Bilboko Arte Ederren Museoa
2016/09/26 - 22:21
Eskultura hiperrealisten erakusketari agur esan dio Arte Ederren Museoak
Bi hilabetean 155.000 bisitari igaro dira museotik eskultura hiperrealistak gertutik ikustera. Erakusketarik arrakastatsuenari agur esan dio Bilboko Arte Ederren Museoak.
2016/08/11 - 18:25
Bilboko Arte Ederren Museoak, inoiz baino bisitari gehiago atzo
Eskultura hiperrealistaren erakusketak 6.600 pertsona erakarri zituen atzo, doako sarreraren egunean, Bilboko museora.
2016/07/20 - 17:02
Hiperrealismoak bisitari ugari erakarri ditu Arte Ederren Museora
Hilabete terdiko atzerapenarekin, baina Bilboko Arte Ederren Museoak inauguratu du "Eskultura Hiperrealista" erakusketa. Bizitzaren ikuspuntu desberdinak biltzen ditu 34 lanetan.
2016/07/19 - 19:37
Arte Ederren Museoko beharginak pozik, greba 'bizi' baten ostean
Lortutako akordioari esker, "amaiera zoriontsua" erdietsi dute Bilboko museoko langileek eta, ziurtatu dutenez, pozik eta harro itzuliko dira lanera.
2016/07/19 - 16:46
Bihar bertan irekiko dute Arte Ederren Museoa, akordioa lortu ostean
Bilboko Arte Ederren Museoko langileek grebarekin amaitu dute euren eskaerak betetzen dituen akordioa sinatu ondoren. Soldatak igotzea eta subrogazioa bermatzea lortu dute. Bihar irekiko dute museoa.
2016/07/18 - 22:51
Aurreakordioa lortuta, amaitu da Bilboko Arte Ederren Museoko greba
Langileen soldata urtez urte igoko dute, eta 20.500 euro kobratuko dituzte 2019an. Egun, 10.500 euroko ordainsaria jasotzen dute.
2016/07/18 - 12:36
Gaur amaitu liteke Bilboko Arte Ederren Museoko langileen greba
Egunean zehar elkartuko dira langileen eta enpresaren ordezkariak akordioa ixten saiatzeko.
2016/07/14 - 17:07
Arte Ederren Museoko langileek 37 egun daramatzate greban
Arte Ederren Museoko langileek 37 egun daramatzate greban, eta museoak, itxita. Kaxan eragin handia izango du horrek, uda baita bisitari gehien mugitzen den denboraldia. Turistak ere, kaltetuak dira.
2016/07/14 - 15:28
Arte Ederretako langileen eta enpresaren arteko negoziazioa, geldituta
Manpower Groupeko beharginek soldata igoeraren inguruko beste eskaintza bat helaraziko diote zuzendaritzari. 37 egun daramatzate greban.
2016/06/30 - 17:07
Arte Ederren Museoko langileek instituzioekin negoziatu nahi dute
Arte Ederren Museoko langileek 23 egun daramatzate greban, eta oraindik ez dute lortu euren baldintzak hobetzea. Konponbidea ez dago Manpowerren esku, eta instituzioekin negoziatu nahi dute.
2016/05/31 - 23:42
Gizakia eredu hartuta, 34 eskultura erakutsiko dituzte Arte Ederren Museoan
26 eskultorek parte hartuko dute erakusketa honetan. Datorren astetik aurrera egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
2016/05/16 - 15:14
Bilboko Arte Ederren Museoa itxita, langileen greba dela eta
ELAk eta LABek deitu dute 24 orduko lanuztea 'Morales Jainkotiarra' erakusketaren azken egunean.
2016/05/10 - 20:46
Bilboko Arte Ederren Museoko langileek greba egingo dute
Museoen nazioarteko eguna ospatzeko asmoa duten egunean, maiatzaren 16an, izango da lanuztea; eta akordiorik ez bada, mugagabeko greba hasiko dute sei egun geroago.
2016/01/27 - 17:23
Bilboko Arte Ederren Museoan Gaur taldearen erakusketa aurkeztu dute
Bilboko Arte Ederren Museoak, Donostia 2016 Fundazioarekin batera, ‘Amable, Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga, Zumeta’ erakusketa aurkeztu du.
2015/09/10 - 17:09
Arte Ederren Museoa datorren denboraldiari begira
Kartelgintzari buruzko erakusketa bat, eta Luis Morales-en inguruko beste bat datorren denboraldiko apustu nagusienak izango dira Bilboko Arte Ederren Museoan.
2015/06/09 - 16:38
William Tucker britainiarraren lana, Bilboko Arte Ederren museoan
Estatu osoan artista honen lanari buruz inoiz antolatu duten lehen atzerabegirakoa inauguratu dute gaur Bilboko Arte Ederren Museoan. "Masa" eta "figura" landu ditu Tuckerrek bere ibilbidean.
2015/05/20 - 10:57
Kamioi bat kiskali da Bilboko Arte Ederren museoaren parean
Sutea 07:15ean piztu da, antza denez matxura baten ondorioz. Dena dela, oraindik ez dakite zehazki zerk eragin duen.
2015/05/20 - 09:51
Kamioi batek su hartu du Bilbon, Arte Ederren Museoaren aurrean
Ibilgailua errauts eginda geratu da, eta gidaria artatu behar izan dute, kea arnastu duelako.
2015/05/18 - 17:08
Museoen eguna, txikienetik handienera
Museoen eguna ospatzen dute gaur museoek. EHU-ko medikuntzaren museoan, esaterako, tuberkulosiari buruzko erakusketa zabaldu dute. Gainontzekoetan debalde da sarrera.
2015/05/18 - 12:07
Museoetako ateak zabalik gaur, beren nazioarteko eguna ospatzeko
Sarrera doan izango da Donostiako San Telmon, Bilboko Arte Ederren museoan eta Gasteizko Artiumen, adibidez.