Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera geratu dira Abandoibarran larunbatean egin behar ziren kontzertuak, "muntaketa arazoak" izan direlako

"Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiek" eragin dute etetea.

Kai Nakai Durangoko Azoka 2020. argazkia EITB

Kai Nakai, EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

EITB Mediak jakin duenez, Bilboko Aste Nagusirako aurreikusita zeuden lehen kontzertuak bertan behera geratu dira. Abandoibarran egitekoak ziren, 23:30ean hasita.

Eszenatokia muntatzeko lanetan izandako arazo batek eragin du Kai Nakai, Olatz Salvador eta Maren abeslarien emanaldiak bertan behera utzi behar izatea.

"Udalarekin zerikusirik ez duten arrazoiek" eragin dute kontzertuak bertan behera uztea.

Artistek eurek eman dute gertatutakoaren berri, sareetan elkarrekin zabaldu duten bideo baten bidez, eta komunikatu ofizial batean informazio gehiago emango dutela iragarri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

20181029154809_maite-barnetche_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maite Barnetche, telebistan euskaraz aritu zen lehen kazetaria, omendu dute Bidarrain

Duela 55 urte entzun zen lehen aldiz kazetari bat euskaraz telebistan. Maite Barnetcheren hitzak izan ziren. Nafarroa Behereko komunikatzailea, Euskal Telebista sortu aurretik, 1971n hasi zen telebistan lanean, France 3 katean. Duela 40 urte zendu zen, oso gazte, eta gaur lagun, familia eta gertukoek omenaldia egin diote euskarazko telebistaren aitzindari honi, bere sorterrian, Bidarrain

Gehiago ikusi
Publizitatea
X