Birziklatzea
2021/03/01 - 09:53
Haragia eta arraina edukiontzi marroira bota ahal dira Bizkaian gaurtik aurrera
Orain arte, landare jatorria dutenak baino ezin ziren bota; animalia jatorrikoak, ez.
2021/02/06 - 08:15
Zaldibarko hondamendiak bistarazi zuen zama
"Erdi-ahaztuta" zegoen arazoa azaleratu zuen Eitzagako deskalabruak: hondakinen kudeaketa, eta arlo horretan zabortegiek duten pisua. Auziaz mintzatu gara zenbait agenterekin.
2021/01/25 - 15:57
Jaurlaritzak ez du zabortegi berririk irekitzeko asmorik
Hondakinak kudeatzeko zirriborroa aurkeztu du, bi helburu zehaztuta: hondakin gutxiago sortzea, eta horietatik zabortegira doazenak % 15 baino ez izatea.
2021/01/25 - 14:00
Hondakinen gaikako bilketa % 85era handitu nahi du EAEk, hamar urtean
Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planaren zirriborroaren arabera, % 30 hondakin gutxiago sortu nahi du.
2021/01/13 - 13:16
Tapiak isuriak murriztea babestu du, hondakinak EAEtik kanpo eraman behar ez izateko
Sailburuak gogorarazi duenez, industriaren alorrean ingurumena hobetzeko, aurtengo aurrekontua 4 milioi eurora arte bikoiztea aurreikusi dute.
2021/01/04 - 13:00
Beira biltzeko greba mugagabea amaitu da Bizkaian
Langileek akordio bat lortu dute Enviserreko zuzendaritzarekin, bi hilabetez greban egon ostean.
2020/12/12 - 15:44
Hondakin arriskutsuak herrialde txiroetara eramateko sare bat desegin dute
Tartean Arabako eta Bizkaiko enpresak daude. 11 pertsona atxilotu dituzte operazioan. Bezeroak Libia, Irak, Ghana eta Ginea Bissaun bilatzen zituzten.
2020/11/27 - 14:07
Gasteizek 10.700 kilo bizikleta-estalki berrerabili ditu seinaleztapenean
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak aurkeztu du ostiral honetan 'Birgulpil' ekimena, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan.
2020/11/09 - 16:27
Siemens-Gamesak Agoitzen duen lantegia berriro irekitzea aztertzen ari dira
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak azaldu duenez, "orain teknikariek baloratu behar dute aukera hori".
2020/10/24 - 08:55
Ekonomia zirkularra: klima aldaketa geldiaraz lezakeen eredua
Naturan oinarritua dagoen eredu honi buruz mintzatu gara adituekin, erakundeekin eta ekologistekin.
2020/10/23 - 14:28
Tapiak iragarri du Hondakin Industrialen Kudeaketarako Zentro Publikoa irekiko dutela
Bestalde, Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituretarako sailburuak azpimarratu du hondakin mota horrentzako tasa bat jarriko dutela indarrean legegintzaldi honetan.
2020/10/14 - 11:59
Sutea piztu da Nafarroako hondakin ekologikoak birziklatzeko zentroan
21:40 aldera piztu da sua, eta 02:35ean itzali dute. Suak kalte materialak utzi ditu hondakin ekologikoak kudeatzen dituen Residuos Ecologicos de Navarraren zentroan, baina ez da inor zauritu.
2020/09/17 - 14:43
Gardelegiko zabortegiko bi suteak nahita piztu ote zituzten ikertuko du Fiskaltzak
Ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran jazo ziren. Bien artean "antzekotasun asko" zeudela eta, ikerketa egingo zuela iragarri zuen Gasteizko Udalak.
2020/08/17 - 15:12
Euskal zientzialari batzuek baztertutako pneumatikoetatik erregaia lortu nahi dute
Ikertzaileen arabera, pneumatikoaren osagaien aprobetxamendua bilatzen dute erregaia eta produktu petrokimikoak lortzeko.
2020/07/06 - 14:19
Gasteizko zabortegian izandako bi suteak nahita egin ziren ikertzen ari dira
Bi kasu "hain antzekoak, denboran hain jarraituak eta hainbeste kointzidentzia dituztenak" direla ikusita hartu dute erabakia.
2020/06/28 - 19:36
Kontrolatu dute Gasteizen Gardelegiko zabortegian piztu den sutea
Kontrolatua dagoen arren, orduak beharko dituzte lurrez estali eta sua erabat itzaltzeko. Eguzki plataforma ekologistak gertatutakoari buruzko ikerketa eskatu du.
2020/06/05 - 13:41
Non bota behar dira COVID-19ak sortutako hondakinak?
Egungo osasun krisiak herritarren osasuna zaintzeko babes materialen eguneroko erabilera areagotu du. Behin erabilitakoan, zein da euren birziklatze prozesua?
2020/06/05 - 11:26
"Ingurumen justizia" aldarrikatu dute mundu osoko adituek
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak iragarri ditu asteon, ingurumena babesteko inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.
2020/06/01 - 22:21
Erabilera bakarreko plastikozko edalontziek doan izateari utziko diote 2023an
2021eko uztailetik aurrera debekatuta egongo dira kotoizko makiltxoak, plastikozko mahai-tresnak, platerak, lastotxoak eta edari-irabiagailuak.
2020/05/30 - 16:14
Zabortegiko plastikoarekin erregaia sortzeko prozesua abiatu du EAEko enpresa batek
Zabortegietako plastikoa erregai bihurtzen du Nantek EAEko enpresak, plastikoari bigarren bizialdi bat emanez. Momentuz proiektua hasi berri dago, baina abendurako ekoizpena martxan eduki nahi dute.