Bilboko Aste Nagusia 2025
2024/08/19 - 19:38
Athleticek Kopa eskaini dio Begoñako Amatxuri
Athleticeko lehen bi taldeek tradizioa bete dute, Begoñako amatxura bisita eginez. Oscar de Marcos eta Irene Oguiza kapitain gisa aritu dira, eta basilikara eraman dute joan den denboraldian lortutako kopa.
2024/08/19 - 11:44
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bigarren egunean
Bilboko alkateak egindako lehen balantzearen arabera, ez da sexu erasorik izan. Atxiloketak ebasketengatik, indarkeriaz egindako lapurretengatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira.
2024/08/18 - 22:26
Bali balearen eta bere lagunen desfileak milaka lagun bildu ditu berriz ere Bilbon
Iaz 150.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Bilboko kaleetan balearen desfilea ikusteko, eta aurten ere jendetza batu da. Txarangek eta batukadek lagunduta, kolorez eta musikaz bete da beste behin ere Aste Nagusia.
2024/08/18 - 13:49
600 langile Marijaiaren ongietorriak utzitako arrastoak garbitzeko
Atzoko parrandaren ostean, eta Gorka Urbizuk 'Janela bat' kantan dioen moduan, "baten bat gu baino lehen esnatu da guk zikindu kaleak garbitzera".
2024/08/18 - 12:05
Bi atxilotu genero-indarkeriagatik Bilboko Aste Nagusiko lehen jardunaldian
Gainera, bost pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak ebasketa edo lapurreta egotzita, bat lesioak egiteagatik eta beste bat agintaritzaren agente baten aurkako atentatuagatik. Ertzaintzak beste bi atxiloketa egin ditu.
2024/08/17 - 21:21
"Bilbo, zu zeu zara Marijaia eta Nagore eta biok, sorgin bi, zure alabak" esanez hasi du Ituñok Aste Nagusia
Bertso batekin hasi du pregoia Itziar Ituñok eta irrintzi batekin amaitu, erabat euskaraz egin duen irekiera hitzaldia. Larunbat honetatik datorren igandera arte, 1.000 jarduera baino gehiago izango dira Bilbon.
2024/08/17 - 21:08
Itziar Ituñoren pregoi aldarrikatzaileak piztu du festa Bilbon
Itziar Ituño pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak irrintzi batekin bukatu dute emozio handiko pregoia, eta txupina jaurti eta Marijaia Arriagako balkoira irtetearekin batera hasi da Bilboko Aste Nagusia.
2024/08/17 - 00:18
Gabon zahar gaua abuztuan ospatu dute Bilbon, 'Urte berri off' antzezlanaren berri emateko
Gabon zahar gaua abuztuan ospatu dute Bilboko Kale Nagusian, Aste Nagusian BBK Aretoan antzeztuko den 'Urte berri off' antzezlanaren berri emateko.
2024/08/16 - 13:57
Konpartsak azken ukituak ematen ari dira txosnetan festa lehertu bezperan
Gaurkoa mugimendu handiko goiza da Bilboko Areatzan. Konpartsak azken ukituak ematen ari dira txosnetan, bihar bederatzi egun iraungo duten jaiak has daitezen.
2024/08/14 - 16:30
Bilbok kalez jantzitako agenteen presentzia areagotuko du eta bideozaintza indartu, Aste Nagusian
Bilboko Udalak Aste Nagusiari begirako segurtasun operatibo berezia diseinatu du, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzarekin elkarlanean, segurtasuna, zaintza eta eraso sexisten prebentzioa indartzeko.
2024/08/13 - 17:52
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Israelen aurka mobilizatzeko deia egin du Bilboko Aste Nagusian
Hainbat ekimen aurkeztu dituzte Bilboko Aste Nagusirako konpartsekin elkarlanean, Palestinari buruz hitz egiteari utz ez diezaioten. Banderak banatu dituzte, baita Palestinako herriaren borrokaz hitz egiten duten abestien zerrendak ere.
2024/08/13 - 15:09
Aburtok ''erantzukizun partekatua'' eskatu du Aste Nagusian erasorik ez onartzeko
Bilboko alkateak adierazi duenez, erakundeek "ezin dute bakarrik borrokatu" gaitz horren aurka, eta, horregatik, guztien "inplikazioa" eskatu du, bakoitza bere inguruan.
2024/08/12 - 15:40
Bilboko Konpartsek eta Sarek mobilizazioa deitu dute Aste Nagusirako "Etxera" lelopean
Manifestazioa eta herri bazkaria egingo dituzte "urruntze politika ankerra eta krudela" amai dadila eta presoei "eskubidez dagokien ibilbidea ez oztopatzea" eskatzeko.
2024/08/07 - 15:14
Bilboko Konpartsak hasi dira Aste Nagusirako 27 txosnen muntaketa lanekin
10 egunen faltan, asteazken honetako lehen ordutik, Bilboko Konpartsak 27 txosnak muntatzen eta antolatzen hasi dira Areatzan eta inguruetan.
2024/08/05 - 16:28
600 jarduera eta itsasadarra erdigunean, Bilboko Konpartsen Aste Nagusiko egitarauan
Konpartsek antolatutako hainbat kirol jarduera itsasadarrean gertatuko dira. Egitarauaren beste izarrak haurrentzako jarduerak izango dira: antzerkia, jolasak, tailerrak, gastrotxikiak eta puzgarriak.
2024/07/20 - 18:17
Bilboko konpartsek Konpartsakide Eguna ospatu dute, Aste Nagusiaren atariko gisa
Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte: pintxo lehiaketa, herri bazkaria, musika eta haurrentzako jolasak. Aste Nagusirako hilabete eskas falta dela gogoratu nahi izan dute.
2024/07/18 - 19:57
Bizkaiak txosnei Ticket Bain sartzea eskatuko die, eta ez dutela zerga gehiago ordainduko ziurtatu du
Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuak txosnen laguntza eskatu du "iruzur fiskalaren aurkako borrokan". Azpimarratu duenez, Batuz sistema ezartzeak "ez du ekarriko dagozkienak baino zerga gehiago ordaintzea", baizik eta "segurtasuna sortuko du jai giroan".
2024/07/01 - 09:37
Indarrean sartu da Metro Bilbaoren udako ordutegi berezia
Udako ordutegia irailaren 1ean amaituko da.
2024/06/28 - 14:52
Nøgen, Izaro, Tatta-Süne, Edurne, Nil Moliner eta La La Love You, Bilboko Aste Nagusiko lehen izenak
Bilboko Udalak Abandoibarreko eta Europa parkeko agertokietako programazioaren zati bat iragarri du.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.