Bizikletak
2016/09/07 - 19:02
Bidegorri batek Gipuzkoa, Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak lotuko ditu
Bizikleta bidezko garraio jasangarria sustatzea da Ederbidea proiektuaren helburua.
2016/01/21 - 14:58
Orain dela 175 urte sortu zen Orbea, Eibarren
Pistolak egiten hasi zen eta egun, munduko bizikleta ekoizle onenetarikoa da. Urtean 200.000 bizikleta inguru saltzen ditu Orbeak, %65 kanpoan.
2016/01/21 - 07:54
Orbea enpresak 175 urte bete ditu
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia eta Angel Toña sailburuak Mondragon Taldeko bizikleta ekoizlearen urteurrena ospatzeko ekitaldian egongo dira gaur.
2016/01/18 - 20:38
Bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute
Ekimenaren helburua Europako estilo aniztasuna ezagutzea da. Ekainaren 12an abiatuko dute bidaia eta urriaren 30ean bueltatuko dira Donostiara.
2015/12/06 - 14:30
'Donostia 2016 ondare txiki asko uzteko katalizatzailea izango da'
"Gogoeta piztuko duen programa" defenditu du Donostia 2016ko zuzendari nagusiak. Babesle gehiago lortzeko eta ekimen adierazgarrienekin 2016tik haratago jarraitzeko lanean ari direla aurreratu du.
2015/10/13 - 20:49
TTIPen aurkako bizikleta martxak antolatu dituzte
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, asteburu honetan bizikleta martxak prestatu dituzte Bilbon, Gasteizen eta Donostian.
2015/05/14 - 17:03
Espaloietan ezingo da bizikletaz ibili
Desgaitasuna duten pertsonek egindako deiari erantzuten dio arau aldaketak, oinezkoak eta bizikletak espaloietan elkarrekin ibiltzea arriskutsua delako.
2015/05/14 - 12:58
Donostiako bizikleta zerbitzuaren kontrako erasoak salatu dituzte
Zerbitzua eskaintzen duen Dbizi enpresak salatu duenez, 25 bizikleta falta dira eta beste 80 inguru kaltetuta daude.
2015/03/23 - 11:06
Bizikleta gainean 3.139 eskailera-maila igo ditu poloniar batek
Krystian Herba poloniarrak Guinness errekor berria lortu du Taipei Dorrearen 91 solairuak bizikleta gainean 2 ordu eta 13 minutuan igota.
2014/11/28 - 16:32
Bizikleta izango da nagusi BECeko BIBE azoka
Duela 15 urte desagertutako Cicle azokaren testigantza hartuko du, eta erakusleiho erakargarria bihurtuko da bizikleta, osagai eta osagarriak ekoizten dituzten markentzat eta zaleentzat.
2014/11/28 - 15:30
Bizikleta munduaren berriena ikusgai, BECen
BH eta ORBEA bezalako euskal ekoizleek berresten dute bizikleta industria sendo dagoela. Nazioartean ere gero eta merkatu handiagoa dute
2014/08/23 - 16:46
Helburuak beteta, amaitu da Hodei Egiluzen aldeko bizikleta martxa
Azken etapa Bruselako Plaza Handitik abiatu eta Anberesen amaitu da, duela 10 hilabete pasatxo Hodei Egiluz azkenekoz ikusi zuten tokian.
2014/08/17 - 17:36
Abiatu da Anberesetik Hodei Egiluzen aldeko bizikleta-martxa
Helburua Hodei Egiluz desagertu zen eguneko lekukoak aurkitzea da, eta horretarako kartelak ipiniko dituzte, informazioa zabalduko dute eta polizia-etxeetan izango dira.
2014/08/17 - 15:44
Belgikako iparraldean, Hodei Egiluzen kamiseta soinean jantzita
Amberesen, Hodei Egiluz gaztea desagertu zen hirian hasi da Belgika eta Holanda barrena,astebetez lekukoen bila ibiliko den bizikleta martxa.
2014/08/15 - 14:09
Hodei Egiluzen aldeko bizikleta-martxa Belgikan eta Holandan
Galdakaotik bederatzi txirrindulari abiatu dira, eta Belgikan eta Holandan beste lau pertsona gehituko zaizkie. Ibilbidea, 500 kilometrokoa, Leuven-en bukatuko da.
2014/08/15 - 13:25
Hodei Egiluz gogoratzeko bizikleta martxa Galdakaotik irten da
Hodei Egiluzen inguruko informazioa bilatzeko Belgika eta Holanda zeharkatuko dituen bizikleta martxa gaur goizean atera da Galdakaotik.
2014/08/12 - 22:45
Egiluzen aldeko bizikleta martxa Galdakaotik irtengo da ostiralean
Martxa abuztuaren 17tik 23ra egingo da, eta Flandriara eta Holandara eramango du gaztearen desagerpenaren berria. Anberes, Breda, Rotterdam-Haga, Anberes, Gante-Brusela eta Leuven zeharkatuko ditu.
2014/07/25 - 15:54
Zazpi egunez Bizkaian pedalei eragiten, AHTren kontra
Mugituk antolatutako bizikleta martxa Durangotik abiatu da, eta datorren astean Bizkaiko zenbait herri zeharkatuko dituzte, aldarrikapen baketsuan.
2014/07/10 - 20:20
Hodei Egiluzen aldeko bizikleta martxa izango da Belgikan eta Holandan
Txirrindulariek Anberes, Breda, Rotterdam, Haga, Roosendaal eta Brujas hiriak igaroko dituzte, eta bidean Hodei Egiluzen desagerpenaren inguruko informazioa banatuko dute.
2014/05/16 - 10:26
Bizikletak maileguan jartzeko enpresak auzitegira eraman du Gasteiz
Prisma Global Gasteizko enpresak Arabako hiriburuko Udala auzitegira eraman du, duela bi urte bizikletak maileguan jartzeko sistema berria esleitu ondoren, atzera egiteagatik.