Bilboko Aste Nagusia 2025
2022/08/21 - 14:51
Zezenketen aurkakoek elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon
Aste Nagusiko zezenketen kontrakoa izango da protesta, "Bilbo odolik eta torturarik gabeko hiria" izan dadila aldarrikatzeko. AnimaNaturalisek eta CAS Internacionalek deitu dute, eta Arriaga Plazan izango da, 12:00etan.
2022/08/21 - 13:35
Mikel Urdangarinek eta BOSek 25. eta 100. urteurrenak ospatu dituzte Bilboko Aste Nagusian
Ehunka lagun izan ziren Abandoibarran larunbat honetan egindako kontzertuan. Mikel Urdangarinek 25 urte daramatza musikagintzan, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak, aldiz, mende bat jada.
2022/08/20 - 21:52
Hemen da Bilboko Aste Nagusia 2022
Bi urteren buruan, bueltan da Marijaia, abuztuaren 20tik. Txupinazoa oso jendetsua izan da.
2022/08/20 - 21:27
Hasi da Bilboko Aste Nagusia, Marijaiaren bi urteko lozorroaren ostean
Larunbat honetan hasita eta datorren iganderaino, abuztuak 28, Bizkaiko hiriburua girotuko dute jaiek, bi urteren ostean. Itziar Lazkano aurtengo pregoilariak "erasorik gabeko" jaiak aldarrikatu ditu, "disdiratsuak, dotoreak eta alaiak".
2022/08/20 - 16:36
Pentsiodunak berriro mobilizatuko dira Bilbon astelehen honetan, Aste Nagusi bete-betean
Manifestazioa eguerdiko hamabietan hasiko da Plaza Eliptikoan eta Udaletxean bukatuko da.
2022/08/20 - 16:31
Denak prest Bilbon datorrenaz gozatzeko
Txosnakideek gogorarazi dute emakumeren batek arazoren bat izanez gero zalantzarik gabe edozein txosnatara jo dezakeela laguntza eske.
2022/08/20 - 16:29
Bilbo jendez lepo eta ostatuak beteta Aste Nagusirako
Bilbora joateko asmotan berandu ibili direnek komeriak bizi dituzte orain. Festa hasierarako behintzat, asteburu honetan logelaren bat topatzea ia ezinezko bilakatu da, dena beteta baitago. Milioi eta erdi bisitaritik gora izango dira Bizkaiko hiriburuan, eta hori nabari da okupazioan.
2022/08/20 - 16:21
Pregoilari eta txupinera, urduri, Aste Nagusiaren atarian
Gaurko egun handirako jantziak prestaketa lanetan ibili dira Itziar Lazkano eta Iratxe Palacios, aurtengo pregoilaria eta txupinera.
2022/08/20 - 15:04
Edorta Jimenez, 'Badator Marijaia' abestiaren idazlea: "Mende laurdena da eta kantuak iraun egin du"
Bilboko Aste Nagusiko ereserkiaren idazlea Euskadi Irratian izan da horren 25. urteurrenean, bereak baino "denonak" bilakatu diren hitzak gogoratzeko.
2022/08/20 - 10:11
Bilboko Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Kontsulta itzazu hemen Bilboko Udalak eta Konpartsek antolatutako emanaldi musikalak.
2022/08/20 - 09:28
Inoiz baino gehiago, jai gogoz datorkigu Marijaia
Larunbat honetan hasita eta datorren iganderaino, abuztuak 28, Bizkaiko hiriburua girotuko dute jaiek, bi urteren ostean. Marijaiari harrera zuzenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 18:15etik aurrera.
2022/08/19 - 22:24
Aburto: 'Baliabide guztiak jarriko ditugu mundu guztia seguru senti dadin Bilbon, batez ere emakumeak'
Marijaiari ongietorria emateko ordu batzuk baino geratzen ez diren honetan, Juan Mari Aburto hiriko alkatearekin izan gara. Gogotsu baina urduri ere badagoela kontatu digu, eta bere nahia dela jaiak seguruak izatea eta denek gozatzea.
2022/08/19 - 22:23
Bilboko jaietako mapa interaktiboa: Kontsultatu hemen ekitaldi guztiak kalez kale eta txosnaz txosna
2022/08/19 - 18:57
Egun epelak datoz Marijaiari ongietorria emateko
Han-hemenka euri arina egin dezakeen arren, Bilboko Aste Nagusiko lehen egunek giro epela ekarriko dute oro har, festak errespetatuz.
2022/08/19 - 18:42
Antzerkia Aste Nagusiaren atariko, eskaintza zabal eta anitzarekin
Musikalak, kabareta, satira, komedia eta drama nagusi izango dira datozen egun eta asteetan Bizkaiko hiriburuko agertokietan.
2022/08/19 - 16:48
Aste Nagusiari hasiera emateko eta milioi eta erdi pertsona hartzeko prestatzen ari da Bilbo
Donostiak jaiak amaitzean Bilbok hartuko dio erreleboa. Hiria dagoeneko prest dago Aste Nagusiari hasiera emateko. Hori bistakoa da, besteak beste, Areatza inguruan.
2022/08/19 - 14:51
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak arreta berezia jarriko diete eraso sexistei Bilboko Aste Nagusian
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Bilboko jaietarako segurtasun operatibo koordinatua aurkeztu dute. Eraso sexisten harira, handitu egingo da jai gunearen barruan eta kanpoan erasoak prebenitzeko eta horiei berehala erantzuteko lanak egiten dituzten agenteen kopurua.
2022/08/19 - 11:31
Bilboko Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Kontsulta itzazu hemen Bilboko Udalak eta Konpartsek antolatutako emanaldi musikalak.
2022/08/18 - 16:44
Aste Nagusirako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute Bilbon
Bilbok ez du eraso sexistarik onartuko Aste Nagusian eta emakumearen onespenean jarriko du azpimarra. "Jaietan Jai" eta "Bakarrik bai da bai!" dira aurtengo Bilboko Aste Nagusian guztiek aurrez-aurre izan behar dituzten bi esaldi.
2022/08/18 - 15:34
"Bakarrik bai da bai" gogorarazita, kontzertuguneetan lau puntu more paratuko ditu Bilboko Udalak
Berdintasuna haurtzarotik bertatik sustatzeko, aurten "Maite Jokoa" delako photocall bat ere izango da Arriaga antzokiaren parean. Ume eta gaztetxoek argazkiak atera ahalko dituzte mezu feministekin.