Bilboko Aste Nagusia 2025
2019/08/17 - 16:15
Aste Nagusian eraso sexistak ekiditea lehentasuna dela azpimarratu du Aburtok
Aburtok, Bilboko alkateak, jaietan berdintasuna eta errespetua eskatzen du. Horretarako, emakumeen ahalduntzea indartzea eta gizonezkoen erantzukizun aktiboa eskatzen du jaiak giro onean ospatzeko.
2019/08/16 - 15:10
Sare eta Bilboko Konpartsak kalera aterako dira 23an: ‘Korapiloak askatzeko unea da’
Bilboko Aste Nagusiko egun handian, martxa batek hiriburuko kaleak zeharkatuko ditu “urteetan indarkeria ezberdinek sortutako min eta zauriak lantzeko unea” dela aldarrikatzeko.
2019/08/16 - 14:26
2019ko Aste Nagusiari hasiera emateko prest dago Bilbo
Txupina eta Marijaiaren harrera 19:00etan izango dira, Arriaga Antzokian.
2019/08/16 - 12:56
Aburto: 'Sexu-erasoak aho batez gaitzestea da inportanteena'
Bilboko alkatearen esanetan, C. Tanganaren kontzertuak ez du kosturik izan Udalerako ez baitzegoen kontratatua. Bestalde, adierazpen askatasunarekin nahastu behar ez den gaia dela esan du.
2019/08/15 - 13:17
Balearen desfilea umeen ekitaldirik gogokoena izango da aurten ere Bilbon
Balea, Olagarroa, Txangurroa eta Bisigua, iaz familiara bildutako Txirlarekin batera, hiriko kaleetan zehar ibiliko dira, abuztuaren 18an.
2019/08/14 - 19:30
'Baiezkoan bai, bestela ez' kanpaina abiatu du Bilbok Aste Nagusirako
Aburtok "baiezkoa soilik da baiezkoa" eta emakumeek "edozein momentutan iritziz aldatzeko eskubidea dute", ohartarazi die gizonei.
2019/08/14 - 15:15
Metro Bilbao etenik gabe ibiliko da eguneko 24 orduetan Aste Nagusian
Maiztasuna ez da berdina izango egun osoan zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.
2019/08/13 - 15:52
Bilboko Udala: 'C. Tanganaren letrek emakumeak iraintzen dituzte'
Udala adierazpen askatasunaren alde dagoela azaldu du, baina rap kantaria kontratatzea "ez zen aproposa", gaineratu du.
2019/08/13 - 14:53
C. Tanganaren kontzertua bertan behera uzteko arrazoiak azaldu ditu Bilboko Udalak
Itziar Urtasunek adierazi duenez, 'emakumeak iraintzen dituzten mezuak ez ikusarazteko' utzi zuten bertan behera C. Tanganaren kontzertua.
2019/08/12 - 17:05
Sexu-erasoei aurre egiteko ahalegin berezia egingo dute Bilboko Aste Nagusian
Bilboko Udalak gaur aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin batera prestatu duen segurtasun operatibo berezia. Arreta nagusia jende gehien biltzen den lekuetan jarriko dute.
2019/08/12 - 16:25
Bilboko Konpartsek erasoen aurrean autodefentsa proposatu dute
C. Tanganaren kontzertuaren harira, "eduki matxista eta misoginoak zabaltzen dituzten kultur-adierazpenek gure jaietan tokirik ez dutela" esan du konpartsakideek
2019/08/09 - 23:34
Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tanganaren Aste Nagusiko kontzertua
Rap-kantariaren letra matxistek eragindako polemikaren ondotik hartu du erabakia Bilboko Udalak. Tanganaren ordez, Pedro Capo Puerto Ricoko abeslaria arituko da.
2019/08/09 - 23:22
Bilboko Udalak bertan behera utzi du C. Tanganaren Aste Nagusiko kontzertua
C. Tanganak Bilboko jaietan jo behar zuela eta, Udalari kontzertua bertan behera uzteko eskatuz sinadura bilketa abiatu zuten change.org plataforman.
2019/08/09 - 20:03
Bilboko bizikletak mailegatzeko zerbitzua bertan behera geratuko da Aste Nagusian
Udalak, Bizkaiko hiriburuko jaietarako prestatu duen mugikortasun, garrai publiko, osasun eta kontsumo arloetako operatibo berezia aurkeztu du ostiral honetan.
2019/08/09 - 15:56
Bilboko Konpartsen urte osoko lana txosna itxuran aurkeztu dute
Bilboko Konpartsen Federakundeak 550 ekintza baino gehiago eskainiko ditu uztailaren 17tik 25era, Aste Nagusian.
2019/08/08 - 23:05
C. Tanganaren kontzertua bertan behera gera liteke, hitz matxistengatik
Jasotako kritiken ondorioz, auziaren inguruan "lanean" dagoela esan du Bilboko Udalak. Gaztelaniazko '[…] El silencio, no es un sí' kanpainaren alde egin du Jaietako zinegotziak.
2019/08/08 - 15:38
Aste Nagusiko pregoiak 'transexualitatearen errealitatea' erakutsiko du
Bea Sever Naizen elkartearen bozemailea izango da pregoilari. Bilbo transexualitatearen aldeko mezu horren bozgorailu izatea 'oso adierazgarria' dela uste du.
2019/08/07 - 18:34
Bilboko sukaldaritza lehiaketak parte hartzea lehenetsiko du
Bakailaoa pil-pil eran, marmitakoa eta buztan-gisatua ez ezik, aurten kontuan hartuko dira ere patatak saltsa berdean, patata-tortillak, txipiroiak eta bakailaoa bizkaitar eran.
2019/08/07 - 16:28
Bilboko txosnek erasoen aurkako mezuak erakutsiko dituzte Aste Nagusian
Errefusa adierazteaz gain, "a priori" egin behar dela lan "gaizkideak ez izateko eta erasorik ez onartzeko", adierazi du Bilboko Konpartsen Federazioak.
2019/08/05 - 18:56
‘Baiezkoan bai, bestela ez’ izango da sexu-erasoen aurkako kanpaina Aste Nagusian
Udalak kanpaina osoa, protokoloa eta udal baliabideak aurkeztuko ditu jaien aurreko egunetan.