Bilboko Aste Nagusia 2025
2022/08/24 - 16:52
Antzoki Ibiltariaren autobusa Aste Nagusiko ezinbesteko zita bihurtu da
Bilbo modu berezi batean ezagutzen gaitu Antzoki Ibiltariaren autobusak. Irribarre, kantu eta txalo artean 45 minutuko bidaia egiten du antzokiak.
2022/08/24 - 11:30
Juan Maria Aburto: "Bilbok ibilbidea du" aurretik, turismoan hazteko
"Gure apustua da turismo jasangarria eta kalitatezkoa izatea", esan du Bilboko alkateak. Aste Nagusiari dagokionez, asteartetik asteazkenerako gauean, sei aldiz aktibatu da ziztaden aurkako protokoloa, eta bi salaketa aurkeztu dituzte.
2022/08/23 - 22:42
Bilboko terrazak modan jarri dira Aste Nagusiaz gozatzeko
Bilboko jaietan badira giroaz gozatzeko bestelako tokiak ere. Besteak beste, hiria goitik ikusteko aukera ematen duten terrazak edo "rooftopak". Ez dira gutxi, eta gainera azken urteetan indarra hartu dute bezeroen artean.
2022/08/23 - 22:37
Aurten inoiz baino jende gehiago dabil Aste Nagusiko ekitaldi guztietan
Bilboko Aste Nagusia festaren laugarren egunean sartu da gaur eta gastronomia izan da nagusi goizean. Tortilla lehiaketak hartu du Areatza. Arratsaldean, aitzakien behartik ez jai giroan murgiltzeko.
2022/08/23 - 16:44
Asteburuan soilik 124.000 kilo zabor bildu ziren Bilbon, batez ere, txosna gunean
2019ko Aste Nagsiaren lehen asteburuarekin alderatuta % 27 zabor gehiago batu da urten. Asteburuan soilik 124.000 kilo jaso dituzte. Itsasadarrean, ostera, zikinkeria gutxiago jaso da asteburuan.
2022/08/23 - 11:35
El Drogasen rock musikak jendetza bildu du bart Abandoibarran
Kantari nafarrak ez die huts egin bart Abandoibarrara rockaz gozatzera hurbildu diren ehunka pertsonei.
2022/08/22 - 22:48
Euripean bada ere, bilbotarrek ez dute hutsik egin: tailerrak eta musika ekitaldiak topera egon dira
Bilbo Aste Nagusian murgilduta dago erabat, eta gaurko zirimiriak ez ditu zapuztu herritarrek hiru urtez itxaron dituzten festa handiak. Gaur jai eta ekitaldi herrikoienek hartu dute hiria.
2022/08/22 - 16:06
Aste Nagusiko hirugarren egunean giro ezinhobea dago Bilboko kaleetan
Jaien hirugarren eguna da gaurkoa eta sukaldaritza-lehiaketaren lehena. Ez dago Bilboko Aste Nagusia ulertzerik sukaldaritza-lehiaketarik gabe. Gaurko menua patatak saltsa berdean izan da, baina arrainik gabe.
2022/08/22 - 12:12
Bilboko Aste Nagusiko bigarren gauean izandako bi ziztada kasu ikertzen ari da Ertzaintza
Biak Areatza inguruan gertatu direla azaldu du Segurtasun Sailak. Honekin, zazpi dira jada jaiak eztanda egin zuenetik emakumeei egindako ziztada kasuak. Oraingoz, baina, azken bi biktima horietako batek ere ez du salaketarik aurkeztu.
2022/08/22 - 12:05
Aburtok normaltasuna nabarmendu du Aste Nagusiaren hasieran
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Bilboko alkateak jaien bigarren egunaren balantze positiboa egin du, eta ziztaden harira salaketarik ez dela egon esan du, "baten bat ikertzen ari diren arren".
2022/08/21 - 22:57
Nola prestatzen dute Balearen Desfilea Bilboko Aste Nagusian?
Igande honetan, beti gertatzen denez, hainbat lagunek ikusi dute nola puzten dituzten Desfileko puzgarriak. Milaka pertsona izan dira, gerora, Baly balea eta lagunak ikusten.
2022/08/21 - 22:17
Baly baleak eta lagunek desfile oso jendetsua egin dute Bilbon
Kale Nagusia jendez lepo izan da igande arratsaldean; milaka txikik eta helduk gozatu dute ikuskizunaz. Aste Nagusiak berak egin duenez, Baly hiru urteren buruan itzuli da Bilbora.
2022/08/21 - 20:28
Gizon bat zauritu dute Bilbon, labankadaz, bikotekidearekin eztabaidatzen ari zela
Goizaldeko 2:00ak aldera jazo da, Aste Nagusiko lehen gauean, San Nikolas plazan. Gizona Basurtuko ospitalean artatu dute, eta erasotzailea ez dute topatu.
2022/08/21 - 18:14
Bost emakumek ziztadak salatu dituzte Aste Nagusiko lehen gauean
Horietako bik jo du Ertzaintzarengana salaketak jartzera aurrean, eta beste batek Udaltzaingoarengana. Biktimen artean ez dago adin txikikorik.
2022/08/21 - 17:49
16 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko lehenengo gauean
Hiru lesio-delitu, hamar ebasketa eta 109 lapurreta izan dira. Atxilotu horietako 12k erlazioa dute gauean zehar izandako lapurretekin. Horietako batzuk indarkeria erabilita izan dira.
2022/08/21 - 17:29
Edorta Jimenez idazlearekin izan da ETB, "Badator Marijaia" abestiaren 25. urteurrenean
Aurten mende laurdena bete du Kepa Junkeraren melodiatik sortutako kantuak. Edorta Jimenezekin izan da ETB; Bilboko Aste Nagusiko ereserkiari berak jarri zizkion hitzak.
2022/08/21 - 17:17
Txikigunea, goitibeherak, erraldoien kalejira... Bilboko Aste Nagusiko bigarren egunak egitarau zabala dakar
Erraldoiak eta buruhandiak Zazpikaleetan barrena ibili dira igande honetan, eta alkateak txikigunea inauguratu du goizean. Gotibeherek ere ikusmin handia piztu dute. Gainera, Pergolan bilbainadak egongo dira egunero. Arratsaldean, berriz, Balearen Desfileak beteko ditu Bilboko kaleak.
2022/08/21 - 17:02
Ertzaintza eta Udaltzaingoa bost ziztada kasu ikertzen ari dira Bilbon; horietatik hiruk salaketa jarri dute
Bilboko Aste Nagusiko lehen gauean gertatu dira erasoak. Juan Mari Aburto alkateak erasoak gaitzetsi ditu.
2022/08/21 - 16:58
Zezenketen aurkako zenbait taldek elkarretaratzea egin dute “tauromakiaren abolizioa” aldarrikatuta
Parte-hartzaileek "Bilbo zezenketen aurkakoa da" eta "tortura ez da artea eta ez da kultura" oihukatu dute.
2022/08/21 - 15:55
Zezenketen aurkako zenbait taldek elkarretaratzea egin dute Bilbon
Arriaga plazan izan da, eguerdian. Aste Nagusiko jaietan, berriro ere, zezenketak ari dira egiten.