Bizkaibus
2023/04/24 - 09:44
Albiste izango dira: Madrilgo sutearen ikerketa, Primo de Riveraren exhumazioa eta greba Bizkaibusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/24 - 09:00
Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileek greba-eguna dute gaurkoa berriro
Mobilizazioei eusten dien Bizkaibuseko emakidadun enpresa bakarra da Vectalia Txorierri, gainerako guztiek dagoeneko hitzarmena berritzeko akordioa lotu baitute. Sindikatuek diotenez, negoziazioei berriro ekiteko zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude.

2023/04/06 - 14:09
Bizkaibus Enkarterriko langileek aurreakordioa babestu dute eta deitutako lanuzteak bertan behera utzi dituzte
Sindikatuek eta Vectalia Enkarterri enpresak adostutako akordioaren alde egin dute beharginen % 70ek, lan hitzarmena berritzea lortuta. EMB eta Busturialdea-Lea Artibai enpresetako langileek ere akordioa erdietsi dute, eta horrenbestez, Txorierrin baino ez daude lanuzteak deituta.
2023/04/04 - 08:56
Enpresa-batzordeak eta EMB Bizkaibusen emakidadun handienak hitzarmenari buruzko aurreakordioa lortu dute
Aurreakordioa gaur aztertu eta bozkatuko dute EMBko langileen batzarrek. CCOO Euskadik jakitera eman duenez, % 12tik gorako soldata igoerak adostu eta "behin-behineko langileentzat hobekuntza garrantzitsuak" lortu dituzte.

2023/04/01 - 11:40
Akordioa lortu dute Busturialdeko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek eta zuzendaritzak
Bost hilabeteko protesten ondoren, langileek baiezkoa eman diote enpresa batzordeak eta zuzendaritzak herenegun lortutako akordioari eta bertan behera geratu dira apirilerako deitutako lanuzteak.

2023/03/28 - 10:20
Martxoko azken greba eguna dute gaur Bizkaibuseko langileek Ezkerraldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan
Apiriletik aurrera, negoziazioek "blokeatuta" jarraitzen badute, enpresa batzordeek aurreratu dute mobilizazioei eutsiko dietela.

2023/03/22 - 19:28
Enkarterriko eta Ezkerraldeko langileek Bizkaibuseko linea guztien baldintzak parekatzeko eskatu dute
Ezkerraldea Meatzaldea (EMB) eta Vectalia Enkarterri emakidadunek Foru Aldundiaren inplikazioa eskatzen dute, Durangaldeko linearen baldintza berak lor ditzaten.

2023/03/22 - 10:30
Greba eguna dute gaur Enkarterriko eta Ezkerraldeko Bizkaibuseko lineetan
Bizkaibuseko Ezkerraldea-Meatzaldeko eta Enkarterriko lineetako langileek greba eguna izango dute gaur, martxoak 22, hitzarmena berritzea aldarrikatzeko.

2023/03/16 - 15:35
Bizkaibuseko langileak 24 orduko greba egiten ari dira, prezioen igoerari lotutako soldata igoera eskatzeko
Oraingoz, Durangaldeko langileek bakarrik lortu dute igoera hori. Beste lau eskualdeetako langileak diskriminatuta sentitzen dira, eta manifestazioa egin dute goizean goizetik Bilboko kaleetan.
2023/03/16 - 07:55
Bizkaibuseko lau enpresatako langileek greba eguna dute gaur "hitzarmen duin bat" aldarrikatzeko
24 orduko lanuzteaz gain, Busturia Lea Artibai Bus, Ezkerraldea-Meatzaldea Bus, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea kontzesionarioetako langileek manifestazioa egingo dute lehen orduan Bilboko kaleetan.
2023/03/05 - 11:15
Bi gidarik elkarri eraso egin diote Santurtzin, auto eta autobus baten arteko istripuan
Elkarri kolpeka ari zirela, autobuseko gidariak leihoa itxi zuen eta beste ibilgailuko gidariari eskua harrapatu zion. Osasun langileek Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten autoko gidaria.

2023/02/22 - 11:29
Greba eguna dute gaur Bizkaibusen Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan
Ezkerraldea-Meatzaldea Bus eta Vectalia Enkarterri enpresetako langileek manifestazioa egingo dute EITBtik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara.
2023/02/22 - 11:14
EMBn eta Vectalia Enkarterrin lan egiten duten Bizkaibuseko langileek greba eguna dute
Ezkerraldea-Meatzaldea Bus eta Vectalia Enkarterri enpresetako langileek manifestazioa egingo dute EITBtik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzara.
2023/02/08 - 10:48
Agur musukoari garraio publikoan, 1.010 egunen ostean
Musukoa ez da beharrezkoa garraioetan, baina gomendagarria da pertsona zaurgarrientzat eta sintomak dituztenentzat.
2023/02/08 - 10:31
Agur musukoari garraio publikoan
Erabiltzaile gehienak maskararik gabe bidaiatzen ari dira garraio publikoan, baina oraindik jende askok erabiltzen jarraitzen du, derrigortasuna kendu den lehen egun honetan.
2023/02/07 - 15:18
Asteazkenetik aurrera maskara janztea ez da derrigorrezkoa izango garraio publikoan
Garraiobideetan ez ezik, optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere derrigorrezko izateari utziko dio. Espainiako Osasun ministroaren arabera, pandemiaren "okerrena" igaro denean pauso bat da "normalizaziorako" bidean.
2023/02/06 - 13:11
Bizkaibuseko beharginek "bidezko hitzarmen bat" eta "KPIaren araberako soldata igoera" eskatu dute Bilbon
24 orduko lanuzteaz gain, Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea konpainietako langileek manifestazioa egin dute Bizkaiko hiriburuan.
2023/02/06 - 13:05
Bizkaibuseko bost kontzesionarioetatik lauk greba eguna dute gaur
Hitzarmena eguneratu gabe duten kontzesionarioek 24 orduko greba eguna dute gaur. Bi alderdien arteko negoziazioak geldiduta daude. Langileak manifestazioetan parte hartzera deitu dituzte sindikatuek.
2023/02/03 - 15:44
Greba eguna deitu dute astelehenerako Bizkaibusen, Durangaldeko zerbitzuan salbu
24 orduko lanuzteaz gain, Busturialdea Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterri eta Txorierri-Mungialdea konpainietako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon goizeko lehen orduan.
2023/02/01 - 10:04
Ilara luzeak sortu dira goizetik Bilboko geltoki intermodalean, doako bonuak eskuratzeko
Bidaia luzeak egiten dituzten Hego Euskal Herriko hainbat autobusek doako txartelak eskainiko dituzte urte amaierara arte.