Bizkaibus
2016/05/05 - 11:34
Bizkaibuseko langileek maiatzaren 9an dute bigarren lanuzte eguna
Goiz eta arratsaldeko txandetan egingo dute greba: 07:30etik 09:30era, eta 18:00etatik 20:00etara. Gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak dira.
2016/05/04 - 15:21
Bizkaibusen lanuzteak izan dira gaur goizean, arratsaldean ere bai
Bizkaibuseko sindikatu guztiek deituta gaur hasi dira lanuzteak zerbitzuan. Goizean, zazpi ta erdietatik berderatzi ta erdiak arte izan dira eta arratsaldean seietatik zortziak arte izango dira.
2016/05/04 - 11:38
Bizkaibuseko langileek lanuzte partzialak hasi dituzte
Goizean 7:30etatik 9:30etara dago deituta eta arratsaldean berriz 18:00etatik 20:00etara. Datorren astelehenean lan uzteak errepikatu dituzte.
2016/05/04 - 10:00
Langileek erantzun zabala eman diote Bizkaibuseko lanuzteari
Beharginek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzaren aurrean. Lanuzte gehiago deitu dituzte hilaren 9rako, 16rako, 18rako eta 20rako.
2016/04/15 - 15:55
Lanuzteak deitu dituzte Bizkaibusen maiatzerako eta ekainerako
Sindikatuek salatu dutenez, enpresak "beharginen lan baldintzak kaskartzen saiatzen ari dira".
2016/03/30 - 14:38
Bizkaibuseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon
200 bat langilek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Foru Aldundiko egoitzaren aurrean. Akordioak bermatzeko “bustitzea” eskatu diote beharginek Foru Gobernuari.
2016/03/01 - 16:31
Ezin dut Barik txartela sakelako telefonoarekin kargatu, zergatik?
Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazi duenez, erabiltzaileen akats nagusiak kargatzeko prozesuan Interneteko konexioa galtzea edo txartela aparailua ukitzen ez edukitzea izaten ari dira.
2016/02/29 - 12:26
Nola kargatzen da Barik txartela sakelako telefonoarekin?
Oraingoz Android sistema eragilea eta NFC teknologia duten telefonoekin soilik egin daiteke.
2015/11/13 - 19:17
Derion erre zituzten autobusak ordezkatzeak 2,4 milioi euro balioko du
Kopuru horretatik, aseguru-etxeek milioi bat baino ez dute ordainduko.
2015/11/02 - 17:26
Sarek salatu du Bizkaibusen aurkako erasoa oztopoa dela bakea lortzeko
Euskal presoen eskubideen aldeko taldeak uste du gobernuen "legez kanpoko eta mendeku goseko" kartzela-politikari "gizartearen indarraz" erantzun behar zaiola.
2015/11/02 - 12:27
Ahal Duguren ustez sabotaiek ez dute bake prozesua galdiaraziko
Eduardo Maurak adierazi duenez euskal gizartea 'elkarrekin bizitzen hasia da inguru egonkor eta iraunkor batean'.
2015/11/02 - 12:10
Kaltetutako Bizkaibus lineak normaltasunez ari dira gaur
Txorierri Mungialdea lineako zerbitzua ohikoa da, kaltetutako enpresak eta gainerako emakidadunek egindako "esfortzuari esker".
2015/11/01 - 21:28
Bizkaibuseko linea kaltedunak normaltasunez ibiliko dira gaur
Saboteajeak kaltetutako zortzi autobusek Txorrierri Mungialdean eskaintzen dute zerbitzua, baina normaltasunez arituko dira astelehen honetan.
2015/11/01 - 15:08
Sabotaje batek zortzi autobus kiskali ditu Derion
Bizkaibuseko Derioko garajean goizaldean piztutako sutea nahita eragindakoa izan da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
2015/11/01 - 14:08
Bizkaibusen kontrako erasoa gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak
Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, justifikatu ezin den 'basakeria' bat izan da.
2015/11/01 - 13:17
Erretako autobusen balioa bi milioi eurokoa da
Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzua lehengoratzeko lanean ari dela jakinarazi du. Gertakariak gaitzetsi eta "indarkeriak bizkaitar guztiei kalte soziala eta materiala" eragiten diela adierazi du.
2015/11/01 - 08:42
Ertzaintzak 'sabotajetzat' jo du Bizkaibuseko 8 autobusen erretzea
Lehen ikerketen arabera, sabotaje ekintza bat izan da; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak baieztatu duenez, gasolina eta petardo arrastoak aurkitu dituzte inguruetan.
2015/10/22 - 12:58
Bizkaibusen gaurtik aurrera deitutako lanuzteak, bertan behera
Sindikatuek Bizkaiko Ezkerraldean zerbitzua eskaintzen duen EMB enpresarekin aurreakordioa lortu dute. Enpresa batzordeak 17 greba egun zituen deituta.
2015/01/26 - 13:10
Bizkaibuseko aferan 'batasun sindikala haustea' egotzi dio ELAk CCOOri
Iker Bergaretxe Bizkaiko Garraio zuzendariak Bizkaibuseko CCOOko ordezkariak hartuko ditu bihar. ELAk sindikatu guztiekin batera biltzea aldarrikatu du.
2015/01/06 - 21:49
Bizkaibuseko akordioa aztertuko dute sindikatuek eta Diputazioak
Sindikatuek ohartarazi dute beste greba mugagabe bat deitzea proposatuko dutela, azaroan sinatutako akordioa betetzen ez bada eta lanpostuak mantentzen ez badira.