Bilboko Arte Ederren Museoa
2019/01/06 - 14:43
Bilboko Arte Ederren Museoaren doako sarrerak bisitariak animatu ditu
Azken egunetan, bereziki, opor egunak izan direla eta, museoa jendez gainezka izan da.
2018/12/17 - 19:46
Bilboko Arte Eder Museoak doako sarrera izango du Gabonetan
Publikoak doan sartzeko aukera izango du abenduaren 24tik urtarrilaren 7ra bitartean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an kenduta; izan ere, hiru egun horietan museoa itxita egongo da.
2018/12/12 - 21:57
Bere hirugarren handitzea ezagutuko du Bilboko Arte Ederren museoak
Gaur zehaztasun gehiago ezagutu ditugu. Hiriak izan duen berrantolaketarekin bat egingo du eraikin berriak.
2018/12/12 - 17:55
Erakusketa eremua 3.500 metro koadro handituko du Bilboko Arte Ederren Museoak
Proiektuak aurreikusten duenez, egungo espazioa 5.000 metro koadro handituko dute guztira, eta 3.000 metro koadroko eraikin osagarri bat gehituko diote museoari.
2018/12/12 - 15:41
Bilboko Arte Ederren Museoak hirugarren handitzeari ekingo dio 2019an
Proiektua nazioarteko lehiaketa batetik aterako da. Urte hasieran bertan deituko dute lehiaketa. Prozesu osoak 45 hilabete iraungo ditu.
2018/12/11 - 21:50
Bilboko Arte Eder Museoa handitu egingo dute
Horrela, museoak 8.000 metro karratu gehiago izango ditu: 5.000, egun Casilda Iturrizar parkean duen egoitza handituz, eta beste 3.000, eraikin laguntzaile bat erosiz.
2018/12/11 - 20:28
Bilboko Arte Eder Museoa handitu egingo dutela baieztatu du Aburtok
Horrela, museoak 8.000 metro karratu gehiago izango ditu. Lanek 22 milioi euroko kostua izango dute.
2018/11/14 - 18:00
Euskal musikaren mugarriak Arte ederren museoan
68aren ostean erakusketak areto bat du euskal musikari eskeinia. Xabi Erkiziak landu du. Zer eta zergatik kontatu digu, lan horren harira egindako irrati piezaren aurretik.
2018/11/14 - 17:19
'Bilbao' Richard Serraren eskultura, Bilboko Arte Ederren Museoan atzera
1983an sortu zuten artelana, museoan bertan, eta orduan hartu zuen tokian jarriko dute gutxi gorabehera.
2018/11/10 - 15:38
Jose Antonio Sistiagari buruzko dokumentala aurkeztu dute Zinebin
Bilboko zinema dokumentalaren eta film laburren nazioarteko jaialdiaren euskal zinearen egunean, artistaren gaineko pelikula emango dute Arte Ederren Museoan, 'De la luna a Euskadi' filmarekin batera.
2018/11/05 - 12:08
1968tik gaur egunera arteko euskal artea, Arte Ederren Bilboko museoan
Apirilaren 28ra arte ikusgai egongo den erakusketan, 150 euskal artelan jarriko dituzte ikusgai: pintura, eskultura, argazkiak, bideoartea eta papera.
2018/10/30 - 21:44
'Gure Artea' sarietako irabazle guztiak emakumeak izan dira
Gema Intxaustik, Erlea Manerosek eta Bulegoa z/g kolektiboak gaur iluntzean jaso dituzte sariak Bilbon.
2018/10/30 - 16:57
'Ukitzeko artea' 25 ikastetxetara iritsiko da
Arte Ederren Bilboko museoak ikusmen urritasuna dutenei eskainitako programak koadroen hiru dimentsioko bertsioak egiten ditu.
2018/10/30 - 16:56
Ikusmen urriko pertsonentzat egokitutako koadroak, Bizkaiko eskoletan
“Ukitzeko artea” Arte Ederren Bilboko Museoaren programa 25 ikastetxetara iritsiko da.
2018/10/10 - 18:00
Bilboko Arte Ederren Museoa Euskadiko Filmategiaren egoitza izango da
Bilboko museoak Helena Taberna nafar zinemagilearen lanaren gaineko atzera begirako erakusketa eskainiko du, bere izaera berria estreinatzeko.
2018/10/06 - 16:45
Bilboko Arte Ederren Museoak ateak ireki ditu berriro ere
Berritasunak ikus daitezke museoan. Betiko obrak dauden arren, modu berezian kokatu dituzte. Hitz bana ordezkatzen dute 31 gelek. Hitz horiekin lotura duten lanak ikus daitezke gela horietan.
2018/10/05 - 12:00
Bilboko Arte Eder Museoaren 110. urteurrena
Bilboko Arte Ederretako Museoak 110 urte bete dituela eta, arte ikasle eta irakasleekin izan gara bertan. Idoia Torregarai zientzia ikerketa barregarriez eta Maysha, Fisika eta Medikuntza Nobel sariez.
2018/10/03 - 17:02
Bilboko Arte Ederren Museoak 'ABC' erakusketa antolatu du 110. urteurrenean
Orain dela urtebete jarri zuten martxan proiektua, eta Kirmen Uribe komisario lanetan. Espazio eraberritu bat bihurtu dute, eta 300 obra egongo dira ikusgai.
2018/09/26 - 17:38
Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa berri batekin ospatuko du urtemuga
Kirmen Uriberen komisariotzarekin prestatutako erakusketa bat ikusgai dela irekiko dute berriz museoa, zaharberritze lanak direla eta bi astez itxita egon eta gero.
2018/09/18 - 13:21
Bilboko Arte Ederren Museoa itxita egongo da urriaren 6ra arte
110 urte betetzear den museoa urriaren 6an irekiko dute berriz, “ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa” erakusketa ikusgai dela.