Bilboko Portua
2017/06/14 - 13:53
Langile bat zauritu da Bilboko Portuan hormigoi bloke bat gainera jausita
Beharginak zauriak egin ditu beso batean eta hanka batean, eta mutualitatean artatu behar izan dute.
2017/06/12 - 23:02
Enpresa txinatar batek Bilboko Portuko edukiontzien terminala erosi du
200 milioi eurotik gora ordaindu dizkio Noatumi negozioaren % 51 erosteko. Valentziako, Madrilgo eta Zaragozako edukiontzien terminalak ere sartu dira operazioaren barruan.
2017/06/09 - 13:37
Zamaketarien greba-egunak erabateko jarraipena du gaur Bilboko Portuan
Aurreko bi greba-egunetan bezala, langileak ordu bakoitietan ari dira lanuzteak egiten. Sindikatuak eta Anesco patronala asteartean bilduko dira.
2017/06/08 - 11:58
Sea Cloud II belaontzia Pasaian dago; luxuzko gurutzaldiak egiten ditu
Maltako bandera du, bai eta 117 metroko luzera ere. Ostegun honetan iritsi da Pasaiako Portura, 8:00ak aldera.
2017/06/07 - 12:51
Zamaketarien grebak erabateko jarraipena izan du, berriro, Bilboko Portuan
Langile guztiek egin dute bat lanuzteekin, ordu bakoitietan, astelehenean ere gertatu zenez. Bigarren greba-eguna dute gaur.
2017/06/05 - 13:46
Erabateko jarraipena izan du zamaketarien grebak Bilboko Portuan
Langileek lehen greba-eguna dute gaur; lanuzteak ari dira egiten, ordu bakoitietan. Berdin jarraituko dute asteazkenean eta ostiralean.
2017/06/02 - 22:19
Bilboko eta Pasaiako zamaketariek grebara joko dute datorren astean
Patronalarekin izandako negoziazioa hautsita, sindikatuek lanuzteak deitu dituzte ekainaren 5ean, 7an eta 9an.
2017/06/01 - 18:14
Zamaketariek ez dute akordiorik lortu eta greba egingo dute hurrengo astean
Zamaketarien sindikatuak “gaizki sentituak eta engainatuak” sentitu dira patronalarekin izandako bileran. Anescok iritiz aldatu duela diote langileek.
2017/05/23 - 18:13
Hegoaldeko tren saihesbidearen lehen zatia 2023an egongo da martxan
Lanak 2020an hasiko dituzte eta lehen fase horretan Serantes eta Olabeaga arteko tunela eraikiko dute.
2017/05/19 - 11:54
Beste 13 etorkin atzeman dituzte Bilboko Portuan
Azken hiru egunotan, 40 errefuxiatu atzeman dituzte horren inguruetan ezkutatuta, zenbait adingabe tartean. Calaisko errefuxiatuen kanpalekua desegin ostean, gorakada nabarmena izan da.
2017/05/17 - 18:02
27 errefuxiatu atxilotu dituzte Bilboko Portuan, Erresuma Batura bidean
Frantziako errefuxiatuen kanpalekua desegin zutenetik, gero eta gehiago dira Erresuma Batura Bilboko Portutik igarota heltzen ahalegintzen dira migratzaileak.
2017/05/15 - 16:00
Nola kudeatzen da Euskadira iristen diren ontziek sortutako zaborra?
TRADEBE enpresa arduratzen da Bilbo eta Pasaiako portuetan hondakinak kudeatzeaz. Zer egiten da hondakin horiekin?
2017/05/10 - 19:12
Bilbao Sea Park, Itsas Museoaren ondoan egin nahi duten parke tematikoa
Jatetxeak, diskoteka bat, itsas parke bat, spa bat, eta hotel bat izango lituzkeen itsasontzi iraunkor horrek 100 metro baino gehiagoko luzera izango luke.
2017/04/04 - 21:23
Bonbak kargatu ez zituen suhiltzailea ez zigortzea eskatu dute
Bizkaiko suhiltzaileak kontzientzia-eragozpena alegatu zuen, bonba horiek Yemeneko gatazkan zibilen kontra erabil zitezkeelako.
2017/03/30 - 00:51
Patronalak eta zamaketariek aurreakordioa lortu dute
Alabaina, Espainiako Gobernuak hitzarmen hori baztertu du. Zamaketarien sektorea liberalizatzeko prozesuan lanpostuak bermatzeko eskaerarekin lotuta dago.
2017/03/29 - 17:24
Bilboko portuak bidaiairen terminal berria du
Gaurtik aurrera, Bilboko portuak bidaiarien terminal berria dauka. 94.000 bisitari espero dira aurten Bilboko portuan, eta 58 bidaiari ontzi.
2017/03/29 - 17:20
'Britannia' bidaiari-ontziak hasi du denboraldia Bilboko Portuan
3.650 britaniar heldu dira gaur goizean Getxora Britannia ontzian. Lehena izan da hau, baina aurtengo denboraldian, beste 58 espero ditu Bilboko Portuak, iaz baino %14 gehiago.
2017/03/23 - 19:04
Bilboko Portuak bere historiako kontainer-ontzi handiena hartu du
Anberesko portutik heldu da Bilbora, Brasilera eraman behar dituen kontainerrak kargatu eta Algecirasen egingo du geldialdia.
2017/03/17 - 22:44
Tren saihesbidearen lanetan bat egingo dute alkateek eta Jaurlaritzak
Hegoaldeko tren saihesbidearen lanak 2020. urtean hasiko dira, eta "pazientzia izatea" eskatu diete inguruko bizilagunei.
2017/03/16 - 16:30
Jaurlaritzak 2020an hasiko ditu Hegoaldeko Tren Saihesbidearen lanak
Arantxa Tapiaren arabera, proiektu "estrategiko" honek ekonomiarentzako "lehiakortasuna" ekarriko du eta Ezkerraldeko bizilagunen "bizi kalitatea hobetuko du".