Bilboko tranbia
2020/04/14 - 10:45
Hasi dira maskarak banatzen metro, tren, autobus eta tranbia geltokietan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak esan du "gogoragarri gisa" balio dutela "bitarteko eraginkor" gisa baino gehiago, "higienikoak baitira, ez sanitarioak". Geltokietan emango dituzte.
2020/03/31 - 09:29
Metro Bilbaok eskariari egokitutako maiztasun berriak eskainiko ditu gaurtik aurrera
Lanegunetan eragina izango duen neurria da, larunbat eta igandeetan jaiegunetako zerbitzu murriztuaren maiztasunak jarraituko baitute.
2020/03/30 - 22:24
Erkidegoek egokitu egin beharko dute garraio publikoen ordutegia
Jende gutxiago lanean, jende gehiago etxean. Egoera berri honen aurrean, garraio publikoan maiztasunak aldatu egingo dira. Gaur dagoeneko igarri da jende gutxiagok erabili duela.
2020/01/14 - 22:03
Milioi erdi Barik txartel iraungiko dira aurten: zer egin behar dut?
Txartela 2013an erosi zutenek berritu egin beharko dute aurten.
2020/01/02 - 18:36
Euskotrenek garraio zerbitzuak aldatuko ditu igande honetan, erregeen desfileagatik
Bilbon, Gasteizen eta Donostian, garraio zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek urtarrilaren 5ean, errege desfileagatik, eta Anoetan zein San Mamesen aurreikusita dauden futbol partidak direla-eta.
2019/12/31 - 11:51
Tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek egunotan
Abenduaren 31n, tren zerbitzuen bukaera aurreratu egingo du Euskotrenek, linea guztietan. Asteazkenean, berriz, zerbitzuaren hasiera atzeratu egingo du, eta eguerdian eten egingo du.
2019/12/09 - 22:13
Bizkaibus batek eta tranbiak talka egin dute Bilboko Intermodal berrian
Autobusa geltokira sartzera zihoala, tranbiaren kontra jo du. Hainbat gidarik salatzen dutenez, bidegurutze horretako semaforoa ez da guztiz argia.
2019/11/29 - 15:08
Erabiltzaileek 7,7ko nota jarri diote Bizkaiko garraio publikoari
Zehatz-mehatz eta garraiobide motari begiratuta, denek lortzen dute 7tik gorako emaitza. Metroak du baloraziorik onena, eta Renfe da azkena. CTBk egin du txostena.
2019/11/21 - 18:47
Bilboko Termibus berriak 30 dartsena eta 500 aparkaleku izango ditu
Termibus berriak lau solairu ditu sestra azpian, 30 dartsena eta 500 aparkaleku baino gehiago.
2019/10/08 - 11:42
Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarekin ere ordaindu ahalko dute
Bizkaiko Garraio Partzuergoak aplikazio bat probatuko du 2020ko udazkenean ordainketak modu birtualean egiteko. Gerora, erabiltzaile guztiek izango dute eskura.
2019/09/02 - 09:25
Abian da neguko ordutegia Bilboko eta Gasteizko tranbietan
Bizkaiko hiriburuko tranbiak 10 minutuko maiztasuna izango du lanegunetan, eta Arabako hiriburuan eskola egunetako zerbitzuak indartuko ditu.
2019/02/08 - 10:46
Bilboko tranbiak eta butano-botilak zeramatzan kamioi batek talka egin dute
Erribera kalean izan da istripua, baina inguruko kaleetako trafikoa ordu erdiz izan dute itxita. Ez da inor zauritu.
2019/01/10 - 14:39
Bilbok eta Bizkaiak 85.000 turista gehiago jaso nahi dituzte 2025era bitartean
Turistak gau gehiago ematea eta horien batez besteko gastua zein errepikatze-tasa handitzea dira Bilbo eta Bizkaiaren helburu nagusiak, datozen zazpi urteotarako.
2018/05/24 - 18:15
Zorrotzaurreko zubietako bi mugikorrak izango dira eta tranbia pasako da
Pablo Otaola, proiektuaren gerenteak esan du, tranbia pasatzeko zubiak izango direla. Euskalduna Jauregitik jaitsi eta Zorrotzatik atera. Zubi mugikorrak, ontziek ere pasabidea izateko.
2017/11/25 - 16:30
Pertsona bat zauritu da tranbia eta taxi baten arteko istripuan, Bilbon
SOS Deiakek jakitera eman duenez, Jesusen Bihotzaren Plazaren inguruetan izan da istripua, eta zauritua, taxi-gidaria, Basurtuko ospitalera eraman dute.
2016/12/19 - 15:29
Euskotren, metro eta tranbiarako txartel eta tarifa bakarra, apirilean
Titulu eta tarifa berriek aldi baterako txartelak erabiltzen dituzten bidaiariei eragingo diete; bidaiari guztien % 22ri, hain zuzen.
2016/11/30 - 12:43
Zauritu bat Bilbon, tranbiaren eta furgoneta baten arteko talkan
Gurtubay eta Perez Galdos kaleen arteko bidegurutzean gertatu da istripua 10:00ak aldera. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abian da.
2016/06/17 - 13:32
Bi lagun zauritu dira, auto batek Bilboko tranbiaren kontra jo ondoren
Euskotrenek jakitera eman duenez, Euskalduna eta Casilla arteko tartean 30 minutuz eten dute tranbia zerbitzua, baina 11:30erako egoera bere onera ekarri dute.
2016/03/18 - 09:45
Bilboko tranbia geldi egon da kamioi bat trenbidean gurutzatu ondoren
Tranbia zerbitzua eten behar izan dute goizeko lehen orduan, kamioi bat trenbidean gurutzatuta geratu baita Erriberako merkatuan.
2015/11/19 - 13:23
8 zauritu Bilbon, tranbiak eta zabor-kamioi batek talka egin ostean
Zortzi lagun zauritu dira Bilbon, horietako hiru larri, tranbiak eta zabor bilketarako kamioi batek elkarren kontra jo ondoren.