Merkantzia-trafikoa %5,1 hazi da Bilboko Portuan
Bilboko Portuko merkantzia-trafikoak %5,12ko igoera izan zuen iaz, 32,4 milioi tonara helduz. Honela, hiru urtez jarraian gorako joera izan du, %12,11ko igoera lortuz. 2007 eta 2012 artean, berriz, merkantzia-trafikoak %25eko beherakada izan zuen.
Asier Atutxa Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak portuko merkataritza-jardueraren 2015eko balantzea ezagutzera eman du astelehen honetan eskaini duen prentsaurrekoan.
Merkatuak %5,12 egin du gora (%6,02koa da igoera tokiko trafikoa eta hornidura kontuan hartuz). Atutxak nabarmendu du Bilboko Portua %84ra heldu zela iaz merkantzia-trafikoan, 2007an lortutako errekorra errepikatuz. “Aurtengo aurreikuspenen arabera, masa likidoetan, edukiontzietan eta merkataritza orokorrean %3 haziko da”, azpimarratu du Atutxak.
2015ean, masa likidoen trafikoa %11,3 hazi zen, 18,1 milioi tonara iritsiz, batez ere Petronor enpresaren jarduerak lagunduta. Masa solidoek 4,5 milioi tonako trafikoa suposatu dute, %1,43ko beherakadarekin; edukiontzi-merkataritzak, 6,4 milioi tona eta %2,2ko beherakada.
Azkenik, zama konbentzionalak 3,2 milioi tonara heldu dira, %1,96 jaitsita. Edukiontzi kopuruak %0,5eko beherakada izan du, 627.302 TEUetara helduz (TEU bat edukiontzi estandar baten zama-ahalmena da), eta hozkailu-edukiontzietan % 23 hazi dira.
Trenez iritsitako merkantziak
Atutxak trenez heldutako merkantzia-trafikoaren garrantzia nabarmendu du. 2015ean, 4.186 trenek eraman zituzten zamak Bilboko Portura, %5eko igoera suposatuz.
Gainera, gogorarazi du “lehenbailehen” hasi behar dela Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea lehenengo fasea. Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen arabera, “urte bat edo bitan” hasi beharko lituzkete lanak. Halaber, Atutxak ohartarazi du Bilboko Portua Estatuan zama gehien garraiatzen duena dela. Are gehiago, edukiontzien %23 eta karga lehorreko %16 sistema hau erabili dute Bilboko Portuan.
Aurreko urtean, inportazioak %5 igo ziren, eta esportazioak %4. Europa Atlantikoa merkatu nagusia izan zen (trafiko osoaren %37), eta ondoren Ipar Atlantikoko Amerikakoa (trafikoaren %16), % 15eko hazkundearekin.
Bidaiari kopuruari dagokionez, Atutxak azaldu du ferry eta kruzero bidez heldutakoen artean, 165.222 zenbatu dituztela (2014an baino % 3 gehiago). 2016an, kruzero kopuruak %20ko igoera izatea espero dute, eta, ondorioz, bidaiari-kopuruak %25eko hazkundea izango duela.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.