Bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute
Bizikletaz eginiko bost espediziok Europa zeharkatuko dute, kontinente horretako bizi estilo desberdinak erakusteko asmoz. Jarduera hori Donostia 2016ko egitarauaren parte da, eta urte osoan zehar ekitaldi ugari egingo dituzte elkarbizitzaren eta dibertsitatearen balioak sustatzeko asmoz.
“Biziz” espedizioak bost abiapuntu desberdin izango ditu: Las Palmas, Atenas, Kopenhage, Konstantza eta Wroclawetik aldi berean ekingo diote bidaiari, ekainaren 12an, eta, Donostiara, urriaren 30ean bueltatuko dira, Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginez.
Musika
“Music Box” festibalak hamabi kontzertu eskainiko ditu urte osoan zehar, normalean kultur ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan. Ekainaren 11an, Chris Eckman & Chantal eta Pet Fennec kantatuko dute Donostiako Aquariumean. Halaber, hilaren 26an, The Coup + Albert Cavalier, Amor de Tokyo eta Ventura taldeen txanda izango da. Azken horiek Uliako hazitegietan eskainiko dituzte euren emanaldiak.
Literatura
Literatura gustuko dutenek William Shakespeare-n lanik adierazgarrienetako bat ikusteko aukera izango dute Kristina Enea parkean: Uda-gau bateko ametsa. Ekainaren 21etik uztailaren 24ra arte izango da ikusgai.
Erakusketak
Ekainaren 3tik 12ra bitartean, hainbat marrazkigile ezagunen lanak eskegiko dituzte Errege Katolikoen kalean, erakusketa handia sortzeko asmoz. Gainera, hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, ipuin-kontalariak eta ibilbide gidatuak egongo dira ere.
Bestalde, arte eszenikoak lantzen dituzten hamasei profesional elkarrekin biziko dira bi astez. Helburua partaideen gaitasun ezberdinetan oinarritutako proposamen eszeniko bat garatzea da.
Bakearen eta gatazka armatuen inguruan hausnartzeko eta parte hartzeko aukera egongo da ere, “Bakearen milia” izeneko ekimenari esker.
Halaber, Irun eta Hendaia batzen dituen Santiago zubia eraldatuko da eta hausnarketarako leku bihurtuko dute gune hori. “Mugaenea” jarduerak uztailera arte iraungo du.
“In varietate concordia” proiektuak, Donostia 2016ren balioak sustatzeaz gain, hiriaren hizkuntza aniztasuna ezagutzera eman nahi du. Horregatik, hizkuntza desberdina duten hamaika donostiarrek berdin ahoskatuta ere esanahi desberdinak dituzten hitzak aurkituko dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
"Kill Jackie" Bizkaian eta EITBren plato batean grabatutako Catherine Zeta-Jonesen telesail berriak trailerra du
Seriearen trailerra estreinatu dute. Udaberrian filmatu zen EITBren plato berrian eta Bilbon, Getxon eta Bardean, besteak beste. 2027an, EITBn egongo da ikusgai.
Zabalik dago Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea
Irailaren 30a arteko epea daukate argitaletxe, diskoetxe, elkarte, erakunde eta gainerako interesatuek. Azokaren webgunean dago abenduaren 4tik 8ra bitartean egingo den azokaren inguruko informazio guztia.
Yayoi Kusama artista japoniarra hil da, 97 urte zituela
Hain zuzen ere, artista ezaguna abuztuaren 14an hil zen, Tokioko ospitale batean. 2023an "Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino" erakusketa hartu zuen Guggenheimek. Kusama 10 urte zituela hasi zen margotzen, eta, horretarako, ilargien eta patroien errepikapen obsesiboa baliatu zuen, hala nola sareak eta arkuak.
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".