Bilboko Aste Nagusia 2025
2022/08/30 - 16:05
Audientzia Nazionalak Txori Barroteren txosna ikertuko du ETAko presoen kartelak erakusteagatik
Dignidad y Justicia elkarteak jarri du salaketa, eta Ismael Moreno epaileak onartu. Denuntziak Kaixo konpartsari ere eragingo dio.
2022/08/30 - 09:33
Ertzaintza Aste Nagusiko azken egunean izandako sexu eraso bat ikertzen dabil
Erasoa igande goizaldean izan zen, Marijaia erre ondoren. Azken horrekin, bi dira Bilboko jaietan Ertzaintzak jaso dituen sexu erasoen salaketak.
2022/08/29 - 22:45
Adituen arabera, su artifizialek eragin zuten Areatzako sutea
Su artifizialen segurtasun protokoloa bete zen arren, bizilagunek horiek jaurtitzeko erabiltzen den tokia aldatzeko eskatu dute. Kaltetuek berriz izan dute etxera itzultzeko aukera.
2022/08/29 - 21:55
Bilboko Areatzan sua hartu zuen eraikineko bizilagunek etxeetara sartu ezinik jarraitzen dute
Kaltetuetako batek Radio Euskadin irmo adierazi du sugarrak Aste Nagusiko su artifizialen ondorioz hasi zirela. Urrun ikusten du etxeetara behin-betiko sartzeko aukera.
2022/08/29 - 16:28
Bilboko Aste Nagusiko sutean kaltetuak, kexu Udalaren jarrerarekin
Larunbatean Bilboko Areatzako eraikin batean izan zen suteak zeresana ematen jarraitzen du. Udalak ez du halakorik esaten, baina bizilagun askok diote su artifizialek eragindakoa izan zela.
2022/08/29 - 16:09
Txosnagunea desmuntatzeko lanei ekin diete konpartsek
Bilboko Aste Nagusia amaitu eta hurrengo egunean, normaltasunera itzultzeko urratsak ematen hasi da hiria. Konpartsek asteazkenera arteko epea izango dute txosnak desmuntatzeko.
2022/08/29 - 11:18
Izaskun Landaida: "Kasu bakar bat dagoen unetik, ezin dugu balorazio positiborik egin"
Emakundeko zuzendariak berdintasunezko jaien alde udalerrietan egin den ahalegina nabarmendu du, eta adierazi du eraso eta ziztadek erakusten dutela lanean jarraitu beharra dagoela.
2022/08/29 - 10:30
Marijaiaren erreketak amaiera eman dio Bilboko Aste Nagusi jendetsuari
Bederatzi eguneko ospakizunaren ostean, Itziar Lazkano pregoilaria eta Iratxe Palacios txupinera izan ditu lagun Marijaiak, iluntzean itsasadarrean zehar egin duen azken bidaian.
2022/08/28 - 20:26
Bilboko Aste Nagusiak utzitako datuak: 1.609 delitu, 157 atxiloketa eta 15 sexu eraso
Aurten salatutako delituzko ekintzek % 1,6ko igoera dakarte 2019ko edizioarekiko. Urte horretan, 103 pertsona atxilotu zituzten, oraingoan baino % 52 gutxiago.
2022/08/28 - 17:40
Aurten, lehen aldiz, lau emakume arduratu dira erraldoiak dantzan jartzeaz Bilbon
Garazi eta Garbiñe txikitatik ibili dira euskal dantzetan eta erraldoiak ikusle gisa gozatu dituzte. Aurten, haiek dantzarazten aritu dira eta ETB eurekin izan da. Ez da eginbehar erraza, erraldoiek 40-50 kiloko pisua eta 4,5 metroko altuera baitute.
2022/08/28 - 16:43
Marijaiarekin azken argazkiak ateratzeko ordua iritsi da
Askotarikoak izan dira egunotan Aste Nagusiak utzitakoak. Etxera itzultzeko gogo barik zein jaiak azken momentura arte aprobetxatuko dutenak bilduta daude orduotan hiriburuan, Marijaia erre eta hurrengo urtera arte agur esan aurretik.
2022/08/28 - 16:41
Milaka lagun atera dituzte txosna gunetik sua piztu ostean
Hainbat ordu behar izan dituzte suhiltzaileek Epalzaren Alarguna kalean piztutako sua itzaltzeko. Lau txosna itxi behar izan dituzte, eta bertan zeudenak txosna gunetik atera.
2022/08/28 - 16:33
Aburto: "Aste Nagusi historikoa izan da, marka guztiak hautsita, eta 1.600.000 pertsona baino gehiagorekin"
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jaiek utzi dutenaren lehen balantzea egin du horiek amaitzeko ordu gutxi falta direnean. Zifrak "historikoak" izan dira, inoiz baino bisitari gehiago jaso dituen Aste Nagusi batean.
2022/08/28 - 16:30
Errekor guztiak hautsita, 1.600.000 pertsona bildu dira aurtengo Bilboko Aste Nagusian
Aste Nagusiaren azken egun honetan, Juan Mari Aburto alkateak balantzea egin du. Jaietan izan diren gertakari ilunak gaitzetsi ditu; gainontzean, pozik agertu da. Inoizko daturik onenak izan direla azpimarratu du.
2022/08/28 - 15:25
Lau txosna eta hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Bilbon piztutako sute batengatik
Sutea 23:10 aldera piztu da bart, eta kalte handiak eragin ditu Epalzaren Alarguna kaleko bi etxebizitzatan, txosna gunearen ondoan. Etxetik atera dituzten bizilagunak hoteletara eraman ditu Udalak.
2022/08/28 - 13:36
Milaka pertsona atera dituzte txosna gunetik Bilbon
Areatzan, lau txosnatan zeuden pertsona guztiak mugiarazi dituzte, ondoko etxebizitza batean sutea piztu ostean.
2022/08/28 - 12:57
26 atxilotu, 184 ebasketa eta 23 lapurreta izan dira azken 24 orduetan Bilbon
Gainera, zortzi delitu erregistratu dituzte lesioengatik Aste Nagusiko azken gauean.
2022/08/28 - 12:19
Txomin Barullo, Hontza, Pinpilinpauxa eta Abanteren txosnak hustu dituzte gauean, inguruko sute bategatik
Bilboko Epalzaren Alarguna kaleko etxebizitza bateko teilatuan sutea piztu da bart, su artifizialen ondoren, eta inguruko hiru etxebizitza zein lau txosna hustu dituzte badaezpada ere. 03:00ak aldera berriz ere ireki dituzte txosnak.
2022/08/28 - 11:14
Bilboko txosnaguneren zati bat eta Alde Zaharreko hiru etxebizitza hustu dituzte sute batengatik
Bilboko Epalzaren Alarguna kalean sutea piztu da bart, eta, ondorioz, 8, 9 eta 10 zenbakiko atarietan bizi diren bizilagunak etxetik atera eta lau txosnatan zegoen jendea atera behar izan dute.
2022/08/27 - 22:33
Giza katea egin dute konpartsek, eta jai eremua inguratu, Aste Nagusian gertatutako erasoak gaitzesteko
Emakume batek ziztada jaso duela salatu du larunbat goizean, eta ukituengatik ere izan dira salaketak. Hain zuzen ere, jaietan izandako sexu eraso guztiak gaitzesteko, arratsaldean giza katea egin dute.