Herritarren gehiengoak Udaltzaingoa babesten duela erantzun die Esanek Bilboko konpartsei
Aste Nagusiaren balorazioa egiterakoan, Bilboko Konpartsek atzo adierazi zuen "argiak eta itzalak" izan direla eta alde negatiboan, besteak beste, Udaltzaingoak izandako "jarrera oldarkorra" salatu zuten.
Gaur, Esan sindikatu polizialak konpartsen adierazpena gogor kritikatu du eta azpimarratu du Udaltzaingoak bilbotarren gehiengoaren babesa daukala.
"Bilboko eta Euskal Herriko herritarren gehiengoak udaltzainak babesten ditu, jaiak bakea gozatzeko tresna direlako, hain zuzen ere", adierazi du sindikatuak ohar batean.
Bilboko udaltzainei bere babesa helarazi die eta Aste Nagusian "lan bikaina" egin dutela goraipatu du.
"Ziurrenik, horri esker ere bildu dute horrenbeste diru konpartsen txosnetan", erantsi du Esanek.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean