40 hegaldi kolokan daude Loiuko aireportuan datozen orduetarako, Vuelingeko greba dela eta
Vueling konpainiako kabinako tripulazioak lanuzteak abiatuko ditu asteartean, eta aireportuetan eragozpenak espero dira, Loiuko aireportuan, besteak beste.
Izan ere, 40 hegaldi daude aurreikusita astearterako, eta horietan bidaiatzekoak diren 7.000 pertsona ingururi eragin diezaieke egoerak.
Dagoeneko hiru hegaldi geratu dira bertan behera astelehen arratsaldean zehar; horietako bi Bartzelonatik zetozen eta, bestea, Londresetik.
Greba deialdia
Stavla kabinako tripulatzaileen sindikatuak egin du grebarako deialdia Vuelingen, eta Estatu espainiarrean 2.250 behargin daude horretara deituta. % 13,4ko soldata igoera eskatzen dute.
Kataluniako airelineak ohar batean adierazi duenez, hamar hegalditik bederatzi aterako dira, eta gaineratu du langileek eskatzen duten soldata igoera ez dela bideragarria, konpainiak errentagarritasuna galduko lukeelako.
Akordiorik ezean, datozen hiru hilabeteetan greban jarraituko dute gaurtik urtarrilaren 31ra bitarteko astelehenetan, igandeetan eta ostiraletan; baita jai egunetan, abenduaren 24an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako