari batek konortea galdu zuen.
2022/07/16 - 11:21
San Franciscoko aireportua ebakuatu dute bonba-mehatxu batengatik
Poliziak objektu susmagarri bat aurkitu du, eta hura ikertzen dabil. Gizonezko bat atxilotu omen dute.
2022/07/01 - 16:22
Lasaitasuna da nagusi euskal errepideetan, udako lehen irteera operazioan
Uda honetan pandemia aurreko trafiko mugimenduak itzuliko direla aurreikusten da. Bilboko aireportuan, berriz, 159 joan-etorri daude gaurko programatuta; 583 astelehenera bitartean.
2022/07/01 - 12:54
Bilboko aireportuak 583 hegaldi aurreikusten ditu uztaileko lehen astebururako
Ostiral honetarako 159 operazio programatu dira, larunbatean 122 eta igandean beste 136. Gainera, astelehena jaieguna da Bizkaian eta 166 hegaldi izango dira.
2022/06/29 - 13:55
Deklaratu gabeko 6.600 tabako-pakete atzeman dituzte Loiuko aireportuan
Atzemandako legez kanpoko tabakoaren balioa 35.000 euro ingurukoa da. Atenas-Bilbo hegaldi batean zetozen hiru bidaiariri, bi gizonezko eta emakume bat, kontrabando delitua egozten zaie.
2022/06/24 - 16:49
Hegazkin konpainiek uda honetarako iragarritako grebetako lehena egin du gaur Rayanairrek
Sei greba egunetako lehena egin dute gaur konpainia irlandarreko langileek, baina lanuzteak ez du eraginik izan Euskadin, espainiar estatuko langileei zegozkien hegaldi guztiak gutxieneko zerbitzu gisa ezarri dituelako konpainiak hegaldiak bermatzeko.
2022/06/08 - 15:19
Zer egin aireportuan atzerapen edo blokeo baten ondorioz hegaldi barik geratuz gero
OCUk zenbait aholku eman ditu, hegaldi batean gorabeheraren bat pairatu duten erabiltzaileei zuzenduta.
2022/06/08 - 12:25
Europako arazo eta ilarak ez dira Euskadin igartzen ari, EAEko aireportuetako zuzendarien hitzetan
Ivan Grande Bilboko aireportuaren zuzendariak azaldu duenez, Espainiako Estatuan pandemia garaian aplikatu ziren aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteak "langileak azkar errekuperatzeko bermea" izan dira, eta horiei esker, ez da pertsonal faltaren arazorik izan.
2022/06/08 - 11:50
200 polizia-agentek indartuko dituzte kontrolak Barajasen, Espainiako Gobernuak iragarri duenez
Espainiar Gobernuak azaldu du zergatik gertatzen ari diren jendetzak eta ilarak Estatuko aireportu handietan; izan ere, "Schengen Eremutik kanpoko hegaldiak pilatu dira", eta egoerak "oso ohiz kanpokoak" dira.
2022/05/27 - 13:24
Deskarbonizazio Hubeko lehen harria jarri dute Bilboko portuan
Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatua eta Emiliano Lopez Atxurra eta Gregorio Villalabeitia, Petronor eta Kutxabankeko presidenteak ekitaldian izan dira.
2022/05/23 - 13:53
Gizonezko bat atxilotu dute Bilboko Aireportuan, gorputzean 132 heroina bola zituela
Gizona urduri zegoen Loiura iritsi zenean, eta, ohiko galderei erantzun ondoren, gorputzean kilo eta erdi heroina baino gehiago zuela esan zuen.
2022/04/29 - 12:49
Sei hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan lainoagatik
Santanderko eta Zaragozako aireportuetara bideratu dituzte ostiral goizeko lehen hegaldiak.
2022/04/18 - 16:59
Urteko mugimendu handieneko eguna dute gaur Bilboko aireportuan
Pazko astelehen honetan, 148 hegaldi izango dira Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio programatu dituzte Bilboko aireportuan.
2022/04/18 - 16:10
148 hegaldi daude programatuta gaurko Loiuko aireportuan
Opor garai honetan laukoiztu egin da iazko hegaldi kopurua, aurten 741 operazio egin dira. Horietatik gehienak gaur, pazko astelehenean 148 hegaldi izango dira. 2021ean baino 5 aldiz gehiago, pandemia aurreko datuak gertutik usainduz.
2022/04/13 - 16:30
Bi urteko etenaldiaren ostean, indarrez itzuli da euskal herritarren bidaiatzeko grina
Egun gutxitarako Landa ingurua edo Estatuko hiriak aukeratu ditu jendeak. Denbora gehiago dutenek kostaldea, irlak edo Europako hiriburuak. Jai egun hauek gurera datozenak ere asko dira.
2022/04/13 - 11:13
Joan-etorri handiko eguna Loiuko aireportuan
Mugimendu handiko eguna da gaurkoa Euskal Herriko aireportuetan. Loiun, esaterako, 123 hegaldi izango dira egun osoan. Astelehenera bitartean 741 aurreikusten dira.