Beste 13 etorkin atzeman dituzte Bilboko Portuan
Espainiako Poliziak Britainia Handira bidean zihoazen beste 13 etorkin atzeman ditu Bilboko Portuan, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Asteartean 27 errefuxiatu atxilotu zituzten bertan.
Egunetik egunera etorkin gehiago aurkitzen dituzte Erresuma Batura doazen ontzietan ezkutatuta, eta, hori dela eta, segurtasun neurriak eta miaketak areagotu dituzte portuan dauden ontzietan.
Azken hiru egunotan, 40 errefuxiatu atzeman dituzte inguruan ezkutatuta, zenbait adingabe tartean.
Poliziaren esanetan, Erresuma Batura heltzeko “bide alternatiboa” bilakatu da Bilboko Portua, batez ere Calaisko (Frantzia) errefuxiatuen kanpalekua desegin ostean. Astean bost ferry joaten dira Bilboko Portutik Erresuma Batuko portuetara.
>Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko, gazte baten nortasuna usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak