Bilboko Portua
2016/03/19 - 23:18
Horrela itzali dute Iberdrola Dorrea 'Planetako Ordua' ekimenean
Euskadiko eraikinik handienak ere bat egin du 'Planetako Ordua'rekin; gure herri eta hirietako zenbait eraikin ere geratu dira argirik gabe.
2016/03/10 - 16:08
ASK CHEMICALS enpresa kimikoak Euskadiren aldeko apustua egin du
10 milioi euroko inbertsioa egingo du enpresa multinazional alemaniarrak. Egun, Castro Urdiales, Artziniega eta Idiazabalen duen jarduera Bilboko Portuan handituko dituen instalazioetara eramango du.
2016/02/25 - 20:27
Merkantzia-trafikoa %5,1 hazi da Bilboko Portuan
Bilboko Merkantzia garraiatzen dutenen trenen kopurua ere hazi da: 4.186 tren izan ziren iaz. Estatuan zama gehien garraiatzen duen portua bilakatu da Bilbokoa.
2016/02/25 - 15:55
Bilboko portukoren trafikoa 32,5 milioi tonakoa izan zen iaz
Trafikoaren erdia enerjiarekin lotuta dago, hurrengo sektorea siderurgia izan da. Hiru urte segidan izan da gorakada, krisialdi aurreko errekor zenbakietatik gertu dago Bilboko Portuko jarduera.
2016/02/22 - 21:18
'Modern Express' kargaontzia arteztea lortu dute
Ontziak Bilboko Portuan jarraituko du, zamaren eta makineriaren egoera zein den aztertu arte.
2016/02/05 - 14:10
'Modern Express' lekuz aldatuko dute denboralea hurbiltzen ari delako
Bilboko Portuko agintariek azaldu dutenez, tokirik seguruena bilatzen ari dira. Badaezpadako neurri gisa, kutsaduraren kontrako hesi batekin inguratu dute, baina, horien esanetan, ez dago erregaia galtzeko arriskurik.
2016/02/04 - 21:35
'Modern Express' ontziak barruan duen zama atera beharko dute orain
Porturatze lanak ondo atera atera ziren, eta orain beste lan batzuk dituzte aurretik itsasontzia zuzentzeko. Barruan dagoen zama, gehiena egurra, atera egin beharko dute ere.
2016/02/04 - 16:12
Hasi dira kargaontzia zuzen jartzeko lanak
Modern Express kargaontzia Bilboko Portuan dago jada, eta hasi dira zuzentzeko lanak. Maniobra arrakastatsua izan dela adierazi du Asier Atutxa Portuko Agintaritzaren presidenak.
2016/02/04 - 16:08
'Modern Express' zuzentzen saiatzeko lanean hasi dira
Itsasontziaren karga ateratzeko prozesua “artisau-lana” izango omen da, eta ez dute eperik jarri.
2016/02/03 - 19:19
'Modern Express' ontziak legez kanpoko egurra daramala uste du Gabonek
Ontziaren zama ikuskatzea eskatu dio Afrikako herrialde horretako Gobernuak Interpoli.
2016/02/03 - 18:16
'Modern Express' ontzia Bilboko Portura sartu da
Modern Express kargaontzia, Bizkaiko Golkoan oker-oker eginda jitoan egon den itsasontzia, Bilboko Portuan sartu da gaur arratsaldean.
2016/02/03 - 13:04
'Modern Express' zama-ontzia Bilboko portura gerturatzen ari da
Kostaldetik 'Modern Express' zama-ontzia ikusi liteke jada. Lau atoiontzik lagunduta sartuko da Bilboko portura.
2016/02/03 - 11:37
'Modern Express' ontziaren ibilbidea, Bilbora iristeko
Bilboko portutik 10 miliatara dago une honetan 'Modern Express' ontzia.
2016/02/03 - 10:55
'Modern Express' Bilboko Portuan dago jada
Zamaontzia Punta Galean izan da goiz osoan, olatuak oso handiak izan direlako.
2016/02/02 - 16:08
Bihar iritsiko da Bilboko Portura
Modern Express kargaontzia bihar iritsiko da Bilboko Portura. Maniobra ez da erraza izango, eta protokoloa prestatzen ari dira oraindik.
2016/02/02 - 11:14
'Modern Express' ontzia, Bilboko Portuan
Erreskate taldeek 'Modern Express' ontzia zuzentzea lortu zuten eta Bilboko portura bidean da jada.
2016/02/02 - 10:59
'Modern Express' kargaontzia gaur sartuko da Bilboko Portuan
Kargaontzia portura gerturatzeko eta sartzeko maniobrak asteazken goizera atzeratu dituzte, gauerako abisu horia ezarri dutelako olatuengatik euskal kostaldean.
2016/02/01 - 22:38
Bilbora eramango dute Modern Express ontzia
Duela astebete irauli egin zen, eta tripulatzaileak erreskatatu behar izan dituzte.
2016/01/15 - 19:53
Bilboko Portuak dio gehiegizkoak direla garraiolariei jarritako isunak
Bilboko Portuan jarduten duten garraiolarien elkarte bati eta bi kooperatibari milioi askoko isunak ezarri dizkiete, ontzi-enpresa baten aurka boikot kolektiboa egiteagatik.
2016/01/14 - 21:51
1,5 milioitik gorako isuna Bilboko Portuko garraiolariei, boikotagatik
Elkarte batek eta bi kooperatibak 1.596.652 euro ordaindu beharko dituzte Maersk Lines -sektoreko nazioarteko enpresa handienetakoa- ontzi enpresari egindako boikotagatik.