Metro Bilbaok eskariari egokitutako maiztasun berriak eskainiko ditu gaurtik aurrera
Metro Bilbaok eskariari egokitutako zerbitzu eta maiztasun berriak eskainiko ditu gaurtik aurrera. Lanegunetan eragina izango duen neurria da, larunbat eta igandeetan jaiegunetako zerbitzu murriztuaren maiztasunak jarraituko baitute.
Gainera, gaueko zerbitzuek etenda jarraitzen dute beste abisu bat eman arte, konpainia horrek ohar baten bidez azaldu duenez. Ildo horretatik, maiztasun berriak Metro Bilbaoren webguneko "hurrengo trenak" atalean kontsultatzea gomendatu du.
Astelehenean, 06:00etatik 10:00etara bitartera doazen puntako orduetan, joan den asteko egun eta tarte berean baino 5.100 bidaiari gutxiago zenbatu zituzten. Zehazki, 13.800 bidaia-txartel balioztatu ziren atzo; martxoaren 23an, berriz, 18.900. Horrek, % 28 inguruko jaitsiera suposatzen du aste batetik bestera.
Alabaina, euskal trenbide, tranbia eta funikular zerbitzuak eskaintzen dituen Eusko Trenbideak izan du beherakadarik nabarmenena astelehen honetan, izan ere, bidaiarien kopurua % 43 jaitsi da astelehen goizeko puntako orduetan, hau da, 05:00etatik 08:00etara bitartera doan tartean, joan den asteko ordu-tarte berarekin alderatuta. Martxoaren 23an 5.465 bidaiari zenbatu zituzten; atzo, berriz, 3.117 erabiltzaile.
RENFEk kudeatzen dituen aldiriko trenek, bestalde, % 10eko jaitsiera izan dute bidaiari kopuruan, aurreko astelehenarekin alderatuta, eta, beraz, lanegun arrunt batean eskainitako zerbitzuarekiko are nabarmenagoa da beherakada (% 90 ingurukoa).
Bilbobusek eta Bizkaibusek, ordea, ez dituzte astelehenean zenbatutako joan-etorrien inguruko datuak eman. Egunean zehar jakinaraziko dituzte atzoko datuak.
Zure interesekoa izan daiteke
20 urteko motorzale bat larri zauritu da Burlatan semaforo baten aurka talka eginda
Gaueko 21:00ak pasata izan da ezbeharra, eta gaztea Zainketa Berezien Unitatean dago, buruan kolpe handia hartuta. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da.
N-121-A errepidea itxi dute Belateko eta Almandozko tuneletan, bikoizketa lanak direla eta
Errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratzen ari da, Belateko mendatetik.
Lurrak dar-dar egiten jarraitzen du Granadan
Bart gauean intentsitate desberdineko sei astindu izan dira Granadan eta inguruko metropoli eremuan.
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.