Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibuseko akordioa aztertuko dute sindikatuek eta Diputazioak

Sindikatuek ohartarazi dute beste greba mugagabe bat deitzea proposatuko dutela, azaroan sinatutako akordioa betetzen ez bada eta lanpostuak mantentzen ez badira.
Bizkaibuseko langileek Bilbon egindako manifestazioa.
Bizkaibuseko langileek Bilbon egindako manifestazioa. Artxiboko irudia

Bizkaibuseko sindikatuak eta Bizkaiko Diputazioa asteazken honetan bilduko dira joan den azaroan sinatutako akordioa aztertzeko. Sindikatuek salatu dute hitzarmena urratzen ari direla. Gainera, akordioa bete ezean eta lanpostuak mantentzen ez badituzte, beste greba mugagabe bat deitzea proposatuko dutela ohararazi dute.

Gauzak horrela, asteazkeneko bileran konponbiderako neurriak jartzeko eskatu diete enpresei eta “zerbitzua hobetzeko” Diputazioari.

ELA, LAB, UGT, USO eta CCOO sindikatuen arabera, Diputazioak abenduaren 12an aurkeztutako dokumentuak ez ditu 2013ko urriaren 4ean zeuden lanpostuak bermatzen.  Horrenbestez, “Bizkaibusen zerbitzua ez da hobeto, hobetzea adostu bagenuen ere”, erantsi dute.

Aipatu akordioa joan den azaroan adostu zuten eta, ondorioz, bertan behera utzi zuten langileek hasitako greba mugagabea.

Sindikatuek salatu dute Diputazioaren dokumentuan ez direla azaroan hitzartutako hainbat gauza kontuan hartu, hala nola, ibilbide berriak zabaltzea, zerbitzuen ordutegiak hobetzea eta kendutako zerbitzuak berriro martxan jartzea. “Hori egin ezean enplegua suntsituko dute eta herritarren zerbitzu okerragoa izango dute”, adierazi dute.

Horiek horrela, asteazkeneko batzarrean konponbiderako neurriak hartzeko exijituko diote sindikatuek Diputazioari eta, hala ez bada, langileak asanbladara deituko dituzte beste greba mugagabe bat hastea proposatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X