Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraso arrazisten aurkako protokolo espezifikoa aktibatuko du Bilbok Aste Nagusian

Errespetu Nagusia kanpainaren barruan, Bizkaiko hiriburuko Udalak eraso arrazisten aurrean aholkatzeko eta jarduteko protokolo espezifikoa jarriko du abian aurten ere.
RespetoNagusi_R5_ES+EUS
Arrazakeriaren aurkako aurtengo kanpainaren kartela. Argazkia: Bilboko Udala

Bilboko Udalak, Aste Nagusiko erasoen aurkako sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainaren baitan, eraso arrazisten aurrean aholkatzeko eta jarduteko protokolo espezifiko bat jarri du abian.

Ohar batean adierazi duenez, protokolo horrek aukera emango du arraza, kolore, hizkuntza, erlijio, nazionalitate, jatorri nazional edo etnikoarekin lotuta erasorik izanez gero biktimari baliabide publikoak eskaintzeko. Horien artean daude Udaltzaingoa, Guardiako Epaitegia, Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua, Osasun Zentroak, Biktimari Laguntzeko Zerbitzua edo Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren Arloa.

Horrela, biktimak informazio eta arreta guztia izango du, bai salaketa jartzea erabakitzen badu, bai salaketa jarri nahi ez badu.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X