Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patronalak eta zamaketariek aurreakordioa lortu dute

Alabaina, Espainiako Gobernuak hitzarmen hori baztertu du. Zamaketarien sektorea liberalizatzeko prozesuan lanpostuak bermatzeko eskaerarekin lotuta dago.
estibadores_
estibadores_

Zamaketarien sektorea liberalizatzeko erreformaren harira zamaketarien sindikatuek eta Zamaketarien Enpresen eta Ontzien Gordailuzainen Elkarte Nazionalak (Anesco) aurreakordioa lortu dute asteazken honetan, Espainiako Gobernuak hitzarmen hori baztertu badu ere.

Zamaketarien lanpostuak bermatu ahal izateko lege edo hitzarmen bat sinatzea eskatzen dute sindikatuek, baina Espainiako Gobernuak ez du hori lege batean jaso nahi, Europako Batzordeak ez duelako baldintza hori baimentzen. Negoziazio kolektiboaren bitartez eztabaidatu daitekeen arren, Espainiako Gobernua eta zamaketarien ordezkariak ez dira ados jartzen.

Bestalde, karga sektoreko sindikatuak eta Anesco harrituta agertu dira Espainiako Gobernuak asteazken honetan lortutako aurreakordioa baztertu duelako.

Hala, hiru aldeek babestutako akordioa lortu ezin izatea deitoratu du zamaketarien enpresen elkarteak. Dena dela, gatazkari irtenbide bat bilatzeko prest agertu da Pedro Garcia elkarte horretako zuzendari kudeatzailea.

Europak emandako agindua beste modu batera bete daitekeela erakusteko zer egin dezaketen galdegin dio Antolin Goya Itsasoko Langileen Estatuko Koordinatzaileko zuzendariak (zamaketarien sindikatu nagusietako bat) Espainiako Gobernuari.

Lan gatazkan bitartekari lanetan ari den Marcos Peña Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko presidenteak jakitera eman duenez, ostegun honetan emango du aurreakordio horren xehetasunen berri, eta akordio bat ixteko prest agertu da.

“Araudiaren, zentzuaren eta Europak emandako aginduaren kontra doan neurria da”, ziurtatu du Espainiako Sustapen ministroak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X