IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Madrilgo sutearen ikerketa, Primo de Riveraren exhumazioa eta greba Bizkaibusen

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Sutea izan zen jatetxea. Argazkia: EFE
Sutea izan zen jatetxea. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Madrilgo sutearen ikerketa: Madrilgo jatetxe batean larunbatean izandako sutea ikertzen jarraituko du Polizia Zientifikoak. Bi pertsona hil ziren, horietako bat bizkaitarra, eta 10 zauritu. Azken horien artean ere, Bizkaiko emakume bat dago.

- Primo de Riveraren exhumazioa: Jose Antonio Primo de Rivera Falangeren fundatzailearen gorpuzkiak Cuelgamuros Haranetik ateratzeko lanak goizaldean abiatu dituzte, 05:30ean, ondoren Madrilgo San Isidro hilerrira eramateko. Duela 86 urte agintari errepublikanoek epaitu eta fusilatu ostean izango duen bosgarren ehorzketa izango da.

- Greba Txorierriko Bizkaibusen: Bizkaibuseko Vectalia Txorierriko langileak greba egitera deituta daude gaur, hilak 24, euren lan-hitzarmena berritzea aldarrikatzeko. Ostiralerako, apirilak 28, beste lanuzte-egun bat dago aurreikusita. Sindikatuek diotenez, negoziazioei berriro ekiteko zuzendaritzak noiz deituko dieten zain daude.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X