Birziklatzea
2025/05/11 - 18:09
Ehunka lagun joaten dira egunero Hierros Jose Bilboko txatartegi bakarrera materiala saltzera
Une honetan garestien erosten den metaletako bat kobrea da; 5'50 euroan dago kiloa. Hierros Jose Bilboko txatartegi bakarraren arduradunak eguneroko lana eta erosketa prozesua erakutsi dizkio ETBri. Metal bilketa eta salmenta egunero sos batzuk irabazteko modu bakarra da askorentzat.
2025/04/11 - 17:57
Munduko plastikoen % 10 baino gutxiago egiten dira birziklatutako materialez
2022an ekoitzitako 400 milioi tona plastikoetatik, 38 milioi inguru (% 9,5) ekoiztu ziren plastiko birziklatutik. Gainerako 362 milioi tonetatik % 98 erregai fosiletatik sortu zen, batez ere ikatzetik eta petroliotik.
2025/04/02 - 19:03
Lehen zantzuen arabera, Gasteizko birziklatze-lantegiko sutea "ustekabekoa" izan da
Onaindia enpresa zabarkeriaz jardun duen ikertuko ote den galdetuta, Gasteizko Segurtasun zinegotziak erantzun du "jarduera mota hori Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen ingurumen-adierazpen batean araututa" dagoela, eta, beraz, "haiek zehaztu beharko dituzte" inguruabarrok.
2025/04/02 - 15:28
''Horia da/Ez da horia'' kanpaina, edukiontzi horira botatzekoak direnak eta ez direnak hobeto identifikatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak "Horia da/Ez da horia" kanpaina jarri du abian ontzi arinak hobeto birziklatzeko eta sailkatzeko orduan egiten diren akatsak murrizteko.
2025/04/02 - 14:58
"Horia da/Ez da horia" kanpaina, edukiontzi horira botatzekoak direnak eta ez direnak hobeto identifikatzeko
22.179 tona ontzi arin bildu ziren 2024an; halere, edukiontzi horiaren edukiaren % 21 gaizki sailkatuta dago. Ekimenak azoka ibiltari bat, antzerki-ikuskizunak eta mugikorretarako joko bat ekarriko ditu.
2025/01/15 - 07:50
Ezagutu birziklatze-etiketak eta zer esan nahi duen sinbolo bakoitzak
Urtarrilaren 1etik ontzi guztiek nahitaez eraman behar dute zein edukiontzitan bota behar diren adierazteko ikurra. Aldaketa horren helburua da etxean hobeto birziklatzea, eta horrek kontsumitzaileak adiago ibiltzea eskatuko du.
2025/01/14 - 18:00
Zein dira etxeko ontziak botatzerakoan egiten diren akatsik ohikoenak?
Edukiontzi horia gaizki erabiltzea da etxeko ontziak botatzean egiten den akats ohikoenetako bat. Gaizki sailkatutako materialek sortutako arazoez eta horrek birziklatze eraginkorrean duen eraginaz ohartarazi du Jose Arrankudiagak, Ecoembeseen Euskadiko arduradunak.
2024/12/10 - 06:00
''Stooping''aren arrakasta: zaharra urre bihurtzen duen bizimodu berria
"Stooping"aren munduan murgilduko gara Koke Robles bilbotarrarekin. Kontsumo arduratsuarekin, ingurumenarekin eta birziklatze sortzailearekin oso inplikatuta dagoen "stoop" zalea da.
2024/10/23 - 11:09
Tabakogintza industriak zigarro muturrak birziklatzeko lanak bere egin beharko ditu eta garbiketa finantzatu
Espainiako Gobernuak onartu berri duen errege dekretuaren arabera, udalek hondartzetan erretzea debekatu ahalko dute. Zigarro mutxikin bakar batek 4.000 substantzia kimiko ditu eta 50 litro ur kutsa ditzake. Tabakoaren hondakinak 10-15 urteren buruan desagertzen dira.
2024/07/10 - 14:15
Zaborren tasa nabarmen igoko da 2025ean Hego Euskal Herriko udalerrietan
Europatik zein Espainiak ezarritako araudien arabera, 2025eko apirilerako zaborren bilketak ezingo die erakunde publikoei gasturik eragin, eta horrenbestez, herritarrek eta enpresek ordaindu beharko dute zaborren kudeaketaren gastua oso-osorik. Gasteizek, esaterako, % 85 garestituko du tasa.
2024/05/23 - 17:00
Biofindegi berri batek etanola eta pentsuak ekoitziko ditu Zambranan, upeltegietako hondakinekin
Proiektua aitzindaria da Euskadin, eta ardogintza sektoreak eragindako hondakinei tratamendu zuzena emateko asmoz sortu da. Helburua teknologiarik modernoena eta eraginkorrena erabiliz, industriarako, energia sortzeko eta elikadurarako produktuak lortzea da.

2024/04/23 - 18:07
Matxuratutako produktuak konpontzeko eskubidea zorroztu egin du Europako Parlamentuak
Berria erosi ordez, zaharra konpondu. Hori da arauaren helburua. Ez da arau berria, baina gaurtik zabaldu egin da betebeharren zerrenda. Besteak beste, saltzaileak behartuta egongo dira matxuratutako produktu bat konpontzera, hori egitea berria erostea baino merkeagoa bada.
2024/04/22 - 18:18
Zinemaldiak % 14 murriztu zuen bere karbono-aztarna 2023an
Aztarna murrizten lagundu duten neurrien artean daude paperaren erabilera gutxitzea eta % 100 biziklagarria den moketa jartzea.
2024/04/18 - 15:28
''Telebista kopurua Garbiguneetan izugarri hazi da itzalaldi digitalaren ondotik''
Gasteizek telebista azoka antolatu du larunbatean Reutilizagunean. Azken asteetan, LTDaren itzalaldia dela eta, Garbiguneetara botatako telebistak dira eskura jarriko direnak. Ekipo horiek LTD sintonizadore bat baino ez dute behar kanalak HDn ikusteko. Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die.
2024/03/20 - 06:00
2025etik aurrera, gehien birziklatzen dutenek zerga txikiagoa ordainduko dute
Euskal udalek hobariak emango dizkiete datorren urtetik aurrera gehien birziklatzen duten bizilagunei. Horretarako, edukiontzi guztiek erabiltzaileak identifikatzeko sistema bat izan beharko dute.
2024/03/14 - 13:55
Bizkaiak % 15 murriztu nahi ditu hondakinak eta sortutako 5 kilotik 4,9 berreskuratu 2030erako
Aldundiak hondakinak kudeatzeko plana onartu du, eta Batzar Nagusietara bidali du, izapidetzeko. Dokumentu horrek etorkizuneko hondakinen kudeaketaren oinarriak ezartzen ditu.
2023/11/23 - 08:00
Birprozesatu eta berrerabili, hondakin nuklearrak tratatzeko aukera bat
Garoñako zentral nuklearra desegingo duten honetan, bertan dauden hondakin erradiaktiboekin zer egin daitekeen galdetu dugu. Berrerabiltzea aukera bat al da? Saroa Rozasek, EHUko Ingeniaritza Nuklearreko irakasleak, eman dizkigu erantzunak.
2023/10/16 - 19:36
Asensio ikertu egingo dute "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea" egotzita
Zubietako erraustegiaren kudeaketarekin lotuta, Ingurumen Fiskaltzak jarritako salaketa baten ondotik ari dira Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatua eta GHK erakundeko presidentea ikertzen. Bi delitu leporatzen dizkiote: "ingurumenaren aurkako delitua" eta "dokumentuak faltsutzea".
2023/09/15 - 16:06
Plastikoen eta zabortegietako biltegien gaineko bi zerga berri prestatu ditu Bizkaiak
Batzar Nagusiek datorren astelehenean eztabaidatuko dute foru lurraldeko zerga sisteman bi zerga berri sartzeari buruz.
2023/08/13 - 16:56
'Tote bag' direlako oihalezko poltsak gero eta ohikoagoak dira; jasangarriak al dira?
Behar ditugulako zein nonbaitera joan eta oroigarri gisa eramateko erosten ditugu, eta azkenaldian dendetan ere opari moduan ematen dizkigute. Plastikozkoko poltsen aurrean alternatiba jasangarritzat jaio ziren, baina hala al dira?