80 urteko gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
80 urteko gizonezko baten gorpua atera dute goizean Bilboko itsasadarretik Bizkaiko hiriburuko suhiltzaileek, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da orain.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Olabeaga parean aurkitu duten hilotzak ez zeukan indarkeria zantzurik. Halere, autopsia egingo diote, heriotza nola gertatu den jakiteko.
Ezbeharra 08:20an izan da. Ordu horretan, Udaltzaingoak jazotakoaren berri eman die suhiltzaileei.
Berehala, Olabeagako kaira gerturatu dira suhiltzaileak, gorpua handik ateratzeko. Hain zuzen ere, ontzi batean eraman dute Deustuko Zubiraino.
Behin uretatik kanpo, hilotzak indarkeria zantzurik ez zuela ikusi dute. Dena dela, Ertzaintzak laginak hartu ditu, heriotzaren arrazoiak argitu ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean