Bilboko Aste Nagusia 2025
2023/08/23 - 16:59
Aitor Galbarriatu lankideak txosnetan aurkitu ditu 40 urte galduta egondako uholdeen argazkiak
18 urte zituen artean Aitorrek, eta egun batez hondamendiaren irudiak hartzen ibili zen. Duela 40 urte ateratako argazki haiek oparitu egin zituen, eta haien pista galdua zuen. Kasualitatez Bilboko Areatzan aurkitu ditu berriro egunotan.
2023/08/23 - 14:21
Marijaiak Basurtuko Ospitalean dauden haurrei bisita egin die
Horrela, Aste Nagusia ospitalean igaro behar duten haurren egonaldia alaitu nahi izan du Marijaiak. Zirku Italiarreko kideak ere bertan izan dira.
2023/08/23 - 13:58
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu, Aste Nagusian erasoak egitea egotzita
Atxilotuetako bati arma zuriz eraso egitea egotzi diote. Udaltzaingoak, bestalde, 31 pertsona atxilotu ditu jaietako laugarren gauean.
2023/08/23 - 10:54
Gatibuk milaka lagun dantzan jarri ditu Abandoibarran
Gernikako taldeak milaka lagun bildu ditu bart Abandoibarran emandako kontzertuan. Alex Sardui eta taldekideek ikusleak saltoka jarri zituzten lehen minututik.
2023/08/22 - 20:24
Bilboko Aste Nagusiko zenbait ekitaldi moldatu egingo dituzte, beroaren ondorioz
Txikigunea itxita egongo da asteazkenean 13:00etatik 18:00etara, ureko jokoen kasuan izan ezik.
2023/08/22 - 17:37
Bilboko konpartsek "poliziaren indarkeria" salatu dute eta Aburtok agenteak "errespetatzea" eskatu du
Horrekin batera, igande gauean zerbitzuz kanpo zegoen udaltzain batek "bortizkeriaren dimentsio berri bat" eragin zuela gaineratu dute.
2023/08/22 - 16:43
Patata tortilla lehiaketa izan da goizeko programaren protagonista Bilbon
Aurten ia 400 tortilla prestatu dituzte lehiakideek. Bakoitzak bere erara, orotariko tortillak aurkeztu dira. Juan Mari Aburto alkateak ere, urteroko tradizioari jarraituz, bere tortilla prestatu du.
2023/08/22 - 16:15
Marijaia Santa Marina ospitalean egon da
Aarijaia Artxandako erietxera iritsi da txistulari eta dantzariekin. Osakidetzaren zentroaren atarian, osasun-langileak eta pazienteak zeuden zain.
2023/08/21 - 22:40
Bilboko Aste Nagusiak hirugarren eguna du, ekitaldiz josia
Asteburuan jan eta edandakoa izerditan bota dute txosnagunean egindako aerobik klasean. Algara konpartsak antolatuta, paella lehiaketa, jolasak, bazkaria eta poteo musikatua izan dituzte euskara ikasleek.
2023/08/21 - 16:51
Su artifizialen inguruko segurtasuna areagotzeko droneak erabiltzen hasi dira Bilbon
Kamera termikodun droneek su artifizialenen aurretik, jaurti bitartean eta ondoren egiten dituzte hegaldiak, puntu beroak detektatzeko. Suhiltzaileekin eskuz esku egiten dute lan. Dronen bidez puntu bero bat ikusi orduko segituan bertaratzen dira pantailak markatutako puntu hori zer den aztertzeko.
2023/08/21 - 16:43
Areatzan gustu eta adin guztietarako ekintzak izan dira goizean
Bilboko Aste Nagusiaren hirugarren eguna dugu gaurkoa. Oso asteburu jendetsu baten ostean, gaur ere, hiriak hainbat aukera eskaintzen ditu festaz gozatzeko.
2023/08/21 - 15:31
Plaza Barriko publikoak Kepa Junkeraren ''Erromeriak'' ikuskizunaz gozatu du
Kepa Junkeraren proiektuak kontzertua eman du Bilboko Aste Nagusian, eta Plaza Barriko publikoa gozatzen jarri du.
2023/08/21 - 13:50
Aburto: "Segurtasunari lotutako intzidentzia aipagarririk ez dago momentuz"
Juan Mari Aburtok adierazi duenez, hirian segurtasun dispositibo berezia ezarri da egunotan Bizkaiko hiriburura hurbiltzen direnen segurtasuna bermatzeko. Alkatearen esanetan iaz inoizko bisitari kopuru handiena jaso zuen Bilbok eta aurten marka hori apurtu daiteke.
2023/08/21 - 13:47
Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon sexu-erasoa egotzita Aste Nagusiko bigarren egunean
Ukituak jasanda, salaketa aurkeztu zuten hiru emakumek. Bestalde, 11 atxiloketa egin ditu Udaltzaingoak, gehienak lapurretengatik eta baten bat droga-trafikoagatik.
2023/08/20 - 16:56
Bilbotarrak, goizean goizetik festaz gozatzen
Gauez ez ezik, goizez eta egunez ere jarduera ugari antolatzen dira bilbotarrentzat. Jaien lehen goiza jendetsua eta dibertigarria izan da; hamaika ekitaldiz disfrutatzeko aukera izan dute herritarrek.
2023/08/20 - 16:44
40.000 lagun baino gehiago bildu ziren Marijaiari ongietorria emateko
Inoiz baino jende gehiago bildu zen Bilboko Aste Nagusiaren hasieran. Gauean ere jendez gainezka egon zen jai gunea. Hala ere, gaua lasaia izan da: 20 atxilotu egon dira lehen gauean lapurretengatik. 600 garbitzaile inguru dabiltza lanean, egunero kaleak jaietarako prest uzteko.
2023/08/20 - 13:21
20 atxilotu, batez ere ebasketa eta lapurretengatik, Aste Nagusiko lehen gauean
Larunbat gauean eta igande goizaldera arte, "jende asko" bildu da jai-esparruan. Horren ondorioz, lapurreta eta ebasketa ugari izan dira.
2023/08/19 - 22:17
Lehertu da festa Bilbon
Marijaiak hasiera eman dio, Arriaga antzokiko balkoitik, bederatzi eguneko jaiari. Bilbotarrek eta bisitariek mila jardueraz gozatu ahal izango dute.
2023/08/19 - 21:28
Festez askatasunez eta "dena emanda" gozatzeko deia egun du, kantuan, Aiora Renteriak Arriagako balkoitik
Konpartsak eta auzoetako jaiak izan ditu gogoan, baita bere gertukoak eta Zea Mays taldea ere. Festetan beldurrik gabe kaleak betetzera deitu ditu herritarrak, "baietzaren" eta gorputz denak gozatu eta eskertzeko beharra aldarrikatzearekin bat. Izaskun Pinedok bota du jaia leherrarazi duen txupina.
2023/08/19 - 18:35
Izaskun Pinedok eta Aiora Renteriak jaiez gozatzera gonbidatu dituzte herritar guztiak
Bilbon festa hasteko gutxi falta denean, Izaskun Pinedo, txupinera gisa, eta Aiora Renteria, pregoilari gisa, bizitzan inoiz ahaztuko ez duten esperientzia bati hasiera emateko irrikan daude. Halaxe kontatu diote EITBri.