Bilboko Portuan konfinatutako itsasontzia abiatu da jada Rotterdamera
Iragan maiatzaren 2tik Bilboko Portuan geldirik zegoen Stavanger Pearl itsasontzia gaur abiatu da Rotterdamera. Eskifaiako kideen artean koronabirusaren Indiako aldaeraren lau positibo atzeman ondotik, eskifaiako gainerako kideak bakartuta izan dituzte ontzi barruan. Tripulazioa osatzen duten gainerako 17 kideek negatibo eman dute asteleheneko PCR proban, eta Bilboko Portutik irteteko baimena jaso dute. Aitzitik, kutsatutako laurek lehorrean jarraituko dute: Derioko hotel batean bakartuta daude hiru, eta laugarrena, berriz, ospitaleratuta dago.
Bilboko Portuak jakinarazi duenez, asteazken honetan ateratzeko baimena du ontziak. Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzak Europa Press albiste agentziari baieztatu dionez, atzo bertan egin zituzten desinfektatze lanak.
Gaur bete dira 10 egun konfinamendua hasi zutenetik, eta PCR proban negatibo eman dutenez, itsasontzia Bilboko Portutik atera ahal izan da eskifaiako 17 kide daramatzala.
Stavanger Pearl ontzia maiatzaren 2an sartu zen Bilboko Portuan, barruan 21 pertsona zituela. Suezko kanaletik zetorren eta Rotterdamera (Herbehereak) zihoan. Positibo kasuen berri izan ondoren, ontzia konfinatu egin zuten, eta geroztik osasun langileak baino ez dira sartu bertara.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik