Bilboko Itsasadarra
2019/01/28 - 20:16
Adingabe batek txalupa bat ostu du Bilbon, eta ondoren erreskatatu behar izan dute
Txalupa Suhiltzaileei ostu die nerabeak. Herritarrek itsasadarretik ateratzeko laguntza eman behar izan diote.
2019/01/23 - 10:14
Elorrietan urak gainezka egin du
Ur putzuak handiak dira eta Bilboko itsasadarrean urak gainezka egin du Elorrita parean. Bertan zeuden autoak urak hartu ditu.
2019/01/03 - 18:29
80 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Olabeagako kaian aurkitu dute gorpua. Dirudienez, ez zeukan indarkeria zantzurik, dena dela, Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
2018/10/10 - 16:53
Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren egitasmoa aurrera doa
Tunelak 30-40 metroko sakonera izango duenez, 50 metro arteko zundaketak egingo dituzte datozen asteotan. 380 milioiko kostua izango du, eta 2027rako amaitzeko asmoa dauka Bizkaiko Aldundiak.
2018/10/08 - 17:17
Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatu dute
Egun historikoa da gaurkoa Bilborentzat. Penintsula Deustu auzoarekin lotzen duen lur zatia kendu dute, eta ura kanaletik pasatu da lehen aldiz, zazpi hamarkatako lanaren ostean.
2018/09/07 - 22:30
Hiru pertsonak emakume bat erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean
Emakumea Ibaizabalera erori da Arriaga antzoki parean, eta uretatik atera ondoren Basurtuko ospitalera eraman dute.
2018/08/24 - 14:00
Aburto, Bilboko itsasadarreko jauziez: 'Zentzudunak izan behar dugu'
Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, Bilboko Aste Nagusiari, itsadarrarera egindako jauziez, immigranteez eta TAO sistemaz hitz egin du.
2018/08/12 - 16:08
Zorrotzaurreko penintsula uharte bihurtzeko bi hilabete ere ez dira falta
Lanen % 75 eginda dago, baina lanik delikatuena geratzen da orain: Frank Gehryren zubiazpiko lurra ateratzea.
2018/06/23 - 22:28
Ortzadarraren koloreak nagusi Bilboko itsasadarrean, aniztasunaren alde
Musika eta dantzaz egin dute lesbiana, gay, transexual eta bisexualen eskunbideen alde. LGTB kolektiboaren erreferente bilakatu nahi du Bilbok.
2018/06/17 - 20:00
Jonathan Paredes labar-murgilariaren jauziak eman dio hasiera Estropatadari
Gaitz neurologikoen ikerkuntzarako dirua biltzeko helburuz egiten da 'WOPato' edo plastikozko ahateeen lasterketa solidarioa, eta seigarren edizioa izan da aurtengoa.
2018/06/17 - 14:27
Ahatetxo horiz bete da berriz ere Bilbo, aurtengo Estropatadan
Plastikozko ahateen lasterketa solidarioak gaitz neurologikoen ikerkuntzarako dirua biltzea du helburu. Jonathan Paredes klabadista mexikarra protagonista izan da.
2018/02/03 - 15:14
90 metro kubiko gas natural likido egoeran, ontzi batetik bestera
300 metro kubikoko 2 tanke jarri dizkiote eta erregai modura gas naturala erabiltzen duten ontziak hornitzeko prestatu dute, portuan bertan zein itsas zabalean.
2017/12/23 - 12:58
Pertsona baten gorpua erreskatatu dute Bilbon, Nerbioi ibaian
10:20 aldera, gorpu bat ikusi duela jakitera eman du pertsona batek, Deustu auzoaren parean. Berehala, Bilboko suhiltzaileak eta Ertzaintza lanean jarri dira eta gorpua uretatik atera dute.
2017/12/14 - 18:18
Ertzaintzaren urpekariak pertsona baten bila ari dira Bilboko Itsasadarrean
Gertaera 12:37an gertatu da; hainbat lekukok pertsona bat uretara erortzen ikusi dute eta hainbat gazte uretara bota diren arren, ez dute gorpua ikusi.
2017/10/11 - 15:07
Bilboko Itsas Museoan 'Portu' gangilaren ontzi laguntzailea uretaratu dute
Bilboko Itsasadarrean 'Portu' gangilaren ontzi laguntzailea ikusi da. Ontzi hau Itsas Museoko arotzek egin dute.
2017/07/28 - 17:50
Emakume bat hilda topatu dute Bilboko itsasadarrean, Barakaldo parean
Gorpua Arrontegiko zubiaren azpian aurkitu dute. 65-70 urtekoa zen emakumea.
2017/07/28 - 12:02
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Gorpua ur gainean zegoen, eta 09:15 inguruan ikusi dute, San Anton zubi parean.
2017/06/30 - 20:53
Hiru dira leptospirosiak kutsatutako lagunak
Gainera, Bilboko itsasadarrean igeri egiteagatik gaixorik egin daitezkeen beste bi pertsonari analisiak egin dizkiete eta frogen zain daude.
2017/06/29 - 18:16
Bigarren leptospirosi kasu bat baieztatu du Osakidetzak
Horrez gain, balizko beste bi kasuren berri eman du. Dagoeneko Bilboko triatloian parte hartu zuten bost parte hartzaile daude behaketan.
2017/06/29 - 16:25
Leptospirosia duen triatleta batek 'informaziorik ez izatea' salatu du
Gonzalo de las Herasek dioenez, Bilboko Triatloia bezalako probetan informazio zabalagoa eman beharko liekete parte-hartzaileei: 'Horrela, gure erantzukizuna izango litzateke, uretan sartu ala ez'.