Bilboko Aste Nagusia 2025
2022/08/27 - 17:02
Bilbotarrak indartsu, azken gauari aurre egiteko
Goizean, erraldoiak eta buruhandiak izan dira gaur ere etxeko txikien festa. Jardueraz betetako bi egun dituzte aurretik eta tripa ondo betetzea komeni. Gaurkoan, marmitako lehiaketa izan da Areatzan.
2022/08/27 - 15:41
26 pertsona atxilotu dituzte azken 24 orduetan Bilbon
Azken orduek hurrengo balantzea utzi dute Bizkaiko hiriburuan: 143 lapurreta txiki, 28 larderiazko lapurreta eta 5 lesio delitu. Gainera, pertsona bat identifikatu dute, ziztada kasu batekin zerikusia duelakoan.
2022/08/27 - 15:23
Bilbok agur esan dio 2022ko Aste Nagusiari, Marijaiaren erreketarekin
Bederatzi eguneko ospakizunaren ostean, Itziar Lazkano pregoilaria eta Iratxe Palacios txupinera izan ditu lagun Marijaiak, iluntzean itsasadarrean zehar egin duen azken bidaian.
2022/08/26 - 21:52
Mozoilo eta Sin Kuartel, Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoko bakailaoa pil-pilean kategorian garaile
Itziar Lazkano pregoilariak eta Iratxe Palacios txupineroak eman diote txapela Mozoilori. Ohiko deialdian lehiatu da eta 99,5 puntu eskuratu ditu. Sin Kuartel, bestalde, puntu gehien lortu dituen konpartsa izan da, 91,5, guztira.
2022/08/26 - 18:16
Bilboko Aste Nagusiko egun handian giro ona nagusi hiriko kaleetan
Festen azken txanpan sartuta dira bilbotarrak eta energiak agortzen badoaz ere, oraindik gelditzen zaie festa zukutzeko indarrik eta eskaintzarik. Txikiek zein handiek badute non aukeratu festaz gozatzen jarraitzeko, igandera bitartean dozenaka ekitaldi baitaude antolatuta.
2022/08/26 - 15:12
Bi atxilotu emakumeei ukituak egiteagatik Bilboko Aste Nagusian
Hiriko alkatea, Juan Mari Aburto, delituen autore "nazkagarriei" zuzendu zaie, eta abisatu die polizia "haien atzetik" joango dela.
2022/08/25 - 22:50
Egun handiaren bezperan, Bilboko konpartsek zenbait ekintza antolatu dituzte guztien gozamenerako
Txupinerak eta adinekoak izan dira gaur goizeko protagonistak Bilboko Aste Nagusian. Arratsaldean, Arriaga atzean futbolin erraldoiean lehiatu dira hainbat konpartsa.
2022/08/25 - 20:26
Hontzak konpartsak 'Kanpaia' jaso du, Bilboko Aste Nagusiko txosnarik landuena aintzatesten duen saria
Irrintzi konpartsak, bestalde, 'Eulia' jaso du, "belarri tiraldi" txikia suposatzen duen saria, alegia.
2022/08/25 - 16:48
Ertzaintza tren batean iratzarri zen emakume batek salatutako sexu erasoa ikertzen ari da
Emakumea "ondoezik" esnatu zen Bilbotik kanpo, eta ospitale batera joan zen, zegokion miaketa egin ziezaioten. Bertan, "sexu-eraso batekin bateragarriak diren baldintzak" antzeman zituzten, Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburuak azaldu duenez.
2022/08/25 - 16:47
Aste Nagusia posible egin duten herritarrei esker ona erakutsi die Bilboko Udalak
Aste Nagusia posible egiten duten herritarrak asko dira. Juan Mari Aburto alkateak denen parte-hartzea eskertu nahi izan du gaur. Omenaldi berezia egin diote Pedro Prieto Aste Nagusiko lehiaketa gastronomikoaren bultzatzaileari.
2022/08/25 - 13:04
Erkorekak baieztatu du tren batean esnatu zen emakume bati egindako sexu-eraso bat ikertzen ari direla
Emakumeak salatu duenez, ez du ezer gogoratzen goizaldean gertatutakoaz, eta tren batean esnatu zen Bilbotik kanpo, "ondoezik". Ospitale batean egin zioten miaketan, "balizko sexu-eraso batekin bateragarriak diren lesioak" atzeman zizkioten, Erkorekak azaldu duenez.
2022/08/24 - 23:08
Barraka bakoitzak bere musika jarri badezake ere, 80 dezibeletan jarri du muga aurten Bilboko Udalak
Udalak barraken musika mugatzeko erabakia hartu du aurten. Bost neurgailu jarri dituzte, eta ezin dira 80 dezibel gainditu.
2022/08/24 - 19:26
Ertzaintza Aste Nagusiaren "inguruan" izandako sexu eraso bat ikertzen ari da
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak SER irrati katean azaldu duenez, biktima ez da Bilbon bizi, eta, beraz, salaketa prozesua ez da Bizkaiko hiriburuan erregistratu.
2022/08/24 - 17:17
Marijaiak Basurtuko Ospitalea bisitatu du
Marijaiak, Tamberlick Zirkuko malabarista, pailazo eta akrobatekin batera, harrituta eta poz-pozik utzi ditu Basurtuko Ospitaleko San Pelaio pabilioiko lorategian bildu diren haurrak. Ekitaldian izan dira, halaber, Itziar Lazkano pregoilaria, Iratxe Palacios txupinera eta Udaleko ordezkariak.
2022/08/24 - 16:52
Antzoki Ibiltariaren autobusa Aste Nagusiko ezinbesteko zita bihurtu da
Bilbo modu berezi batean ezagutzen gaitu Antzoki Ibiltariaren autobusak. Irribarre, kantu eta txalo artean 45 minutuko bidaia egiten du antzokiak.
2022/08/24 - 11:30
Juan Maria Aburto: "Bilbok ibilbidea du" aurretik, turismoan hazteko
"Gure apustua da turismo jasangarria eta kalitatezkoa izatea", esan du Bilboko alkateak. Aste Nagusiari dagokionez, asteartetik asteazkenerako gauean, sei aldiz aktibatu da ziztaden aurkako protokoloa, eta bi salaketa aurkeztu dituzte.
2022/08/23 - 22:42
Bilboko terrazak modan jarri dira Aste Nagusiaz gozatzeko
Bilboko jaietan badira giroaz gozatzeko bestelako tokiak ere. Besteak beste, hiria goitik ikusteko aukera ematen duten terrazak edo "rooftopak". Ez dira gutxi, eta gainera azken urteetan indarra hartu dute bezeroen artean.
2022/08/23 - 22:37
Aurten inoiz baino jende gehiago dabil Aste Nagusiko ekitaldi guztietan
Bilboko Aste Nagusia festaren laugarren egunean sartu da gaur eta gastronomia izan da nagusi goizean. Tortilla lehiaketak hartu du Areatza. Arratsaldean, aitzakien behartik ez jai giroan murgiltzeko.
2022/08/23 - 16:44
Asteburuan soilik 124.000 kilo zabor bildu ziren Bilbon, batez ere, txosna gunean
2019ko Aste Nagsiaren lehen asteburuarekin alderatuta % 27 zabor gehiago batu da urten. Asteburuan soilik 124.000 kilo jaso dituzte. Itsasadarrean, ostera, zikinkeria gutxiago jaso da asteburuan.
2022/08/23 - 11:35
El Drogasen rock musikak jendetza bildu du bart Abandoibarran
Kantari nafarrak ez die huts egin bart Abandoibarrara rockaz gozatzera hurbildu diren ehunka pertsonei.