Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuzteak deitu dituzte Bizkaibusen maiatzerako eta ekainerako

Sindikatuek salatu dutenez, enpresak "beharginen lan baldintzak kaskartzen saiatzen ari dira".
Bizkaibus protestas elkarretaratzea. EFE
Bizkaibuseko langileek egindako azken protestaren irudia. EFE

Bizkaibusen ordezkaritza duten sindikatuek bi, hiru eta lau orduko lanuzteak deitu dituzte maiatzerako eta ekainerako, Bizkaiko autobus zerbitzu publikoa eskaintzen duten enpresek beharginen lan-baldintzak kaskartu nahi dituztela salatzeko.

Kontzesioa duten enpresetako batzordeen eta UGT, CCOO, ELA eta USO sindikatuetako federazioen ordezkariek lanuzteen deialdia aurkeztu dute ostiral honetan Eusko Jaurlaritzan.

Sindikatuok ohar batean azaldu dutenez, lanuzteak bi ordukoak izango dira, goizeko zein arratsaldeko txandan, maiatzaren 4,9, 12, 16, 18 eta 20an. Hiru ordukoak maiatzaren 23tik 26ra, eta lau ordukoak, maiatzeko azken egunetan eta ekainaren lehen 10 egunetan.

Hitzarmenak berritzerakoan, “lan-baldintzak okertzeko ahaleginetan” ari direla enpresak salatu dute mobilizazioen deitzaileek. Halaber, 2013an Bizkaiko Aldundiak eta sindikatuetako ordezkariek izenpetutako akordioa ez dela bete esan dute.

Besteak beste,  autobus-zerbitzuen esleipen berriak egiterakoan, ordura arteko (2013ko urria) lanpostuei eustea adostu zuten aldeek. Sindikatuen esanetan baina, akordioaren atal hori ez dute bete erakundeek, azken urteotan “lanpostuak amortizatu” direlako. Gainera, Aldundiak arazoa ez duela bere gain hartu nahi salatu dute. “Beste aldera begiratzen ari da, lan-gatazka bat dela esanez”, esan dute.

Hori dela eta, Bizkaiko Aldundiaren atarira eramango dituzte protestak, apirilaren 19an eta 26an. Bilkurak egingo dituzte bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X