Bilboko Portua
2021/05/12 - 13:45
Bilboko Portuan konfinatuta zegoen ontzia Rotterdamera bidean da
Kanpoko Osasun Sailak baieztatu duenez, 17 tripulatzaileei egindako PCR probek negatibo eman dute. "Stavanger Pearl" maiatzaren 2tik konfinatuta zegoen lau kasu positibogatik.
2021/05/03 - 17:49
Ontzi bat konfinatu dute Bilboko Portuan, hiru tripulatzailek positibo eman ostean
Indiako aldaerarekin kutsatu diren aztertzen ari da orain Osakidetza.
2021/04/29 - 21:51
Naval ontziola Belgikako VGP taldeari saltzeko baimena eman du epaitegiak
Konpainia belgikarrak 36 milioi euro ordainduko ditu ontziolaren eraikinak eta lursailak erosteko. Gainerako ondasunak beste enpresa batzuen esku geratuko dira.
2021/04/01 - 16:43
Bilboko portuak ez du Suezen blokeatutako edukiontziak jasotzeko eskaerarik izan
Suezen geldi egon diren ontzi guztiak oraindik ez dira abiatu. Ia ontzi guztiak batera aterako dira eta helmugako portuetan pilaketak izan daitezke.
2021/03/25 - 15:49
Ever Given ontziko 50 kontainer Bilboko Porturako dira
Santurtziko portuan Evergreen enpresaren arduradunak baikorrak dira. Euren ustez, datozen orduetan libratu daiteke Suez kanalean 22.000 kontainerrekin trabaturik dagoen ontzia.
2021/03/25 - 15:12
Suezeko kanaleko Ever Given ontziko 50 kontainer Bilboko porturako dira
Evergreen Iberica enpresatik jakitera eman dutenez, 50 kontainer horietan muntaketa-kateetarako materialak daude gehienbat.
2021/03/18 - 15:38
Bilboko Portua eta Arasur lotuko dituen trena gaur jarriko dute martxan
Bilboko Portua eta Ribabellosako Arasur plataforma logistikoa gertuago daude gaurtik. 90 kilometroko bide hori egingo duen lehen trena gaur bete dute.
2021/03/16 - 13:11
Zuzeneko tren batek Bilboko Portua eta Arasur lotuko ditu ostegunetik aurrera
Trena ostegunero abiatuko da hiru orduko ibilbidearekin eta Arasurren lehiakortasuna hobetuko du.
2021/02/09 - 15:52
Bilboko portuan trafikoa % 16,7 jaitsi zen iaz
Bilboko portuko jaitsiera estatuko gainontzekoena baino handiagoa izan da zamaketarien grebagatik. 2 milioi tona inguru galdu dira horregatik.
2021/01/14 - 15:44
Zamaketarien gatazkan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko akordioa lortu dute
Aldeek zazpi konpromiso-puntu lortu dituzte, Bilboko Portuko hitzarmen kolektiboaren negoziazio-prozesuaren jarraipen normalizatua ahalbidetuko dutenak.
2021/01/02 - 19:15
Brexit osteko lehen ferrya heldu da Bilboko Portura Erresuma Batutik
Arancha Gonzalez Laya Atzerri ministroak azpimarratu duenez, Bilboko Portua egoera berriari aurre egiteko “prest” dago.
2020/12/16 - 23:24
Bilboko Portuak salgaien trafikoa handitu du Erresuma Batuarekin, brexita dela eta
Azken asteetan, trafikoa % 25 areagotu da, enpresa britainiarrak ondasunak eta materialak pilatzen ari direlako. Brexitari buruzko akordio ezak ziurgabetasuna sortzen die britainiarrei.
2020/12/14 - 12:05
200 kilo marihuana aurkitu dituzte Bilboko portuan, altzarietan ezkutatuta
Drogak 1,3 milioi euroko balioa izango luke Erresuma Batuko merkatuan, kargamentua hara baitzihoan.
2020/12/04 - 21:32
Bilboko Portuko zamaketarien greba bertan behera geratu da 57 egunen ondoren
Enpresak eta sindikatuek ontzat eman dute Yolanda Diazek burutzen duen Lan ministerioak bitartekari lana egitea, gatazkari konponbidea jartzeko.
2020/12/03 - 19:16
Bilboestibak negoziazioa onartu du, baina baldintzekin
Zeregin gehigarriak negoziazio kolektibotik kanpo utzi nahi dituzte, baina sindikatuek ez dute halakorik onartzen.
2020/12/01 - 18:18
Bilboko Portuko zamaketariek Espainiako Gobernuaren ibilbide-orria onartu dute
Enpresek Lan Ministerioaren proposamena onartzen badute eta negoziazioa abiatzen bada, greba bertan behera utziko dutela agindu dute sindikatuek.
2020/12/01 - 00:31
Espainiako Gobernuak ibilbide orria proposatu du Bilboko Portuko zamaketarientzat
Zamaketariei greba bertan behera uzteko eskatu die, eta enpresari bitartekaritza onartzeko. Abenduaren 3ra arteko epea eman die aldeei erabakia hartzeko.
2020/11/19 - 12:03
Confebask: "Bilboko Portuko gatazka konpontzeko neurri zorrotzak eskatzen ditugu"
Eduardo Zubiaurrek uste du zamaketarien greban "dozenaka langilek eragin oso handia" sortzen ari direla EAEko ekonomian eta "atzerapenak" konpontzeko nahitaez bete beharreko laudoa proposatu du.
2020/11/18 - 13:32
Produktu galkorrei dagozkien gutxieneko zerbitzuak baliogabetu ditu EAEko Auzitegiak
ELA sindikatuak egindako eskaera onartu du, horrenbestez, Auzitegiak eta % 100eko zerbitzuak produktu arriskutsuetan bakarrik ezartzea ebatzi du, Ezinbesteko produktuetako zerbitzua % 50ean mantenduz.
2020/11/17 - 20:57
Urkulluren eskaria baztertuta, Estatuak ez du zamaketarien greban eskurik hartuko
Greba mugagabeari amaierako emateko asmoz "nahitaezko arbitrajea" ezar dezala eskatu dio lehendakariak Espainiako Gobernuari, baina Garraio Ministerioak aukera hori baztertu du.