Kaleko saltzaileen kanpaleku bat desegin dute Bilboko Gas plazan
Eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute Bilboko Konpartsek, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean. Protesta horretan, manteroen aurkako “polizia indarkeria” salatzeko.
Bilboko Udaltzaingoak mantero edo kaleko saltzaileen kanpaleku bat desegin du Gas plazan, Aste Nagusiaren testuinguruan. Astelehen eguerdian aterarazi zituzten lehendabiziko aldiz plazatik, aparteko istilurik gabe.
Kale saltzaile edo manteroek hogeita hamar bat kanpin-denda jarri zituzten txosna-gunetik metro gutxira. Gehientxuenak gazteak eta senegaldarrak dira, Madrildik, Murtziatik edo Valentziatik etorritakoak, Bilboko Aste Nagusian salmentak areagotu asmoz.
Gaur goizean bigarren aldiz joan da Udaltzaingoa Gas plazara eta bertan lotan zeuden manteroak bota ditu.
Poliziak uste du kaleko salmenta antolatzen duten mafien kontrolpean egon daitezkeela kale saltzaile horiek.
Aburto: "Poliziak lanean jarraituko du"
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazi duenez, Udalak "argi du tokiko merkataritza babestu behar dela", eta, horregatik, onartezintzat jo du "Aste Nagusira kaleko salmenta egitera datozenak hiri erdian kanpaleku batean jartzea".
Alkateak esan duenez, "muturreko egoeran dauden pertsonak dira", baina "auzokideen kexak garrantzitsuak izan dira, eta horregatik jardun du poliziak haiek altxatzeko".
"Poliziak esku hartu du, eta ez da arazorik izan; haiek altxatzea onartu dute, eta egia da itzuli direla eta berriro joan direla", aitortu du, eta gaineratu du, nolanahi ere, "poliziak jarduten jarraituko du" Gas plazan berriz ere kanpamentu bat jarri ez dezaten.
Manteroen kontrako "indarkeria poliziala" salatzeko elkarretaratzea
Eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute Bilboko Konpartsek, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, 19:00etan, Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean. Protesta horretan, manteroen aurkako “polizia indarkeria” salatzeko.
Ohar batean azaldu dutenez, eraso arrazisten aurkako protokoloa aktibatzea erabaki dute, "pertsona arrazializatu baten kontrako gehiegizko interbentzio polizialagatik" eta Gas plazan lo egiten ari ziren manteroak kanporatzeagatik.
Horregatik, Udalari eskatu diote “benetako irtenbideak eta alternatiba duinak" eskaintzeko, egoera konpontzeko tresnak bermatzeko eta manteroen eta Bilbora iristen diren pertsona guztien harrera "modu egokian" kudeatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.